Post on 20-Oct-2019
KOIUNTURAZ
78. zkia.
Aldizkari hau honako helbide honetan dago eskuragarri:
http://www.euskadi.net/ekonomia
Harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa:
economia@ej-gv.es
945-01.90.77
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz Egilea: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza Legezko gordailua: BI-1.576-94 ISSN 1132-6123
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
AURKIBIDEA
LABURPENA ....................................................................................................................................... 1
EAE-KO EKONOMIAREN EGOERA.......................................................................................... 7
EAEko ekonomiaren testuingurua .............................................................................................. 7
Ekoizpena eta eskaria................................................................................................................... 12
Ekoizpen jarduera ............................................................................................................... 13
Eskariaren osagaiak ............................................................................................................. 17
Kanpo saldoa ....................................................................................................................... 20
Lan merkatua................................................................................................................................. 25
Prezioak, kostuak eta soldatak .................................................................................................... 31
Prezioak ................................................................................................................................ 32
Lan kostuak eta soldatak .................................................................................................... 35
Arlo publikoa................................................................................................................................. 37
Finantza arloa ................................................................................................................................ 39
EKONOMIA AURREIKUSPENAK.............................................................................................. 45
Ingurunerako aurreikuspenak ..................................................................................................... 45
EAErako aurreikuspenak ............................................................................................................ 51
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1
LABURPENA
EAEko ekonomiak nabarmen moteldu zuen urte arteko hazkunde erritmoa 2011ko laugarren
hiruhilekoan %0,2an kokatu arte, aurreko hiruhilekoan jasotakoa baino lau hamarren txikiagoa
eta azken zazpi hiruhilekoetako baliorik apalena baita. Horren ondorioz, urtebete eta erdiko
susperraldi ahul baten ondoren, beste atzeraldi bati zabaldu zaio atea oraingoan. Hain zuzen
ere, laugarren hiruhilabetean izandako hiruhileko arteko tasa %-0,2ra iritsi zen, Espainian eta
Europar Batasuneko multzoan (%-0,3) eta baita Alemanian bertan ere (%-0,2) jasotakoaren
antzekoa. Barne eskariak beherakada garrantzitsua ezagutu zuen urte amaieran, baina kanpo
merkatuen bultzadak bide eman zion kanpo saldoari barneko ahultasuna konpentsatzeko. Hala
eta guztiz ere, EAEko esportazioetako helburu merkatuak ere moteltzeko joera garbia erakutsi
dute.
EAEko ekonomia. BPGren bilakaera.
Urterokotasunaren eta egutegiaren eraginak zuzendutako serieak. Urte arteko aldakuntza tasak.
-6
-3
0
3
6
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011
Iturria: Eustat.
Nazioarteko ingurunean, garapen bidean dauden herrialdeek hazkunde tasa garrantzitsuak
lortu zituzten berriro, nahiz eta beraien gehikuntza erritmoak gero eta motelagoak diren.
Txinak %8,9ko urte arteko tasa jaso zuen laugarren hiruhilekoan, aurreko balioa baino bi
hamarren txikiagoa baita, kanpo eskariak bizitasuna galdu duelako eta bertako gobernuak
Koiunturaz
2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
ekonomia gehiegi bero ez dadin saihesteko neurri murriztaileak onartu zituelako. Txinako
ekonomiak indarra galdu duenez, herrialde hartako agintariak interes tasen eta kredituaren
gainean ezarri dituzten kontroleko neurriak leuntzen ari dira. Indiak eta Brasilek ere aurrekoak
baino gehikuntza tasa txikiagoak jaso zituzten (hurrenez hurren, %6,3 eta %1,4), baina
lehenengo herrialdean oraindik hazkunde sendoa lortu da. Aurreko guztiaren ondorioz,
herrialdeen arteko merkataritza salerosketak gutxiago hazi dira, baina salmenten bolumena
oraindik inoizko altuenetakoa da.
Munduko ekonomia. BPGren eta nazioarteko merkataritzaren bilakaera. Urte arteko aldakuntza tasa
Munduko BPG Nazioarteko merkataritza indizea: 2005eko I=100
-3
0
3
6
2007 2008 2009 2010 2011
100
125
150
175
200
2007 2008 2009 2010 2011
Zazpi ekonomia garatu nagusien BPG Txina, India, Errusia eta Brasileko BPG
-6
-3
0
3
6
2007 2008 2009 2010 2011
0
4
8
12
16
2007 2008 2009 2010 2011
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eurostat, ELGE, The Economist eta Munduko Merkataritza Antolakundearen datuak erabilita.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 3
Herrialde garatuen multzoak aurreko hiruhilekoko hazkunde leunari eutsi zion, baina emaitzak
oso bestelakoak dira eremuaren herrialde batzuetan eta besteetan. Zehazkiago adierazita,
AEBek %1,5aren inguruko hazkunde egonkorreko irudia eskaini zuten eta Erresuma Batuak,
berriz, hiru hamarrenetan hobetu zuen bertako BPGaren aldakuntza tasa. Aitzitik, Japoniak lau
hamarrenetan okertu zuen aurreko datua eta oraindik balio negatibotan murgilduta jarraitzen
du. Azkenik, Europako herrialdeek, oro har, moteltzeko joeran sakondu zuten eta aurreko
hiruhilekoan baino pùntu erdi bat gutxiago hazi ziren.
BARNE PRODUKTU GORDINA
Urte arteko aldakuntza tasak
2011
2010 2011
I II III IV
Europar Batasuna 27 2,0 1,6 2,4 1,7 1,4 0,9
- EAE 0,3 0,6 0,9 0,8 0,6 0,2
- Espainia -0,1 0,7 0,9 0,8 0,8 0,3
- Alemania 3,7 3,0 4,6 2,9 2,7 2,0
- Frantzia 1,5 1,6 2,2 1,6 1,5 1,4
- Italia 1,5 0,5 1,0 0,8 0,3 -0,5
- Erresuma Batua 2,1 0,9 1,7 0,6 0,5 0,8
Amerikako Estatu Batuak (AEB) 3,0 1,7 2,2 1,6 1,5 1,6
Japonia 4,4 -0,9 -0,1 -1,7 -0,6 -1,0
Txina 10,4 9,3 9,7 9,5 9,1 8,9
India 10,3 7,3 7,7 8,5 6,7 6,3
Errusia 4,0 --- 3,8 3,5 4,8 ---
Brasil 7,6 2,7 4,1 3,3 2,2 1,4
Oharra: Serietan urterokotasunaren eta egutegiaren eraginak zuzendu dira. Iturria: NDF, The Economist, ELGE, Eustat eta Eurostat.
Europako herrialdeek bizi dituzten zailtasunek, bereziki zor subiranoaren arazoa konpontzeko
ezintasunak, eragin handia izan dute eremu horretarako hazkunde aurreikuspenak egiteko
orduan eta baita truke tasan ere. Hain zuzen ere, euroaren eta dolarraren arteko kotizazioa
2011ko apirilean 1,44 dolarrekoa izatetik aurtengo urtarrilean 1,29 dolarretara igaro zen,
otsailean euroaren balioa zertxobait suspertu bazen ere (1,32 dolar behar ziren euro bat
erosteko). Beraz, Europako dirua %8,4 baliogabetu da. Balio galera horren ondorioz,
energiaren faktura garestitu egin da, Brent motako petrolioaren upelak azken sei hilekoetako
egonkortasuna bertan behera utzi duen une batean, upelaren salneurria 119 dolarretara igoz.
Are gehiago, eurotan neurtzen bada, petrolioaren upelak inoizko salneurririk garestiena izan
zuen otsailean, 90 eurotan kotizatu baitzen, 2008ko erdialdean markatu zituen prezioak
Koiunturaz
4 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
gaindituz. Munduko ekonomiarentzako aurreikuspenek okerrera egin izanak eta, horren
ondorioz, petrolio gordinaren etorkizuneko eskaria apalduko delako usteak ez ditu
konpentsatu Afrikako iparraldeko eta Pertsiako Golkoko tentsio geopolitikoak.
Petrolioaren prezioaren eta truke tasaren bilakaera
Brent upelaren prezioa eurotan Dolarrak euroko
0
40
80
120
2008 2009 2010 2011 2012
1,0
1,2
1,4
1,6
2008 2009 2010 2011 2012
Iturria: Ekonomia eta Ogasun Ministerioa.
Hazkunde tasak moteltzeko testuinguru horretan, EAEko ekonomiak %0,2ko urte arteko tasa
hutsala jaso zuen 2011ko laugarren hiruhilekoan, aurreko balioa baino lau hamarren txikiagoa
baita. Ekonomia eragileen igurikimen ezkorragoek eragina izan zuten barne eskarian eta berau
%1,0 jaitsi zen aurreko urteko epealdi beraren aldean. Kanpo saldoak, berriz, 1,2 puntu ekarri
zion BPGren hazkundeari, EAEko esportazioetako helburu merkatuak bizitasuna galtzen ari
diren arren. Hain zuzen ere, EAEko enpresek kanpoan saldutakoaren balioa %7,3 igo zen
termino errealetan, hots, aurreko hiruhilekoan baino bost puntu gutxiago, eta inportazioek are
gehiago gutxitu zuten beren hazkunde tasa, hirugarren hiruhilekoan izandako %11,1etik
laugarreneko %4,9ra.
Barne eskariaren osagaien artean, kontsumo pribatuak bakarrik jaso zuen urte arteko hazkunde
bat (%0,5), lan merkatuak begi bistako narriadura pairatzen ari den arren. Kontsumo
publikoak, berriz, jaitsiera erritmoa areagotu zuen (%-3,6), administrazio publikoak, bai
langileen arloan bai, bereziki, funtzionamenduko gastuen murrizketan, abian jarri dituen
doikuntzen ildotik. Azkenik, kapitaleko eraketa gordinak ekonomia eragileen ezkortasuna
nabaritu zuen eta %2,8ko beherakada jaso, urte osoko handiena delarik. Igurikimenen
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 5
okerragotzeak nabarmen murriztu du ekoizteko ahalmena handitzeko interesa eta kreditu bat
lortzeko zailtasunek zahartuta geratu den makineria ordezkatzeko aukerak mugatzen ditu.
Eraikuntzan eginiko inbertsioari dagokionez, ez obra publikoak ez etxebizitzaren merkatuak ez
dute suspertzeko zantzurik erakutsi.
Ekoizpen arloen ikuspegitik, industriaren balio erantsiak aurreko sei hiruhilekoetan lortu
zituen tasa positiboak ez zituen berritu eta beherakada txiki bat (%-0,2) jaso zuen. Jaitsiera hori
iragarrita zegoen industria produkzioaren bilakaeran. Halaber, bizitasunaren galera Europako
herrialde askotan ere gertatzen ari da. Eraikuntzan oso tasa negatibo bat jaso zuen berriro,
baina aurreko bi balioen aldean beherakada leunagoa izan zen. Hala eta guztiz ere, koiunturako
adierazleek ez dute inolako hobekuntzarik iragartzen sektore horretan. Zerbitzuek %0,6ko
gehikuntza lortu zuten urte arteko tasan, aurreko hiruhilekoan jasotako %1,3 hartatik urrun.
