Makinak eta mekanismoak dbh 2 teknologia

Post on 14-Apr-2017

1.857 views 37 download

Transcript of Makinak eta mekanismoak dbh 2 teknologia

MAKINAK ETA MEKANISMOAKTEKNOLOGIA DBH 2

BERRIO-OTXOA IKASTETXEA 2015-2016

1. MAKINAK

1.1. DEFINIZIOA

Saiatu minutu batean makina definitzen

1.1. DEFINIZIOA

Zaila da definizio egoki bat ematea, guraizeak makinak baitira, baina ordenagailuak ere.

Definizio posible bat: lan bat egiteko behar den esfortzua eta denbora murrizten dituen aparatu edo tresna.

1.2. EZAUGARRIAK

Makina guztien ezaugarri komunak:

1. Energia behar dute funtzionatzeko. Mekanikoa, elektrikoa, kimikoa…

2. Jasotako energia eraldatzen dute, beste energia mota bat edo gehiago sortzeko.

1.2. EZAUGARRIAK

3. Efektuak eragiten dituzte (mugitu, birrindu, berotu, hotsak…).

4. Helburu jakin batekin sortuak: lana erraztea, esfortzua jaistea, entretenitzea, ikastea…

1.3. MOTAKMAKINA SINPLEAK MAKINA KONPOSATUAK

Funtzioa urrats bakarrean Urrats edo lan bat baino gehiago

Palanka

Plano inklinatua

Gurpila

Bi makina sinple edo gehiago konbinatuta

2. PALANKAK

a) ELEMENTUAK:1) Potentzia (egindako indarra)2) Gainditu nahi den erresistentzia3) Euste-puntua

4) Potentzia-besoa: euste puntuaren eta potentzia aplikatzen den puntuaren arteko distantzia.

5) Erresistentzia-besoa: euste-puntuaren eta erresistentzia dagoen puntuaren arteko distantzia.

Kopiatu irudia koadernoan eta identifikatu palankaren bost elementuak

Lehen motako palanka

Bigarren motako palanka

Hirugarren motako palanka

Palanka motak nahasian

Palanka motak nahasian

d) Abantaila mekanikoa

ErresistentziaAbantaila mekanikoa = --------------------

Potentzia

Potentzia-besoa luzeagoa erresistentzia-besoa baino.

e) Palankaren legea

Ariketa (denon artean)

Gorputz baten pisua Lurrak eragiten dion erakarpen-indarra da, Newton-etan (N) neurtzen da eta masarekiko proportzionala da. Masa (kg) x 10 (grabitatea) = pisua (N)

3. PLANO INKLINATUA ETA GURPILA

3.1. Plano inklinatua edo arrapala- Objektuak esfortzu txikiagoz igotzeko- Arrapala luzeagoa, esfortzua txikiagoa

Arrapala motak:

ZiriaOinarritik elkarturiko bi plano inklinatu. Mozteko eta banantzeko.

TorlojuaPlano inklinatu berezia, zilindroa arrapala helikoidal batez ingurututa.

3.2. GurpilaGorputz biribila, ardatz baten inguruan edo harekin bira egiten duena.

4. TXIRRIKA EDO POLEAZer da?Gurpil bat da, ardatz baten inguruan aske bira egiten duena. Ertzean kanala, soka bertatik ibiltzeko.

Zertarako? Indar baten norabidea aldatzeko Abantaila mekanikoa eman ahal du (euste-

puntuaren kokapenaren arabera)

Motak:

1. Polea finkoaEz du abantaila mekanikorikIndarraren norabidea aldatzen du

2. Polea higikariaSoka batean higitu (mutur bat lotua, bestea aske)Ez du norabidea aldatzenAbantaila mekanikoa (2 da)Jaso beharreko sokaren luzera bikoitza

3. Polea konposatua (polipastoa)

Polea finkoa eta higikaria konbinatutaSokak mutur bat finkoa, bestea askeLortzen dena:

- Norabidea aldatzea (Polea finkoei esker) - Abantaila mekanikoa (Polea higikariei esker)

ARIKETAK1. Nola igoko zenuke, polea sistema batekin,

40 kg-ko karga bat 200N-eko indarra eginez?

2. Zenbateko indarra egin behar dugu 700 kg-ko karga bat igotzeko polea finko eta higikari bat erabiliz?

ERANTZUNAK1. Polea higikari bati esker.Abantaila mekanikoa 2koa da, beraz potentzia edo indar erdia egin behar da erresistentzia edo karga hori jasotzeko.

2. 350 N-eko indarra (abantaila mekanikoa 2 delako)

Ariketa ebatzia

Ariketak nahasian

5. ENGRANAJEAK

Elkarrekin ahokatutako horzdun gurpilak

Engranaje eragilea eta engranaje eragina daude.

Engranajeen abiadura kalkulua

Transmisio-erlazioa 2 bada, mekanismoak abiadura bikoizten du.

1 bada, ez da aldatzen.

0,5 bada, erdira murrizten du.

0,25 bada, laurdenera.

Engranajeen abiadura. ariketak

6. PINOIA ETA KATEA

Ardatz paraleloak dituzten horzdun bi gurpil + haiek lotzen dituen katea

7. TORNUA

Makina konposatua da, piezak mekanizatu, hariztatu, ebaki, zulatu, zilindratu… egin ditzakegu, beti ere forma geometrikoetan.

8. TORLOI AMAIGABEA

Engranatutako torlojua + Hortz helikoidaldun gurpila

Gurpilaren eta torlojuaren ardatzak elkarzutak