MARTINTXOREN BILA

Post on 07-Jan-2016

35 views 2 download

description

MARTINTXOREN BILA. Antartidako herri txiki txiki batean, bazen oso alai bizi zen pingüinotxo bat. Bere izena Martintxo zen. Martintxoren familian ama, aita, amona, aitona, bera eta beste 5 anai-arreba bizi ziren. Gaur, Martintxoren urteguna da eta ospatzeko herrikoen - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of MARTINTXOREN BILA

MARTINTXOREN BILA

Antartidako herri txiki txiki batean, bazen oso alai bizi zen pingüinotxo bat. Bere izena

Martintxo zen. Martintxoren familian ama, aita, amona, aitona, bera eta beste 5 anai-arreba

bizi ziren.

Gaur, Martintxoren urteguna da eta ospatzeko herrikoenartean festa bat egin dute. Igeriketa salto txapelketa eta

guzti.

Martintxori txanda heldu zaionean ez da uretara oso ondo erori eta inork ere ez du ikusi nondik irten den.

Denbora askoz zain egon ondoren, familia eta lagun guztiak oso arduraturik gelditu dira.

Non ote dago Martintxo?

Segituan, guztien artean, batzarra egin dute.Ia denak batera Martintxo aurkitzen zuten, eta bosteko

taldeetan banaturik bilaketa hasi dute.

Bilaketan, fokek ere parte hartu dute, izan ere, Martintxoren aitak foka batekin topo egin eta fokak horrela esan dio: “Martintxoren bila al zabiltza? Orain dela gutxi ikusi dut

negar batean zebilela, hemendik 2 kilometrora.”

Aita ziztu bizian joan da, eta fokak esan bezalahan aurkitu du Martintxo negar sotinka.

Martintxok aita ikusi duenean, negar egiteari utzi dio, eta besarkada handi baten ostean etxerako

bidea hartu dute.Martintxok ezin izango du bere urtebetze egun

hau ahaztu, oso egun gogorra izan bait da.