Sektore horretan egonkortasuneko portaera hauteman da merkaturatzen diren zerbitzuetan
(%0,8), aurreko datuaren aldean hamarren bakar bat galdu baitzuten, eta beherakada arin bat
merkaturatzen ez diren zerbitzuetan (%-0,3), administrazio publikoak bideratu dituen
murrizketek baldintzatuta.
Barne produktu gordinak bizi duen ahultasunaren ondorioz, EAEko ekonomiak enplegua
galdu zuen berriro laugarren hiruhilekoan (%-1,3), aurreko hiruhilekoan baino are gehiago.
Zerbitzuek bakarrik areagotu zuten lanpostuen kopurua, nahiz eta kantitatea (%0,2) oso
esanguratsua ez den. Ekoizpenaren eta enpleguaren arteko konbinaketak adierazten du
ekoizkortasuneko irabaziak garrantzitsuak izan zirela (%1,5) eta aurreko balioak gainditu
zituela, nahiz eta hobekuntza horren eragilea enpleguaren galera izan zen prozesuen
hobekuntza izan beharrean. Langabezia tasa sei hamarrenetan igo zen eta %11,2an kokatu,
Europako batez bestearen gainetik, baina Estatukoaren ia erdia da.
EAE-KO EKONOMIA. EKONOMIAREN ALDAGAI NAGUSIAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2011
2010 2011
I II III IV
BPG erreala 0,3 0,6 0,9 0,8 0,6 0,2
Enplegua -0,9 -0,6 -0,1 -0,4 -0,7 -1,3
Ekoizkortasun irabaziak 1,2 1,2 1,0 1,1 1,3 1,5
Langabezia tasa 9,2 10,8 10,7 10,9 10,6 11,2
Kontsumoko prezioen indizea 1,7 3,1 3,4 3,4 2,9 2,7
Iturria: Eustat eta INE.
Koiunturaz
6 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
EAEko ekonomiarako aurreikuspen eguneratuek adierazten dute gaur eguneko ahultasuna
areagotuko dela aurtengo lehen erdian, bigarren hiruhilekoan %-1,6ko urte arteko aldakuntza
tasa jaso arte. Harez geroztik, jaitsiera erritmoa leunagoa izan daiteke eta urtebete bat
beranduago BPG egonkortuko da. Barne eskariaren osagai guztiek behera egingo dute urteko
batez bestean, bereziki kapitaleko eraketa gordinak eta administrazio publikoetako gastuak.
Beste aldetik, kanpo arloak ekarpen positiboa egingo dio berriro BPGren hazkundeari, baina
ingurunearen ahultasunak, bereziki Europakoak, bi hamarrenetara mugatuko du ekarpen hori,
2011koa baino puntu erdi bat txikiagoa izango baita.
EAE-KO EKONOMIA. AURREIKUSPENAK 2012RAKO ETA 2013RAKO
Urte arteko aldakuntza tasak
2012 2013
I II III IV 2012
I II
BPG erreala -0,8 -1,6 -1,4 -1,2 -1,3 -0,5 0,1
BPGren deflatorea 1,3 1,3 1,1 1,0 1,2 1,1 1,2
Enplegua -1,8 -2,0 -1,7 -1,7 -1,8 -1,3 -1,0
Langabezia tasa 11,7 12,1 12,2 12,2 12,1 12,3 12,3
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
Ekoizpen arlo nagusiek ez dute balio erantsia areagotuko 2012. urtean. Izan ere, industriak
zailtasunak izango ditu hazkunde positiboa lortzeko, beraren merkatu behinenek, hots,
espainiarrak eta europarrak, BPGren jaitsierak nozituko dituztelako. Eraikuntzak, berriz, beste
urtebete batez balio erantsia murriztuko du, 2011an baino are gehiago, herri lanetan ezarri
diren murrizketa handiengatik, negozio berriak abian jartzeko igurikimen ezarengatik eta
etxegintzaren geldotasunarengatik. Administrazioak onartutako neurri murriztaileek
merkaturatzen ez diren zerbitzuen bilakaera baldintzatuko dute eta, lehenengo aldiz, balio
negatiboak jasoko dituzte. Azkenik, merkatuko zerbitzuek oso gutxi (%-0,1) murriztuko dute
balio erantsia urte arteko tasan.
BPGaren jaitsierarekin batera landunen kopurua murriztuko da berriro, oraingoan %1,8, hau
da, ia 17.500 lanpostu galduko dira. Horren ondorioz, langabezia tasa puntu bat baino
zertxobait gehiago igoko da eta %12,1ean kokatuko da urteko batez bestean, baina are
handiagoa izan daiteke lana eskatzen dutenen kopurua hazten bada. Prezioei dagokienez,
eskariaren ahultasunak BPGaren deflatorea 2012an %1,2 baino gehiago haztea eragotziko du,
nahiz eta energiako merkatuetako ezegonkortasunak une batean kontsumoko prezioak
gorarazi ditzakeen.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 7
EAE-KO EKONOMIAREN EGOERA
EAEko ekonomiaren testuingurua
2011ko laugarren hiruhilekoa Euroguneak bizi duen egoera zailak markatu zuen, munduko
ekonomiarako arrisku nagusia izan baitzen berriro. Izan ere, eremu horren narriadura
garatutako beste herrialde batzuetara hedatu zen, bereziki Europakoetara, azaleratzen ari diren
herrialdeek moteltze kontrolatuko egoerari eutsi zioten bitartean. Testuinguru horretan,
finantza merkatuetan arriskutik aldentzeko joera areagotu zen eta hazkunde aurreikuspenen
okerragotze garbia hauteman zen.
Munduko ekonomia. Barne produktu gordina Urte arteko aldakuntza tasak
ELGE Europar Batasuna 27
3,2
1,8
1,3
1,71,7
2,5
3,1
3,53,5
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
2,0
1,5
0,9
2,2 2,22,4
1,6
2,4
1,4
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
Txina India
10,4
9,2 8,99,19,59,79,89,610,3
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
10,3
7,3
6,3
9,58,9
10,1
7,78,5
6,7
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
Iturria: Eurostat, ELGE, NDF eta The Economist.
Koiunturaz
8 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Hain zuzen ere, eskari globalaren beherakadak, eta bereziki Europako eta AEBetako
merkatuenak, eragin zuzena izan zuen Txinako esportazioetan, iazko azken hiruhilekoan
%14aren inguruan hazi baitziren, 2011ko lehen hiru hiruhilekoetan lortutako %20tik gorako
tasak baino nabarmen gutxiago delarik. Salmentak gutxiago hazi baziren ere, barne eskariak
sendo jarraitu zuen eta BPG %8,9 igo zen. Datu hori azken bi urte eta erdiko erritmo
motelena da, baina, hala eta guztiz ere, urte osoko hazkundea %9,2an uzteko balio izan zuen.
Bizitasun galera hori, neurri batean, Txinako gobernuak kreditua eta inflazioa kontrolatzeko
bideratu zituen politiken ondorioa da. Izan ere, neurri horiei esker, kontsumoko prezioen
indizea urtarrilean %4,5era jaistea lortu zen, uztailean jaso zen %6,6ko tasa baino askoz
beherago dagoelako.
Garapen bidean dauden herrialdeen artean, aipamen berezia merezi du Brasileko ekonomiaren
bilakaerak, Txinarena edo Indiarena bezain hazkunde aparta jaso ez bazuen ere (%1,4 hazi zen
laugarren hiruhilekoan eta %2,7, berriz, 2011. urte osoan). Estimazio horien arabera, 2011.
urtean munduko seigarren potentziaren tokia bereganatu zuen, duela ehun urte lehen potentzia
zen Erresuma Batuaren aurrean.
AEBek erakutsi zuten egonkortasunak ez zuen konpentsatu Europar Batasuneko moteltzea
ezta Japoniaren beherakada ere. Beraz, ELGE osatzen duten herrialdeek, oro har, %1,3ra
gutxitu zuten hazkunde tasa, 2011ko hirugarren hiruhilekoan jasotakoa baino lau hamarren
gutxiago delarik. Zehazkiago adierazita, AEBek bere hazkunde erritmoa finkatu zuten eta
ekonomia aurreratuen buruan kokatu zen. Kontsumo pribatuaren sendotasunak eta
etxegintzan eginiko inbertsioak bide eman zioten BPGari 2011ko laugarren hiruhilekoan %1,6
hazteko. Tasa horrek hamarren bakar batean hobetu zuen aurreko hiru hilekoetako emaitza,
baina aldaketa ekarri zion hazkundearen osaketari, gastu eta inbertsio publikoan oinarritu
beharrean kontsumo eta inbertsio publikoan oinarritzen den eredu iraunkorrago bat hartu
zuelako. Gehikuntza horri esker 100.000 lanpostu baino gehiago sortu ziren 2011ko azken
hileko bakoitzean eta langabezia tasak behera egin zuen 2012ko urtarrilean %8,3an kokatu
arte, hiru urteko mailarik apalena baita. Azkenik, inflazioak 2011ko irailean hasi zuen
beheranzko joera areagotu zuen eta garai hartako %4,0tik %2,9ra jaitsi zen KPI indizea
urtarrilean.
