Post on 31-Jul-2020
MEMORIA:
IKASLE LAGUNTZAILE
PROGRAMA Lehen Hezkuntza
Lauro Ikastola
AURKEZPENA
Copie eta Wallace-k (2000) berdinen arteko laguntzaren ezaugarri nagusiak antzeman
zituzten:
• Pertsonak euren adiskidetasun zirkulutik at lan egiteko trebatzen dira. Interakzio
mota honek aurreiritziak murrizten laguntzen du eta genero eta talde etnikoen arteko
konfiantza sustatzen du.
• Trebakuntza egoki baten bitartez, honako aukera hauek izango dituzte:
komunikaziorako gaitasunak ikasteko, informazioa partekatzeko, eta euren emozioei
buruz hausnarketa egiteko.
• Pertsonak trebatzen dira gatazkekin harremanak izateko eta lagunei laguntzeko
pertsonen artean modu eraikitzaileagoan eta indarkeriarik gabe harremanak izaten.
Berdinen arteko Laguntza-programa honek mantentzeko beharra antzeman du
udaletxea. Programa honek ikasleei ahalbidetuko die egunero bizi dituzten gatazkak
modu egokian antolatzen. Programa honek zenbait ikastaro iraungo duen lan-prozesua
dauka. Urtez urte inplikaturiko ikasle kopuruak gora doa, ikasle horien funtzioek ere
handitu egiten hari dira.
HELBURUAK
• Elkarri lagundu, lankidetzarako eta elkartasunerako egoerak sortu
• Errespetuan eta denok onartzeko jarreran oinarritutako harremanak landu.
• Babesa, segurtasuna eta elkarrenganako konfiantza sortu.
• Gizarte baloreak norbereganatzea bultzatu.
• Berdinen artean gatazketarako bitartekaritza-egoerak bilatu.
• Kultur ondareko balore demokratikoekiko estimua sustatu.
• Talde lana eta elkarreragina sustatu.
• Prestatutako lanak jendaurrean aurkezteko gaitasuna landu.
• Ordezkariek protagonismoa izatea institutuko gatazken konponketan eta
gelako gatazketan.
METODOLOGIA
• Ikuspegi sozioafektiboan oinarriturik, giza-trebetasunak dituzten garrantzia landu
dugu.
• Proposatzen den metodoa aktiboa eta kooperazio eta bizikidetzan oinarrituta dago,
pertsona bakoitzaren esperientzia kontutan izanda. Heziketarako oinarrizko tresna
bezala, gazteak ikasteko eta sozializatzeko, jolasa erabiltzen dugu.
EKINTZAK
EGUTEGIA
IKASLEAK
GIZA BALIABIDEAK
• Bakeolako teknikoak. Gatazketarako bitartekaritza zentroa
• Lauro Ikastola
• Mankomunitateko teknikaria
• PARTE HARTZAILE 1:
Prestakuntza: Pedagoga. Gatazken Kudeaketa Integralean eta
Bizikidetasunean masterra. Posgrado espezializatua hezkuntza interkulturalean eta
gizarte bitartekaritzan. Programazio Neuro-linüïstikoan aditua. EGA
Esperientzia: Bakeola (11 urte). Bakeolako bitartekaritza, eskolako proiektuen
arduraduna.
Parte hartzea: Proiektuaren koordinazioa
Formakuntza berdintasunean: “Genero eta inmigrazioa”. Harresiak apurtuz.
(30 ordu)
• Parte Hartzaile 2
Prestakuntza: Dinamizatzaile soziokulturala eta ikasketak giza hezkuntzan.
Esperientzia: 5 urte bake hezkuntza eta bizikidetza inguruko programak dinamizatzen
EDE taldean.
Parte Hartzea: Proiektuaren dinamizatzailea.
Formakuntza berdintasunean: -”Mujeres en la diversidad” Basauriko elkarteen
aurkezpen bideoaren egilea. 2008
- “Efecto dominó” spoten egilea non emakumeen aurkako biolentzia salatzen
da. Margotu elkarterentzat. 2010
- “Expresate” erakusketaren egilea, non munduan zehar emakumeak jasotzen
dituzten biolentzia egoerak agertzen ziren. Erandio.2010.
- “Buenos tratos, buenos ratos” programaren dinamizatzailea, nerabeen
erlazioetan emakumeen aurkako biolentzia prebentzioa lantzeko. Suspergintza Elkartearekin
Sestaoko Udaletxearentzat. 2011
GIZA BALIABIDEAK
BALIABIDE MATERIALAK
• Baliabide didaktikoak
• Material bibliografikoa
• Ordenagailuak
EBALUAKETA • Mesedez, 1 eta 10 bitarteko eskalan baloratu programa. Zure ikuspuntutik, esperientzia
izan da:
Asebetegarria 7
Interesgarria 8
Motibatzailea 7
Erabilgarria 9
Praktikoa 9
Prestatzaile eta hezitzailea 9
Eragilea, ezarritako helburuak lortu dira 7
Ongi erabilitako denbora 7
Esperientzia gomendatuko nuke, beste profesional batzuek aplikatzeko 8
Materiala egokia izan da 8
Gaian sakondu nahi nuke 9
Beste ikastetxe batzuetan aplikatu beharko litzateke 9
• Aipatu programako zein jarduera izan duten interes handiena, eta adierazi zergatik:
“Alde batetik ikasleen sentsibilizazioa eta kasuei aurre egiteko pausuak eta tresnak”
• Gehituko al zenuke programako elementuren bat? (deskribatu eta argudiatu: zer
aldatuko zenuke eta zergatik).
“3. zikloko ikasle guztiei zuzendutako sentsibilizazio, formazio saio orokorren bat,
mezu eta eduki labur argiekin”
• Deskribatu laburki zein izan diren zure taldekideen artean dituzun aldaketa positibo
esanguratsuenak esperientzia egin bitartean:
“Ikasleen erantzukizuna eta irakasleen aldetik badoazela ohiturak aldatzen. Gurasoengan ere
kontzientzia maila baten garapena”.
EBALUAKETA
ARGAZKIAK