Post on 10-Mar-2016
description
Xirimiri mamu zoro bat da, begi berde – berde bat, lau hanka, lau belarri eta bi min ditu.
Gauetan zure etxera sartzen da, zure ohe azpian
ezkutatzen da eta zu izartzerakoan banpiro bezala odola
jaten dizu, eta odola edaten badizu berelako mamua
bihurtzen zara.
Orain Xirimiri buruzko istorio bat kontatuko dizut
baina istorio hori benetan gertatu zen.
“Xirimi mamuaren denbora-pasa gogokoena txikiei
beldurtzea zen. Berak gizakien odola eta haragia
bakarrik jaten zituen.
Egun batean Naia izeneko neskato baten etxera
sartu zen eta mamuak Naiaren gelara sartzerakoan
Naia izara azpian dinosauroei buruz liburu bat
irakurtzen zegoela ikusi zuen. Bukatu zuenean Naiak
argia amata zuen, orduan mamuak salto bat emanez
Naiari susto handi-handi bat eman zion.
-Ez zaitez hurbildu niregana – esan zuen Naiak eta
erratz bat hartu zuen
Orduan mamua Naiaren ahizparengana joan zen,
Naia eta bere ahizpa armairuaren barruan ezkutatu
ziren. Armairutik mamuaren oinatzen soinua entzun
zituzten “plast, plast…” Halako batean ahizpa biak
armairutik irten eta erratzarekin mamua jotzen hasi
ziren. Mamuak ustekabe handia hartu zuen eta
beldurtuta ihes egin zuen
Hortik aurrera mamua ez zen
gehiago agertu Naiaren etxetik eta
ahizpa biak oso lasai eta zoriontsu
bizi ziren.”