Japonian, ekonomiaren jarduerak berriro egin zuen behera eta %1,0 murriztu zen. Kontsumo
publikoaren eta inbertsioaren igoerak ez zuen konpentsatu esportazioen apaltze bizia. Izan ere,
herrialde horrek 24.599 milioi euroko defizita jaso zuen 2011. urtean merkataritzako
harremanetan, 31 urtetik gorako epealdian jaso duen lehen saldo negatiboa baita. Datu
positiboa prezioen aldetik iritsi zen, 2011ko azken hilekoetan jaitsi ziren arren, 2012ko
urtarrilean balio positiboetara itzuli zirelako. Azkenik, langabezia tasa %4,6an kokatu zen
abenduan, 2011. urte osoan izan zuen mailatik oso hurbil.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 9
INGURUNEKO EKONOMIEN ALDAGAI NAGUSIAK
2010 2011 2010 2011
IV I II III IV Urtar. Otsaila
BPG erreala
AEB 3,0 1,7 3,1 2,2 1,6 1,5 1,6 --- ---
Japonia 4,4 -0,7 3,2 -0,1 -1,7 -0,6 -1,0 --- ---
Eurogunea 17 1,9 1,4 2,0 2,4 1,6 1,3 0,7 --- ---
- Alemania 3,7 3,0 3,8 4,6 2,9 2,7 2,0 --- ---
- Frantzia 1,5 1,7 1,4 2,2 1,6 1,5 1,4 --- ---
- Erresuma Batua 2,1 0,8 1,7 1,6 0,5 0,4 0,7 --- ---
Inflazioa
AEB 2,4 3,3 1,3 2,1 3,4 3,8 3,3 2,9 ---
Japonia -0,7 -0,3 -0,3 -0,5 -0,4 0,1 -0,3 0,1 ---
Eurogunea 17 1,6 2,7 2,0 2,5 2,7 2,7 2,9 2,7 2,7
- Alemania 1,2 2,5 1,6 2,2 2,5 2,7 2,7 2,3 2,5
- Frantzia 1,7 2,3 1,9 2,0 2,2 2,3 2,6 2,6 2,5
- Erresuma Batua 3,3 4,5 3,4 4,1 4,4 4,7 4,7 3,6 ---
Langabezia tasa
AEB 9,6 8,9 9,6 9,0 9,0 9,1 8,7 8,3 ---
Japonia 5,1 4,6 5,0 4,7 4,6 4,4 4,5 --- ---
Eurogunea 17 10,1 10,2 10,1 10,0 10,0 10,2 10,5 10,7 ---
- Alemania 7,1 5,9 6,7 6,3 6,0 5,8 5,7 5,8 ---
- Frantzia 9,8 9,7 9,7 9,6 9,6 9,7 9,8 10,0 ---
- Erresuma Batua 7,8 --- 7,8 7,7 7,9 8,3 8,4 --- ---
Iturria: BEA, Japoniako Bankua eta Eurostat.
Europar Batasunak narriadura orokorra jaso zuen eremua osatzen duten herrialdeetako
hazkunde tasan eta 2011ko azken hiruhilekoan %0,9ra arte murriztu zuen BPGren gehikuntza,
hots, aurreko hiruhilekoan baino puntu erdi bat beherago. Euroguneko herrialdeek gehiago
nabaritu zuten erritmo galera hori eta haietako batzuek balio negatiboak jasotzera iritsi ziren
(Italiak %-0,4, Txiprek %-0,7, Herbehereek %-0,3 eta Esloveniak %-1,5). Aitzitik, eremu
horretakoa ez diren batzuek hazkunde biziagoa lortu zuten, beraien artean Danimarka, Polonia
eta Erresuma Batua nabarmentzen direlarik.
Zehazkiago adierazita, Alemania bilakaera onena lortu zuten ekonomien artean kokatu zen eta
laugarren hiruhilekoan %2,0 areagotu zuen bere BPG. Inbertsioaren bilakaera positiboak,
bereziki eraikuntzan eginikoak, eta kontsumo publikoaren egonkortasunak kanpo arloak
Koiunturaz
10 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
nozitu zuen narriadura esanguratsua neurri batean konpentsatu zuten. Frantzian, ekonomia
jarduera nahiko egonkor mantendu zen eta %1,4ko hazkundea lortu zuen, aurreko
hiruhilekoan baino hamarren bakar bat gutxiago, barne eskariak eta kanpo eskariak egin
zituzten ekarpen positibo eta tamainaz antzekoei esker. Erresuma Batua, berriz, aurreko
hiruhilekoan baino gehiago hazi ziren bakanetakoa da, baina lortu zuen hazkunde tasa
Europako bazkide nagusiena baino askoz ere txikiagoa izan zen. Kasu horretan, esportazioen
bultzadak %0,7ra gorarazi zuen BPG, zeren eta kontsumo pribatuak eta inbertsioak azken bi
urteko jaitsierarik handienak jaso zituztelako.
Azaleratzen ari den Europak, berriz, nahiko ondo saihestu zuen moteltzeko joera garbi hau.
Izan ere, eremu horretako hamabi herrialdeetatik zortzi Europar Batasunak lortu zuen %0,9
baino gehiago hazi ziren, Letoniak, Lituaniak eta Estoniak %5,0tik gorako gehikuntza tasak
lortu zituztela. Inbertsioaren sendotasunak eta esportazioen bizitasunak azaltzen dute, kasu
gehienetan, gorakada horiek. Beste muturrean, periferiako ekonomiak kokatu ziren, zeinetan
barne eskariak oso nabarmen lastatu baitzuen hazkundea. Hain zuzen ere, Greziak bere krisia
areagotu zuen jarduera ekonomikoaren %7,0ko jaitsiera batekin eta Portugalek bere narriadura
areagotu zuen %-2,8ko tasa bat jaso arte, 2009ko erdialdetik inoizko emaitza txarrena baita.
Lan merkatuari dagokionez, Europar Batasuneko langabezia tasa 0,1 puntu igo da hileko
bakoitzean 2011ko uztailetik, modu nahiko egonkor batean, 2012ko urtarrilean %10,1era iritsi
arte, serie historikoa 2000. urtean hasi zenetik inoiz jaso den baliorik gorena baita. Tasa horrek
adierazten du langabeen kopurua 24,3 milioi pertsonatik gorakoa dela. Hala ere, alde handiak
daude lurraldeen artean langabezia tasaren bilakaerari dagokionez. Izan ere, Austrian,
Herbehereetan eta Alemanian (abenduan, inoizko enplegu mailarik gorena lortu baitzuen
herrialdea 1990. urtean berriro batu zenetik) langabezia tasa %4aren eta %5,8aren artean
kokatu zen bitartean, Portugalen eta Espainian bi zenbakitan kokatu zen (%14,8 eta %23,3,
hurrenez hurren).
Prezioek goranzko joera erakutsi zuten laugarren hiruhilekoaren hasieran, baina urte amaieran
apaldu ziren eta Europar Batasuneko KPI indizea %3,0an kokatu zen otsailean. Berriro ere,
herrialdeen arteko aldea oso nabarmena izan zen. Alemanian (%2,5) eta Frantzian (%2,5)
inflazioa nahiko egonkor eta neurritsu ibili zen bitartean, azaleratzen ari den Europako
herrialdeetan %3,0aren eta %4,7aren artean igo zen.
2011. urtean zehar, Espainiako ekonomiak lortua zuen susperraldi txikia ahuldu zen. Urte
hartako laugarren hiruhilekoan, esportazioak areagotu baziren ere, kanpo arloak hazkundeari
3,2 puntuko ekarpena eginez, inbertsioaren osagai guztiek, baina bereziki aktibo finko
materialek, eta kontsumo pribatuak izan zuten narriadura biziak barne eskaria beheratu zuen,
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 11
hazkundeari 2,9 puntu kenduz. Aldakuntza horiek Espainiako ekonomiaren hazkunde tasa
%0,3ra eraman zuten. Urte amaierako emaitza horri esker, BPGa %0,7 hazi zen 2011. urtean,
Euroguneko herrialde nagusiekiko aldea zabalduz.
ESPAINIAKO EKONOMIA. TAULA MAKROEKONOMIKOA
Urte arteko aldakuntza tasak
2010 2011 2010 2011
IV I II III IV
Azken kontsumoko gastua 0,6 0,7 0,4 0,4 -0,8 -0,6 -1,8
- Familien gastua 0,7 -0,1 0,8 0,4 -0,3 0,5 -1,1
- Administrazioaren gastua 0,2 -2,2 -0,9 0,6 -2,1 -3,6 -3,6
Kapital finkoaren eraketa gordina -6,3 -5,1 -5,4 -4,9 -5,4 -4,0 -6,2
- Aktibo finko materialak -6,4 -5,4 -5,4 -5,3 -5,6 -4,3 -6,5
- Eraikuntzan -10,1 -8,1 -9,3 -9,2 -8,1 -7,0 -8,2
- Ekipamendurako ondasunetan 5,1 1,4 5,4 5,5 1,0 2,2 -2,7
- Aktibo finko inmaterialak -4,8 0,0 -5,4 1,5 -3,1 2,0 -0,3
Nazio eskaria (*) -1,0 -1,8 -0,9 -0,8 -1,9 -1,4 -2,9
Esportazioak 13,5 9,0 14,9 13,1 8,8 9,2 5,2
Inportazioak 8,9 -0,1 8,0 6,0 -1,3 0,9 -5,9
BPG (m.p.) -0,1 0,7 0,7 0,9 0,8 0,8 0,3
Nekazaritza eta arrantza -1,1 0,6 -0,3 1,1 0,5 0,4 0,3
Industria 0,6 1,9 1,3 3,0 2,3 2,8 -0,4
Eraikuntza -7,8 -3,8 -5,9 -4,9 -3,2 -3,2 -3,7
Zerbitzuak 1,4 1,1 2,2 1,4 1,0 1,0 0,9
Produktuen gaineko zerga garbiak -1,2 1,7 -2,2 1,2 2,5 1,3 2,0
GOGORATZEKOAK:
- Kontsumoko prezioen indizea 1,8 2,6 3,5 3,5 3,1 2,8
- Enplegua (**) -2,6 -2,0 -1,4 -1,6 -1,3 -2,0 -3,3
(*) BPGren hazkundeari eginiko ekarpena. (**) Lanaldi osoko lanpostu baliokideak. Iturria: Espainiako Estatistika Erakundea (INE).
Eskaintzaren ikuspegitik, ekoizpen adar guztiek beren emaitzak okertu zituzten.
Azpimarratzekoak dira, bilakaera txarra jaso zutelako, industria eta eraikuntza. Lehenengoak
tasa negatiboak jaso zituen, sei hiruhilekoz jarraian hazkunde positiboak lortu eta gero.
Bigarrenak, berriz, jaitsiera areagotu zuen. Jardueraren ahultasuna lan merkatura igaro zen eta
enplegu galera %3,3ra zabaldu zen, 2010eko hasieratik jaso den emaitzarik txarrena baita.
Koiunturaz
12 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Lanpostuen galera adar guztietan handitu zen eta, horren ondorioz, lanaldi osoko 570.000
postu galdu ziren urtebete bateko epean. Prezioen bilakaerari dagokionez, langabezia tasaren
goranzko joeratik urrunduta, inflazioak beheranzko joerari eutsi zion. Hain zuzen ere, 2011ko
apirilean %3,8ko igoera jaso ondoren, 2012ko otsailean KPI indizearen urte arteko tasa %1,9ra
jaitsia zen.
Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren datuen arabera, administrazio publikoek 91.344 milioi
euroko defizita izan zuten 2011. urtean. Desoreka hori BPGren %8,51ren baliokidea da.
Datuek baieztatzen dute kontu publikoetako desorekak 2,51 puntutan gainditu zuela
Espainiako Gobernuak Europako Batzordearekin hartu zuen konpromisoa, alegia, BPGaren
defizita %6ra jaistearena. Kontabilitate nazionaleko terminoetan, administrazio publiko guztiek
zenbaki gorriak zituzten urte amaieran.
Ekoizpena eta eskaria
Eustatek 2011ko laugarren hiruhilekorako argitaratu zituen hiruhilekako kontuen datuek
baieztatzen dute EAEko ekonomia beste narriadura aldi batean murgilduta dagoelako
beldurra. EAEko barne produktu gordinak moteltzeko joera erakutsi zuen urte osoan zehar
eta azken hiruhilekoko hazkundea %0,2an estimatu zen, aurreko hiruhilabetekoa baino lau
hamarren txikiagoa baita. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaren batez besteko
hazkundea %0,6 izan zen 2011. urtean. Eustatek laugarren hiruhilekorako argitaratu dituen
zenbateko horiek inflexio gunea dira EAEko ekonomiaren bilakaeran, zortzi hiruhilekoz
jarraian emaitza txikiak baina positiboak jaso ondoren hiruhileko arteko tasa %-0,2an kokatu
baitzen. Ekonomiaren apaltze bizi hori barne eskaria osatzen duten aldagai guztien ahultasun
sakonak eragin du.
Eskaintza aztertuta, eta salbuespena lehen arloa delarik, gainontzeko arlo guztiek narriadura
zantzu garrantzitsuak erakutsi zituzten 2011ko azken hiru hilekoetan. Izan ere, balio erantsi
gordinaren hazkundeari eginiko ekarpena %0,1ean kokatu zen, 2010eko lehen hiruhilekotik
jaso den txikiena baita. 2011 osorako, agregatu horren urte arteko gehikuntza tasa %0,7 izan
zen. EAEko ekonomiak bizi duen apaltze sakona are garbiagoa izan zen industrian eta
zerbitzuetan, azken kasu horretan, bereziki administrazio publikoak eskaintzen dituen
zerbitzuetan. Beherakada hori merkaturatzen ez diren zerbitzuek inoiz jaso duten handiena da.
Datu horien oinarrian, defizit publikoari buruzko helburuak lortzeko aurrekontuetan egin
diren murrizketak daude.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 13
Eskariaren ikuspegitik, arlo publikoak aurrekontuetan bideratu dituen hersturako politikek
barne eskariak BPGaren hazkundeari egiten dion ekarpena azkar jaistea eragin zuten.
Narriadura handi horretan, agregatuaren gainontzeko osagaiek ere parte hartu zuten.
Ekonomia ingurunearen baldintzek eta kontsumitzaileek zein enpresariek galdutako
konfiantzak kontsumo erabakiak eta inbertsioko proiektuak atzerarazi zituzten. Horregatik
guztiarengatik, barne eskariak laugarren hiruhilekoan %1,0ko jaitsiera izan zuen urte arteko
tasan eta urte osoan, berriz, %-0,1ko aldakuntza tasa.
EAE-KO EKONOMIA. TAULA MAKROEKONOMIKOA
Urte arteko aldakuntza tasak
2010 2011 2010 2011
IV I II III IV
Barneko azken kontsumoa 1,2 0,3 1,4 0,9 0,5 0,3 -0,4
- Familien gastua kontsumoan 0,9 0,6 1,3 0,8 0,3 0,9 0,5
- Herri administrazioen gastua 2,3 -0,8 1,5 1,3 1,3 -2,0 -3,6
Kapital eraketa gordina -6,0 -1,5 -3,1 -1,8 -1,0 -0,2 -2,8
Barne eskaria -0,5 -0,1 0,2 0,3 0,2 0,2 -1,0
Esportazioak 7,6 9,0 10,0 13,3 3,2 12,4 7,3
Inportazioak 5,5 7,4 8,5 11,6 2,1 11,1 4,9
BPG (m.p.) 0,3 0,6 0,8 0,9 0,8 0,6 0,2
Lehen arloa 24,7 -7,6 48,2 -13,9 -16,0 -21,6 16,9
Industria 1,8 2,1 2,8 3,7 3,3 1,5 -0,2
Eraikuntza -9,8 -5,3 -7,9 -4,6 -5,6 -6,0 -4,8
Zerbitzuak 0,6 0,9 0,5 0,8 1,0 1,3 0,6
Balio erantsi gordina 0,1 0,7 0,6 1,0 0,9 0,6 0,1
Ekoizkinen zerga garbiak 2,0 0,2 2,0 0,0 -0,5 0,3 0,9
Iturria: Eustat, urterokotasunaren eta egutegiaren eraginak zuzendutako serieak.
Ekoizpen jarduera
Nekazaritza eta arrantza biltzen dituen sektoreak hobekuntza nabarmena lortu zuen 2011ko
azken hiruhilekoan, urte arteko tasan %16,9ko hazkundea baita. Hala ere, laugarren
hiruhilekoaren datu onek neurri txiki batean bakarrik konpentsatu zuten urte horretako
gainontzeko hilekoetan nozitu zuen beherakada handia. Horiek horrela, lehen arloak %-7,6ko
tasa jaso zuen 2011. urte osorako.
Koiunturaz
14 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
JARDUERAREN ADIERAZLEAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2011 2012 2010 2011
I II III IV Urt. Otsa.
Industria
Balio erantsi gordina 1,8 2,1 3,7 3,3 1,5 -0,2 --- ---
Industria produkzioaren indizea (*) 2,3 1,0 3,8 1,8 0,1 -1,7 -2,4 ---
Industria giroaren indizea -20,3 -12,3 -8,7 -9,0 -15,5 -15,8 -17,4 ---
Ekoizteko ahalmen. erabilera (%) 69,8 75,1 72,1 75,0 74,8 78,6 --- 76,4
Gizarte Segurantzako afiliazioa -4,3 -2,2 -2,3 -1,8 -2,2 -2,6 -2,9 -3,2
Eraikuntza ---
Balio erantsi gordina -9,8 -5,3 -4,6 -5,6 -6,0 -4,8 --- ---
Eraikuntzaren indizea -16,9 -10,4 -7,1 -15,2 -4,7 -13,2 --- ---
Obrak zuzentzeko bisatuak -1,4 -8,3 10,6 2,1 7,8 -53,6 10,0 ---
Etxebizitzen salerosketak 25,4 -20,0 -1,5 -27,6 -31,9 -18,9 -8,1 ---
Gizarte Segurantzako afiliazioa -7,5 -8,6 -7,3 -8,4 -9,1 -9,7 -10,2 ---
Zerbitzuak ---
Balio erantsi gordina 0,6 0,9 0,8 1,0 1,3 0,6 --- ---
Hegazkinen bidezko trafikoa 5,3 2,7 0,7 2,3 4,8 3,0 0,8 -1,1
Hoteletan igarotako gaualdiak 12,3 5,1 7,2 7,8 6,6 -1,0 3,6 -7,2
Hoteletako okupazioa 43,7 45,9 33,9 48,1 61,1 40,5 29,6 32,0
Negozio zifren indizea 2,8 -0,9 2,3 -1,2 -0,4 -4,1 -1,8 ---
Gizarte Segurantzako afiliazioa 0,9 0,9 1,4 1,2 0,6 0,3 -0,2 -0,4
(*) Ziklo-joera seriea. Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Industria, Turismoa eta Merkataritza Ministerio, Eustat, INE, Sustapen Ministerio, Gizarte Segurantza eta Hegazkineria Zibilerako Zuzendaritza Nagusiaren datuetan oinarrituta.
EAEko industriak moteltzeko joera bizia erakutsi zuen 2011ko laugarren hiruhilekoan. Balio
erantsi gordinak %0,2 egin zuen behera aurreko urteko epealdi berarekin alderatuta. Horren
ondorioz, eta urteko batez bestean, industriak %2,1eko hazkundea izan zuen. Bizitasun
handiko lehen seihilekoaren ondoren, sektorearen bilakaerak inflexio gune bat aurkeztu zuen,
bigarren seihilekoan moteltze bizia ekarri zuena eta urteko azken hiru hilekoetan hazkunde
tasa negatibo bat utzi zuena. Eskura dauden eta industriaren bilakaera aztertzen duten
koiunturako adierazle guztiek jardueraren jaitsiera hori erakutsi zuten, neurri handiagoan edo
txikiagoan. Industria produkzioaren indizeak okerrera egin zuen laugarren hiruhilekoan.
Epealdi horretan, ekipamenduko ondasunen ekoizpenak bakarrik izan zuen hazkunde
garrantzitsu bat. Gainontzeko taldeek, hots, kontsumorako ondasunen, bitarteko ondasunen
eta, bereziki, energiaren ekoizpena oso nabarmen gutxitu ziren.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 15
Ekonomia arloen balio erantsia Urte arteko aldakuntza tasak
Industria IPI (ziklo-joera)
1,8 2,1 2,8 3,7
-0,2
1,53,3
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
2,31,0
-1,7
0,11,8
3,82,8
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
Eraikuntza Zerbitzuak
-9,8
-5,3-4,8
-6,0-5,6
-4,6
-7,9
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
0,60,9
0,50,8 1,0
1,30,6
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
Merkatuko zerbitzuak Merkatuko zerbitzuak ez direnak
0,1
0,9
-0,2
0,8 1,0 0,80,9
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
2,8
1,1
2,9
0,91,1
-0,3
4,0
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
Iturria: Eustat.
Koiunturaz
16 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Industriaren adarrak aztertuta, 2011ko laugarren hiruhilekoan ia orokorra izan zen narriadura
gertatu zen jarduera guztietan. Hazkunde biziari eutsi zioten bakarrak material eta ekipamendu
elektronikoa, makineria eta ekipamendua, eta garraio materiala izan ziren. Bereziki handiak
izan ziren energia alorrarekin zerikusia duten jarduerek jaso zituzten urte arteko aldakuntza
tasa negatiboak.
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak enpresarien iritziez egiten duen inkestaren
urriko eta azaroko datuek industria giroaren okertze sakona erakusten dute. Izan ere, industria
giroaren indizea, urteko lehen hilabeteetako hobekuntza itxaropentsuaren ondoren, urte
amaieran 2010eko balioetara itzuli zen, beheranzko joera garbi batekin. Atzera pausoaren
oinarrian, eskari zorroaz eta ekoizpenaren mailaz dituzten igurikimen okerragoak daude. Beste
aldetik, ekoizteko ahalmenaren erabilera graduak igoera txiki bat izan zuen eta krisiaren
aurreko mailetatik hurbil kokatu zen.
Eraikuntzak leuntzeko joera marraztu zuen berriro bere narriadura sakonean, baina oraindik
%4,8ko beherakada jaso zuen 2011ko azken hiru hilekoetan. Urteko batez bestean,
sektorearen narriadura %-5,3ra iritsi zen. Higiezinen merkatuaren doikuntza traumatikoa
gertatzen ari da eta amaiera oraindik urrun dagoela ematen du. Saldu gabeko etxebizitzen
kopuru handiak, lan merkatuaren egoera txarrak, kreditua emateko orduan banku sistemak
jartzen dituen oztopoek eta etxebizitzek gaur egun duten prezioak zailago egiten dute
etxegintzaren eskaintza eta eskaria doitzea.
Koiunturako adierazle batzuek ere egiaztatu zuten eraikuntza alorreko narriadura hori. Esate
baterako, etxebizitzen salmenta %20aren inguru jaitsi zen 2011ko azken hiruhilekoan, hala
bigarren eskuko bizitegien atalean nola, bereziki, eraiki berrienetan. Bide beretik joan zen
etxebizitza bat erosteko eman ziren hipoteken kopurua, %30aren inguruan beheratu zirelako
epealdi berean. Halaber, hipoteka horietan zehaztu zen kapitala ere %20 gutxiago zen urte
arteko tasan. Beste alde batetik, hiruhilekako kontu ekonomikoek eskainitako informazioak
argitzen du jarduera adar horretan enplegu galera %9,7ra iritsi zela, serie historiko osoan inoiz
jaso den beherakada handiena baita. Gizarte Segurantzako afiliazioak jaitsiera bera izan zuen
eta 2012ko lehen hilekoetan ere galera horrek jarraipena izan du. EAEk higiezinen jardueran
pairatzen duen desoreka seinalatzen duen beste adierazle bat Eustatek argitaratzen duen
eraikuntzaren koiuntura indizea da, egutegiaren eragina zuzenduta duen serieak %13,2ko
beherakada estimatu zuelako 2011ko azken hiruhilekoan. Adierazle horrek eskaintzen dituen
datuen analisiak eraikuntzaren narriadura erakusten du, hala eraikinen atalean nola obra
zibilean.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 17
Lehen arloarekin batera zerbitzuek bakarrik egin zioten ekarpen positibo bat EAEko balio
erantsi gordinaren hazkundeari 2011ko laugarren hiruhilekoan, baina aldakuntza tasa hori
moteltzeko joera arin batean kokatuta dagoen. Hain zuzen ere, jarduera adar horrek %0,6ko
hazkundea izan zuen urte arteko tasan. Egia esanda, merkaturatzen diren zerbitzuek lortu
zuten hazkunde positibo hori epealdi horretan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean
%0,8ko aldakuntza tasa bat lortuta. Aitzitik, merkatuaren bidez esleitzen ez diren zerbitzuek
%0,3ko jaitsiera txikia pairatu zuten 2011ko azken hilekoetan. Serie historiko osoan ez zen
lehenago horrelako tasa negatiborik jaso.
Zerbitzuek izan zuten bizitasun galera jarduera adierazle batzuetan hauteman zen. Izan ere,
Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) argitaratzen duen negozio zifrak beherakada
garrantzitsua iradoki zuen EAEko zerbitzuetan, 2011ko laugarren hiruhilekoan %-3,9an
kokatu baitzen. Lan merkatuak ere sektorearen apaltzea islatu zuen eta laugarren hiruhilekoan
oso enplegu sorrera txikia jaso zuen.
Eustatek argitaratzen duen barne merkataritzako indizea, termino errealetan neurtuta eta
egutegiaren eragina zuzenduta, %3,2 jaitsi zen urriaren eta abenduaren artean, aurrekoko
urteko epealdi beraren aldean. Merkataritzaren narriadura txikizkako salmentetan zein
handizkakoetan gauzatu zen. Beherakada horretatik kanpo geratu ziren eta hazkunde tasa
positiboak jaso zituzten adar bakarrak nekazaritzako eta elikatzeko ekoizkinak, eta makineria
eta ekipamendua izan ziren, biak handizkako merkataritzako atalak baitira. Turismoari
dagokionez, argitaratu diren koiunturako datuek moteltzeko joera arina erakusten dute sektore
horretarako. Bereziki esanguratsuak izan ziren laugarren hiruhilekoan gaualdiek izan zuten
jaitsiera, nagusiki Estatuko gainontzeko erkidegoetatik etorritako bidaiariena, eta aireko
trafikoaren moteltzea, EAEko aireportuetatik igaro diren bidaiarien kopuruak adierazten duen
bezala.
Eskariaren osagaiak
Barneko azken kontsumoak jaitsiera txikia izan zuen 2011ko laugarren hiruhilekoan eta
apaltzeko joera leuna erakutsi zuen. Horren ondorioz, azken kontsumoan eginiko gastuak
urritik abendura bitarteko epealdian %-0,4ko aldakuntza tasa jaso zuen. Hala gastu pribatuak
nola, bereziki, administrazio publikoetako kontsumoak indarra galdu zuten iazko azken
hilabeteetan. Familiek hiruhileko horretan egin zuten kontsumoa %0,5 areagotu zen, hots,
aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago. Hala eta guztiz ere, beherakada handiena
arlo publikoak kontsumoan eginiko gastuan gertatu zen, urte arteko tasa %-3,6an kokatu
Koiunturaz
18 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
baitzen laugarren hiruhilekoan. Administrazio publikoetako aurrekontuetan dauden arazoak
eta ondorengo murrizketak daude uzkurdura horren oinarrian.
BARNE ESKARIAREN ADIERAZLEAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2011
2010 2011
I II III IV Urta. Otsaila
Kontsumo pribatua
Hiruhilekako kontuen estimazioa 0,9 0,6 0,8 0,3 0,9 0,5 --- ---
BMI txikizkaria -0,5 -3,8 -5,2 -3,7 -2,9 -3,3 --- ---
Azalera handiko merkataritza indizea (*) -0,9 -5,1 -5,3 -4,6 -5,2 -5,5 -4,0 -3,7
Landunak txikizkarian 0,2 -1,7 -1,5 -1,7 -1,4 -2,0 --- ---
Automobilen matrikulazioa (*) -2,9 -24,5 -37,4 -37,9 -11,5 -11,0 -9,4 -9,1
Kontsumitzaileen konfiantza indizea 83,3 80,0 91,0 81,0 74,0 74,0 --- 76,0
Kapital eraketa gordina
Hiruhilekako kontuen estimazioa -6,0 -1,5 -1,8 -1,0 -0,2 -2,8 --- ---
IPI ekipamendua EAE (*) 1,0 5,0 3,2 5,1 6,1 5,6 4,3 ---
IPI ekipamendua Espainia (*) -1,0 0,8 3,5 2,8 0,8 -4,0 -6,2 ---
Ekipo ondasunen inportazio nominalak 4,7 1,4 0,5 -5,8 2,5 8,4 12,8 ---
Zama ibilgailuen matrikulazioa (*) -0,8 -17,3 -17,5 -20,1 -18,2 -13,5 -9,5 -7,4
(*) Ziklo-joera seriea. Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eustat, INE, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazio eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datuetan oinarrituta.
EAEko familien kontsumoaren moteltzeari dagokionez, kontsumitzaileak bereziki zuhurrak
agertu ziren gastatzeko orduan, ekonomia orokorraren eta, batez ere, lan merkatuaren
etorkizuneko bilakaeraz dituzten igurikimen ezkorrengatik. Ziurgabetasun horrek zuhurtzia
areagotu zuen eta erosteko erabakiak atzerarazi zituen. Kontsumo pribatuaren adierazle
guztiek beheranzko joera hori erakutsi zuten. Izan ere, merkataritzako adierazleak eta
turismoen matrikulazioak hazkunde tasa negatibotan kokatu ziren 2011ko laugarren
hiruhilekoan ere. Beste aldetik, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak
argitaratzen duen kontsumitzailearen konfiantza indizeak gelditasuneko egoera erakutsi zuen
eta baita kontsumoa zein inbertsioa geroratzeko portaera bat ere. EAEko kontsumitzaileak
ezkorrak dira ekonomia orokorraren bilakaeraz, familiaren ekonomiaren ahultasunaz eta lan
merkatuan oraindik dagoen narriaduraz, uzkurdura hori denbora luzez iraungo duela
aurreikusten baita.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 19
Eskariaren osagaien bilakaera Urte arteko aldakuntza tasak
Kontsumo publikoa Kontsumo pribatua
2,3
-0,8
1,5 1,3 1,3
-2,0
-3,6
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
0,9 0,61,3
0,8 0,50,9
0,3
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
Kapital eraketa gordina Barne eskaria
-6,0
-1,5
-3,1
-1,8
-2,8
-0,2
-1,0
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
-0,5-0,1
0,2 0,3
-1,0
0,20,2
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
Esportazioak Inportazioak
7,69,0
10,013,3
7,3
12,4
3,2
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
5,57,4
8,5
11,6
4,9
11,1
2,1
2010 2011 IV2010
I II2011
III IV
Iturria: Eustat.
Koiunturaz
20 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Enpresarien inbertsioa modu esanguratsuan amildu zen 2011ko laugarren hiruhilekoan eta urte
arteko tasan %-2,8ko beherakada jaso zuen. Berriro ere, eraikuntza nozitzen ari den doikuntza
sakona galga garrantzitsua izan zen kapital eraketa gordinaren bilakaeran. Beste aldetik,
ekipamenduko ondasunetan eginiko inbertsioak hazkunde tasa positiboak lortu zituen berriro.
Hain zuzen ere, ondasun mota horren ekoizpen indizeak bizitasun handia erakutsi zuen, baina
moteltzeko nolabaiteko joera marraztu zuen. Halaber, ekipamenduko ondasunen inportazioak
%8,4 hazi ziren iazko azken hilekoetan. Oro har, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresak
ziurgabetasun handiko ingurune batean daude eta atzerriko merkatuak oraindik nolabaiteko
sendotasuna erakusten badute ere, bai salmentak bai inbertsioa zertxobait apaldu dira azken
hilabeteetan.
Kanpo saldoa
Ekonomia jardueraren narriadurak eragin negatiboa izan zuen munduko hazkundearen
norabidean eta, bereziki, nazioarteko merkataritzaren bilakaeran, 2011ko azken hilabeteetan
moteltze bizia jaso baitzuen. Hazkunde erritmo apalagoa bereziki ekonomia aurreratuetan
hauteman zen eta, zehazkiago, Europan. Hala ere, garapen bidean dauden ekonomiek ere
merkataritza salerosketen gehikuntza txikiagoa izan zela nabaritu zuten.
Zehazkiago adierazita, eta Munduko Merkataritza Antolakundeak (MMA) eginiko lehen
estimazioen arabera, salgaien munduko esportazioen balioa %10,1 areagotu zen 2011ko azken
hiruhilekoan, eta ia erdira murriztu zuen aurreko hiru hiruhilekoetan lortutako gehikuntza tasa.
Dena dela, herrialde gehienek hazkunde positiboak jaso zituzten eta saldutakoaren balioak
maila altuetan jarraitu zuen.
Europar Batasuna izan zen munduko hornitzaile behinena, merkatu kuotaren %32,6
bereganatuta. Zenbateko hori aurreko hiruhilekoarena baino zertxobait handiagoa da, eremu
horretako ia herrialde guztietan (salbuespena Malta da) salmenten igoera apaldu bazen ere. Are
gehiago, esportazioen moteltze hori jaitsiera bihurtu zen Kroazian, Finlandian eta Suedian
(hurrenez hurren, %-13,1, %-10,8 eta %-1,7). Hala ere, gainontzeko herrialdeen bilakaera ona
zen eta horri esker Europar Batasun osoaren esportazioak %4,9 areagotu ziren. Erakutsi zuten
bizitasunagatik Europar Batasuneko kide berri batzuek eginiko salmentak azpimarratu behar
dira, %10aren eta %25aren artean bizkortu zirelako (Lituanian %13,3, Estonian %15,0, Maltan
%22,1 eta Letonian %25,5). Neurri txikiagoan, eremuaren salmenten guztizkoan pisu handiena
duten herrialdeetako salmentak ere nabarmendu behar dira (Frantzian %5,9, Alemanian %4,9
eta Italian %4,7), hazkundeak askoz apalagoak izan baziren ere.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 21
Ondasunen esportazioak Urte arteko aldakuntza tasak
AEB Europar Batasuna
21,0
15,8
10,6
17,518,2 17,718,220,5
25,4
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
12,1
16,9
4,9
19,019,0
26,6
7,910,2
13,1
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
Txina Japonia
31,3
20,3
14,3
40,8
32,2
24,9 26,4
22,0 20,6
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
6,9
32,6
0,9
40,8
28,3
19,4
3,6
12,610,9
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV
Iturria: Munduko Merkataritza Antolakundea.
Garapen bidean dauden Asiako ekonomiek lortu zituzten hazkunde tasak handiagoak izan
ziren, %7tik %16ra bitartekoak. Zenbaki horiek garrantzitsuak dira baina oso urrun daude
2010eko hasieran jaso ziren %25etik %30era bitarteko tasetatik. Hain zuzen ere, Txinak %14,3
areagotu zituen esportazioak 2011ko laugarren hiruhilekoan eta Indiak eta Hego Koreak,
hurrenez hurren, %10,9 eta %9,1.
Koiunturaz
22 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
EAEko ekonomiak ere erritmo galera hori nabaritu zuen eta zertxobait apaldu zuen atzerrian
saldutakoaren hazkundea iazko laugarren hiruhilekoan. Hala eta guztiz ere, esportazioak %24,8
hazi ziren eta 5.800 milioi euroko langa gainditu zuten. Inportazioak, ordea, %2,8 gutxitu
ziren, kontsumo pribatuaren eta inbertsioaren beherakadak baldintzatuta. Bi emaitza horien
ondorioz, eta kontuan hartuta salmenten balioa erosketena baino handiagoa izan zela, EAEko
superabita 1.850 milioi eurotik gorakoa izan zen, aurrekaririk gabeko kopurua delarik.
ONDASUNEN ESPORTAZIOAK ETA INPORTAZIOAK ATZERRIAN
Urte arteko aldakuntza tasak
2011
2010 2011 I II III IV
Mila €
IV Tr 11
ESPORTAZIOAK
Guztira 19,6 20,1 31,6 2,3 25,5 24,8 5.802.850
Energetikoak 22,7 55,9 212,8 0,2 11,1 104,8 927.077
Ez energetikoak 19,3 16,7 24,1 2,5 27,3 16,2 4.875.773
INPORTAZIOAK
Guztira 25,5 12,1 32,9 10,5 11,5 -2,8 3.948.972
Energetikoak 24,6 13,0 54,0 12,9 9,9 -15,8 1.206.160
Ez energetikoak 26,0 11,7 22,4 9,2 12,3 4,4 2.742.812
Oharra: Hiruhilabeteko eta 2011ko datuak behin-behinekoak dira. Iturria: Eustatek egina, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren datuetan oinarrituta.
Ekonomia eremuaren arabera, azpimarratzekoa da herrialde garatuetan saldutakoa, bereziki
Frantziak (%86,4), Japoniak (%65,6) eta Erresuma Batuak (%44,3) egin zituzten erosketen
gehikuntza. Aitzitik, ELGE erakundekoak ez diren herrialdeetara zuzendutako esportazioak
gutxitu ziren. Saldu ziren ekoizkinei dagokienez, eta ekipamenduko ondasunen eta metal
arrunten nagusigoa alde batera utzita, energiako produktuen esportazioak izan zuen gorakada
garrantzitsua nabarmendu behar da, saldutakoaren %16 bereganatu zutelako, ordura arte atal
horrek inoiz jaso zuen ehunekorik handiena baita. Inportazioen bilakaera hiru talde horiek ere
baldintzatu zuten, alderantzizko bilakaera erakutsi zuten arren.
Antza denez, Europar Batasuneko jarduera ekonomikoak bizi zuen moteltzeak ez zien kalterik
egin EAEko eragileen produktuei. Izan ere, Europar Batasuna berriro izan zen EAEko
esportazioen helburu nagusia eta merkatu kuotaren %68 baino gehiago bereganatu zuen,
2008tik inoiz izan duen zatirik handiena baita. Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko
ekonomien egonkortasunak eremuan saldutakoa %34,4 areagotu izana lagundu zuen. Tasa
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 23
horrek adierazten du Europar Batasunak 3.964 milioi euro balio zuten EAEko ekoizkinak
erosi zituela, gaur arte inoiz erosi duten kopururik handiena. Esportazio horien %20 baino
gehiago Alemaniak eta Erresuma Batuak bereganatu zuten, bereziki burdinaren galdaketa eta
beraren manufakturen, ibilgailuen, eta makinak eta tresna mekanikoen erosketei esker. Azken
talde horrek %25,4 areagotu zuen salmenta, gutxienez 2002. urtetik jaso den tasarik gorena
baita. Hala eta guztiz ere, EAEko produktuen kontsumitzaile nagusia Frantzia izan zen,
esportazio guztien %25,1 bereganatu zuelako. Hain zuzen ere, Frantziak EAEn gastatu zituen
1.458 milioi euroetatik 621,7 milioi erregai mineralak erostera zuzendu zituen (azken urteetan
batez beste erosten zuena bederatzi aldiz biderkatu zuen). Salmenta horren ondorioz,
produktu mineral eta energetikoen atalak %104,8ko igoera lortu zuen, berriro gertatzea zaila
izango den ezohiko gehikuntza batean.
Ondasunen esportazioak eta inportazioak ekoizkin motaren arabera Ehunekoak
Esportazioak Inportazioak
Iturria: Eustat. 2011ko laugarren hiruhilabeteko datuen arabera.
EAEko ekonomia gutxiago hazi izanak Europar Batasunetik ekarritako inportazioak
baldintzatu zituen. EAEko eragileek erosi zituzten ibilgailu guztien %87 eremu horrek saldu
bazituen ere –haietatik erdia baino gehiago Alemaniak saldu zituen-, metal arrunten eta beren
manufakturen erosketak izan zuen murrizketa gordinak (%6,2 gutxitu ziren) eta, neurri
txikiagoan, makinak eta tresna mekanikoenak eremu horretan eginiko erosketak %6,0 baino ez
igotzea ekarri zuen, hots, aurreko hiruhilekoaren ia erdia hazi ziren.
Koiunturaz
24 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
EAE-REN ETA ATZERRIAREN ARTEKO MERKATARITZAREN HELBURUA ETA JATORRIA
Urte arteko aldakuntza tasak
2011 2010 2011
I II III IV
Mila € 2011 IV
Guztiarekiko ehunekoak
Esportazioak
ELGE 21,1 27,3 38,8 8,0 32,8 33,2 4.630.795 79,8
Eurogunea 22,3 26,2 30,1 6,5 35,9 34,2 3.290.550 56,7
Europako kide berriak 26,4 29,4 29,2 4,4 64,9 23,2 269.048 4,6
Europar Batasuna 27 22,3 26,3 32,3 4,9 36,4 34,4 3.964.634 68,3
Errusia 49,2 27,6 74,0 20,3 18,4 12,6 60.825 1,0
Txina 55,9 17,4 17,5 31,7 -2,2 30,8 127.028 2,2
Brasil 54,0 57,0 262,3 16,2 -10,3 -26,7 80.544 1,4
Inportazioak
ELGE 24,7 9,8 9,7 6,2 12,4 11,7 2.522.140 63,9
Eurogunea 22,5 9,4 15,6 -3,4 18,6 9,6 1.697.224 43,0
Europako kide berriak 9,0 19,5 58,3 -13,1 52,6 -3,7 116.760 3,0
Europar Batasuna 27 23,3 7,7 15,5 -0,6 11,5 6,0 2.000.745 50,7
Errusia 36,7 15,4 105,5 61,5 -17,9 -54,8 318.432 8,1
Txina 24,0 3,1 17,4 4,7 -9,7 4,3 211.841 5,4
Brasil 23,0 5,5 6,9 39,0 -39,8 3,7 14.184 0,4
Oharra: Hiruhilabeteko eta 2011ko datuak behin-behinekoak dira. Iturria: Eustatek egina, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren datuetan oinarrituta.
EAEko esportazioak AEBetako merkatura sei hiruhilekoz jarraian igo eta gero, 2011ko azken
hiruhilekoan salmentek behera egin zuten. Erregai mineralen erosketa 2011ko bigarren
hiruhilekoan kontabilizatutako 202 milioi euroetatik laugarrenean bildutako 100 milioira jaitsi
ziren. Orobat, burdinaren galdaketa eta beraren manufakturen erosketa –bi atal horiek
herrialdeak erosi duen guztiaren %52 baino gehiago bereganatzen dute- oso nabarmen apaldu
zen. Horregatik guztiarengatik EAEtik AEBetara esportatutakoaren balioa %1,1 jaitsi zen.
Hala eta guztiz ere, datu esanguratsuena inportazioen aldetik iritsi zen, EAEko eragileek
herrialde hartan erositakoa %121,5 areagotu zelako. Salmentetan ez bezala, erregai mineralak
izan ziren erosketen bultzatzaileak eta atal horri esker inportazio guztiak 186 milioi eurora iritsi
ziren.
ELGE erakundean parte hartzen ez duten herrialdeekiko merkataritza harremanak ez ziren
bereziki onak izan eta eremu horretara esportatutakoa %0,1 jaitsi zen. Neurri handi batean,
garraio materialaren salmentak gutxitu izanak azaltzen du zergatik moteldu diren Errusiara
bidalitako esportazioak. Halaber, Brasilek ere nabarmen gutxitu zuen garraio materialaren
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 25
eskaera (2011ko bigarren hiruhilekotik, ibilgailuen salmenta %75 baino gehiago jaitsi da),
beraren uzkurdura %26,7ra areagotuz. Txinak, berriz, ibilgailuen eta makinak eta tresna
mekanikoen erosketa handitu zuen eta horren ondorioz Asiako erraldoira bidalitako
esportazioak %30,8 areagotu ziren, azken sei urtean lortutako batez bestearekin bat datorren
tasa bat delarik.
Inportazioei dagokienez, Txina eta Brasil nabarmendu ziren makina eta tresna elektrikoen, eta
burdinaren galdaketaren salmentarengatik. Horri esker, EAEra esportatutakoa hazi egin zen
eta tasa positiboak berreskuratu zituzten. Zehazkiago adierazita, Txinatik iritsitako
inportazioak %4,3 areagotu ziren eta Brasiletik etorriak, berriz, %3,7. Azkenik, Errusiak ikusi
zuen nola bere diru iturri nagusia, hots, energiako ekoizkinen salmenta, oso nabarmen jaitsi
zen, EAEko eragileek produktu horietako zati handi bat AEBetan erostea erabaki zutelako.
Hori dela eta, Errusia EAErako energia hornitzaile nagusia izatetik, %60aren inguruko
ehunekoa bilduta, %19,4 bakarrik hornitzera igaro da eta, horren ondorioz, bertatik
inportatutakoaren balioa %54,8 murriztu da.
Lan merkatua
EAEko ekonomiak bizi duen hazkunde ahularekin bat eginez, lan merkatuak ez zuen
egonkortasuneko zantzurik erakutsi eta, are gehiago, enpleguaren galera iazko bigarren erdian
areagotu zen. Hori horrela izanda, lanik gabeko pertsonen kopuruak gora egin zuen laugarren
urtez jarraian, 2010. urtean zehar susperraldia iragartzen zuten zantzu batzuk hautematen hasi
bazen ere.
Oro har, lan merkatua aztertzen duten adierazle ia guztiek, salbuespena BJA inkesta da,
seinalatzen dute laugarren hiruhilekoan enplegu galera oso nabarmen areagotu zela. Eustaten
inkestak dagoeneko hirugarren hiruhilekoan jasoa zuen narriadura sakon bat eta horren
ondorioz 2011ko urteko balantzea lau estatistika nagusietako negatiboena izan da, urteko batez
bestean enplegua %1,2 gutxitu zelako. Beste aldetik, Eustatek argitaratzen dituen kontu
ekonomikoek adierazten dute enplegua %1,3 murriztu zela iazko azken hiruhilekoan, beraz
12.500 lanpostu galdu ziren azken hamabi hilekoetan. Hala eta guztiz ere, urteko batez bestean
lan merkatuaren narriadura zertxobait arinagoa izan zen 2011n aurreko urtean baino, zeren eta
%-0,9tik %-0,6ra murriztu baitzen. Gizarte Segurantzako afiliazioak antzeko zenbakiak eskaini
zituen, hala urteko batez bestean nola hiruhilekako banaketan. Zoritxarrez, erakunde horrek
2012ko lehen bi hilekoetarako eskaini duen informazioak iradokitzen du enpleguaren galera
areagotu dela.
Koiunturaz
26 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Enpleguaren bilakaera Urte arteko aldakuntza tasak
Kontu ekonomikoak Afiliazioa
-0,9-0,6
-1,3
-0,2-0,5
-0,1-0,4
-0,7
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV
-1,0
-0,6
-0,6 -0,5-0,2 -0,3
-0,8
-1,7-1,0
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV Otsaila
BJA BAI
-0,3
-1,2
1,3
-1,0
-0,3
-0,8
-2,2
-1,4
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV
0,7
-0,8
1,81,6
1,2
-1,5-1,0
-1,7
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV
Iturria: Eustat, Gizarte Segurantza eta INE.
Kontu ekonomikoen analisiak seinalatzen du enpleguaren jaitsiera orokorra izan zela,
zerbitzuetan izan ezik. Hain zuzen ere, eraikuntzak berriro galdu zuen, proportzioz, enplegu
gehien (%-9,7), krisia hasi zenetik egiten ari den doikuntzari jarraipena emanez. Hipoteken
merkatuaren ahultasuna eta administrazio publikoaren inbertsioaren murrizketari lotutako obra
zibilaren jaitsiera bizia dira emaitza txar horien atzean dauden arrazoiak. Industriak, berriz,
eraikuntzari erreleboa hartu ezinik, enplegu galera areagotu zuen azken hiruhilekoan (%-2,4
laugarrenean eta %-2,1 hirugarrenean), urte osoko bilakaera 2010. urtekoa baino hobea izan
zen arren. Eraikuntzaren narriadurak, enpresek finantzazioa aurkitzeko dituzten zailtasunek,
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 27
kontsumoaren ahultasunak eta inguruneko ekonomien moteltzeak industria kaltetu zuten.
Azkenik, zerbitzuek bakarrik lortu zuten enplegu garbia sortzea, baina oso kantitate txikian
egin zuten (%0,2).
Enpleguaren eta barne produktu gordinaren bilakaera kontuan hartuta, produktibitatearen
igoera nahiko garrantzitsua izan zen (%1,5 azken hiruhilekoan), urtean zehar goranzko joera
etengabea erakutsi zuelarik. Hala eta guztiz ere, susperraldi horren oinarrian enpleguaren galera
dago eta ez ekoizteko prozesuetan ezarritako hobekuntza bat. Horregatik nabarmendu da
eraikuntzak lortu duen produktibitate irabazi handia (%5,4), industriarena (%2,3) baino are
biziagoa izan baita, eraginkortasuneko hobekuntza handienak lortu ohi dituen sektorea azken
hori izan bada ere. Azkenik, zerbitzuek oso irabazi xumeak (%0,4) lortu zituzten, ohiko
emaitzen ildotik.
ENPLEGUA ETA EKOIZKORTASUN IRABAZIAK EKONOMIAREN ARLOETAN
Urte arteko aldakuntza tasak
2011
2010 2011
I II III IV
Enplegua guztira -0,9 -0,6 -0,1 -0,4 -0,7 -1,3
Ekoizkortasuna guztira 1,2 1,2 1,0 1,2 1,3 1,5
Enplegua lehen arloan -1,0 -3,9 -5,9 -4,5 -2,9 -2,2
Ekoizkortasuna lehen arloan 26,0 -3,9 -8,5 -12,0 -19,3 19,5
Enplegua industrian -3,6 -1,9 -1,7 -1,5 -2,1 -2,4
Ekoizkortasuna industrian 5,6 4,1 5,5 4,9 3,7 2,3
Enplegua eraikuntzan -6,9 -7,8 -5,8 -7,6 -8,0 -9,7
Ekoizkortasuna eraikuntzan -3,1 2,7 1,3 2,2 2,2 5,4
Enplegua zerbitzuetan 0,9 0,9 1,5 1,1 0,7 0,2
Ekoizkortasuna zerbitzuetan -0,3 0,0 -0,7 -0,1 0,6 0,4
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eustaten datuetan oinarrituta.
BJA inkestaren 2011ko datuek baieztatzen dute landunen beherakada, neurri handi batean,
enplegu publikoaren murrizketak (%-5,0) eragin zuela, urtetan etengabeko gehikuntzak jaso
ondoren, autonomia erkidegoetan eta udaletan ezarri diren egonkortasunen egitasmoen
ondorioz. Enpleguaren murrizketa hori gizonen artean eta gazteen artean fokatu zen berriro
eta bi kolektibo horietako enplegu tasak behera egin zuen berriz. Aitzitik, emakumeen enplegu
tasa zertxobait igo zen 2011. urtean, baina oraindik gizonen tasatik hamar puntu luze beherago
dago.
Koiunturaz
28 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
PARTAIDETZA, ENPLEGU ETA LANGABEZIA TASEN BILAKAERA
Ehunekoak
2011
2010 2011
I II III IV
Partaidetza tasa guztira 55,9 56,2 56,3 56,6 56,0 55,8
- Gizonak 64,0 63,2 63,9 63,4 63,1 62,5
- Emakumeak 48,3 49,5 49,1 50,0 49,3 49,4
- 16 urtetik 24ra 31,9 30,3 31,8 31,4 29,8 28,1
- 25 urtetik 44ra 87,3 87,6 87,7 88,1 87,8 87,0
- 45 urte eta gehiago 39,3 40,2 40,1 40,4 39,9 40,4
Enplegu tasa guztira 50,8 50,1 50,3 50,4 50,1 49,5
- Gizonak 57,8 56,1 56,8 56,8 56,0 54,9
- Emakumeak 44,2 44,4 44,1 44,4 44,5 44,4
- 16 urtetik 24ra 23,9 23,0 23,4 24,0 23,3 21,3
- 25 urtetik 44ra 78,9 77,1 77,4 77,5 77,4 75,9
- 45 urte eta gehiago 36,8 37,2 37,2 37,3 36,9 37,3
Langabezia tasa guztira 9,2 10,8 10,7 10,9 10,6 11,2
- Gizonak 9,6 11,3 11,2 10,5 11,3 12,1
- Emakumeak 8,6 10,3 10,2 11,3 9,8 10,1
- 16 urtetik 24ra 25,1 24,0 26,3 23,7 21,7 24,2
- 25 urtetik 44ra 9,6 12,1 11,7 12,0 11,8 12,7
- 45 urte eta gehiago 6,6 7,5 7,3 7,7 7,5 7,6
Iturria: BJA (Eustat).
EAEko ekonomiaren moteltzeak nolabaiteko etsipena eragin zuen biztanleria aktiboarengan,
azken bi hiruhilekoetan behera egin zuelako. Izan ere, biztanleria osoaren partaidetza tasa
motelduz joan zen bigarren hiruhilabeteko %56,6tik 2011ko azken laurdeneko %55,8ra. Dena
dela, urteko batez bestea aurreko urteko balioa gainditu zuen hiru hamarrenetan. Berriro ere,
bilakaera kontrajarriak hautematen dira generoaren arabera eta emakumeek jarraitzen dute lan
merkatuan sartzen (lan egiteko adina duten emakume guztietatik %49,5 prest daude lan
egiteko) gizonen artean kontrako joera ikusten den bitartean, beraien partaidetza tasa laugarren
hiruhilekoan %62,5era jaitsita. Enplegu bat lortzeko aukera urriek eragina dute gazteen artean
eta urtea aurrera zihoan heinean lan merkatutik aldendu ziren. Beraz, lehen hiruhilekoan lan
egin nahi zuten gazteak 16 eta 24 urte bitarteko guztien %31,8 bazen, ehuneko hori %28,1era
jaitsia zen 2011ko azken hiruhilekoan. Guztiz kontrako joera hauteman da adin nagusieneko
taldean, zeren eta bere partaidetza tasa ia puntu oso bat igo baitzen aurreko urteko datuaren
aldean (%39,3tik %40,2ra).
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 29
Biztanleria aktiboaren jaitsiera horrek ez zuen eragotzi langabezia tasak gora egitea eta
laugarren hiruhilekoan 2001eko hasieratik inoiz jaso den baliorik gorena (%11,2) jasotzea,
lanik gabeko pertsonen kopuruak oso gorakada garrantzitsua ezagutu zuelako. Berriro ere, begi
bistakoa da adinaren eta langabezia tasaren artean dagoen lotura estua, zeren eta 25 urtetik
beherako gazteen langabezia tasa %24,0 izan bazen, 25 eta 44 urte bitarteko taldean adierazle
hori ia erdian (%12,1) kokatu zen eta, azkenik, adin handieneko taldean langabezia tasa
%7,5ean geratu zen. BJA inkestaren arabera, langabezia tasa txikiagoa zen emakumeen artean
(%10,1) gizonen artean (%12,1) baino eta Europar Batasuneko batez bestea puntu luze batean
gainditzen du.
LANGABEZIAREN BILAKAERA
Mila lagun eta tasak
2011
2010 2011
I II III IV
Langabeak BJA inkestaren arabera 95,9 114,1 113,1 114,9 111,4 116,9
Langabeak BAI inkestaren arabera 110,7 127,1 123,5 122,4 129,1 133,5
Langabeak SEPEren erregistroetan 132,4 145,1 146,7 148,6 140,9 144,3
Langabezia tasa BJA inkestaren arabera 9,2 10,8 10,7 10,9 10,6 11,2
Langabezia tasa BAI inkestaren arabera 10,5 12,0 11,6 11,6 12,2 12,6
Iturria: Eustat, INE eta SEPE.
Langabezia tasaren bilakaera Urte arteko aldakuntza tasak Euskadi Europar Batasuna
9,2
10,8
8,8
10,0
10,7 10,9 10,611,2
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV
9,6 9,7 9,6 9,6 9,5 9,5 9,710,0
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV
Iturria: Eustat eta Eurostat.
Koiunturaz
30 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Enplegua arautzeko dosierrei dagokienez, 2010. urtean bezala, beherakada garrantzitsua
ezagutu zuten (%-22,3 eta %-21,7, hurrenez hurren). Oso bestelakoak izan ziren 2009ko
datuak, urte hartan egin baitzen enpleguaren doikuntza handiena eta dosierren kopurua bost
aldiz biderkatu zen. Hala ere, 2011ko azken hilekoetan eta 2012ko hasieran dosierren
kopuruak gora egin du berriro, bereziki industrian, guztizkoaren bi herenak sektore
horretakoak baitira. Halaber, azpimarratu behar da kontratua amaitzeko dosierrek pisu
handiagoa dutela zerbitzuetan eta urte hasieran mota horretako dosierrek industrian duten
ehunekoa gainditu dutelako (%50,0 zerbitzuetan eta %42,7 industrian).
ENPLEGUA ERREGULATZEKO EUSKADIN BAIMENDU DIREN DOSIERRAK
2011 2012
2010 2011
I II III IV Urtarrila
Dosierren kopurua 1.993 1.560 380 367 268 545 185
Eragindako langileak 35.426 22.072 5.588 4.337 4.733 7.414 3.215
Dosier mota
- Lanaldia murriztekoa 1.051 2.203 365 417 473 948 219
- Behin-behineko etetea 32.349 17.991 4.938 3.603 3.781 5.669 2.614
- Kontratua amaitzekoa 2.026 1.878 285 317 479 797 382
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
Aldibaterakotasun tasa hiru hamarren gutxitu zen iazko azken hiruhilekoan eta, horren
ondorioz, urteko batez bestea aurreko urtekoa baino zertxobait txikiagoa izan zen (%20,1 eta
%20,2). Enpleguaren galerak eragina izan zuen bai kontratu finkoa zutenengan bai aldi
baterako kontratua zutenengan, baina askoz gehiago azken kolektibo horretan (hurrenez
hurren, %-0,9 eta %-1,6) eta horrek lagundu zuen aldibaterakotasuna gutxitzen.
Urteko bigarren erdiko narriadurak igurikimenak okerragotu zituen eta horren ondorioz
enpresariek atzera egin zuten langile gehiago kontratatzeko orduan. Hala ere, SEPEren datuen
arabera, kontratu gehiago sinatu ziren 2011. urtean aurreko urtean baino (%2,2), baina igoera
ez zen 2010ekoa bezain handia (%5,6) izan, barne produktu gordina hiru hamarren gehiago
hazi zen arren. Kontratu mugagabeek azken urteetako mailarik apalena markatu zuten eta urte
osoan sinatutako kontratu guztietatik %3,4 baino ez dira, aurreko urteetako kopuruen oso
azpian. Kontratu mugagabeen beherakada hori lanaldi osoko kontratuetan (%-13,4) eta lanaldi
laburreko kontratuetan (%-13,2) izan zuen eragina.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 31
ERREGISTRATUTAKO LAN KONTRATUEN BILAKAERA .
Kontratuak Urte arteko aldakuntza (%)
2010 2011 2007 2008 2009 2010 2011
GUZTIRA 688.717 704.152 4,1 -5,2 -17,8 5,6 2,2
Lanaldi osoko mugagabeak 17.136 14.838 31,3 -8,7 -32,0 -7,3 -13,4
Obra edo zerbitzukoak 146.751 152.614 0,7 -11,4 -21,1 8,1 4,0
Abagunekoak 175.256 170.103 5,1 -9,4 -28,0 11,1 -2,9
Lanaldi laburrekoak 234.992 246.635 3,3 -1,3 -9,7 5,0 5,0
Prestakuntzakoak (*) 5.224 5.367 -4,2 -13,0 -37,7 8,1 2,7
Besteak 109.358 114.595 4,8 7,9 -6,6 -1,9 4,8
(*) Prestakuntzako kontratuetan, lanaldi laburreko praktika kontratuak sartzen dira. Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, SEPEko datuetan oinarrituta.
KONTRATU MUGAGABEEN BILAKAERA
2009 2010 2011
Ohiko mugagabeak 13.945 2,14 12.499 1,81 11.870 1,69
Mugagabe berriak 4.365 0,67 4.431 0,64 2.793 0,40
Lanaldi osoko beste mugagabeak 171 0,03 206 0,03 175 0,02
Lanaldi osoko mugagabe guztiak 18.481 2,83 17.136 2,49 14.838 2,11
Lanaldi laburreko mugagabeak 11.075 1,70 10.566 1,53 9.170 1,30
Mugagabeak guztira 29.556 4,53 27.702 4,02 24.008 3,41
Kontratu berriak guztira 652.115 100,0 688.717 100,0 704.152 100,0
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, SEPEko datuetan oinarrituta.
Prezioak, kostuak eta soldatak
2011ko azken laurdenean, prezioen adierazle guztiek aurreko hilekoetan erakutsi zuten
beheranzko joera areagotu zuten eta, hori dela eta, bai BPGaren deflatoreak bai kontsumoko
zein industriako prezioek urte arteko hazkunde txikiagoak jaso zituzten. Moteltzeko bilakaera
horretan paper garrantzitsu bat jokatu du energiako ekoizkinen salneurriak, epealdi horretan
gorakadak nabarmen leundu zituelako, nahiz eta oraindik garestitze garrantzitsu bat erakusten
duen.
Koiunturaz
32 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Soldata kostuei dagokienez, deigarria egiten da negoziazio kolektiboan adostutako soldata
igoera handia izatea, nahiz eta eragina ohi baino langile gutxiagorengan eduki, eta INEren
inkestak jaso duen gehikuntza, berriz, oso apala izatea, hala langile bakoitzeko nola lan
egindako ordu bakoitzeko neurtuta.
Prezioak
Adierazi berri denez, BPGaren deflatoreak behera egin zuen aurreko hiruhilekoaren aldean eta
%1,3ra mugatu zuen urte arteko gehikuntza, hirugarren hiruhilabetekoa baino sei hamarren
txikiagoa baita. Hala ere, 2011ko eta 2010eko datuak berdinak dira, bi urteetan, batez beste
%1,6 hazi zelako. Eskariaren osagai nagusien deflatoreen artean, kontsumo pribatuaren
deflatorearen hazkunde txikiagoa (%3,2tik %2,5era) azpimarratu behar da, kapital eraketa
gordinarena aldaketarik gabe geratu zen bitartean eta kontsumo publikoarena oraindik tasa
positiboetara iritsi ez den bitartean (%0,0).
Kontsumoko prezioek ere igoera erritmoa leundu zuten urte amaieran, neurri handi batean
energiako prezioen moteltzeari esker. Hala ere, 2011ko batez bestea (%3,1) aurreko urtekoa
(%1,7) baino nabarmen handiagoa izan zen, urte hasieran gertatu zen gorakada biziaren
ondorioz. Hain zuzen ere, apirilean inflazioak bere baliorik gorena aurkeztu zuen, %3,7, baina
abendurako urte arteko tasa %2,4ra jaitsia zen eta, are gehiago, 2012ko otsailean %2ko
mugaren azpitik igaro zuen, hilabete horretan %1,9ko gehikuntza tasa jasota. Inflazioaren
zuzenketa hori oso lotuta dago petrolioak nazioarteko merkatuetan izan duen salneurriari,
apirilean 123 dolarretan ordaintzen bazen, abenduan 108 dolarrera merkatu zelako. Hala ere,
2012ko lehen hilekoetan petrolioak goranzko tentsioak nozitu ditu berriro eta martxoko egun
jakin batzuetan 125 dolarreko langa gainditu du, Europako diruak balioa galdu duen
testuinguru batean.
Kontsumoko prezioen apaltzea biziagoa izaten ari da EAEko ekonomian Euroguneko
eremuan baino. Hori dela eta, bi lurralde horien arteko aldea orain EAEren aldekoa da. Hain
zuzen ere, urte amaieran diferentzial hori hiru hamarrenetakoa zen, baina 2012ko hasieran
zortzi hamarrenetara zabaldu da, serie historiko osoan aurrekaririk ez duen balio batera.
Ekoizkin talde guztiek parte hartu dute diferentzia hori areagotzeko orduan, salbuespen
bakarrak garraioa eta irakaskuntza direlarik, lehenengoa erregaiak, gasa eta argindarra biltzen
dituen taldea gehiago garestitu zelako eta bigarrena gehienetan Eurogunekoak baino
gehikuntza handiagoak jasotzen dituelako. Gainontzeko taldeek Europakoak baino igoera
txikiagoak izan zituzten urte hasieran eta bereziki deigarria da medikuntzaren diferentziala (ia
bost puntuko aldea dago), Espainian generikoei ematen ari zaien bultzadaren ondorioz.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 33
KPIren bilakaera Urte arteko aldakuntza tasak Euskadi Eurogunea
1,7
3,1
1,9
2,4
3,4 3,4
2,92,7
1,9
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV Otsaila
1,6
2,7
1,72,0
2,52,7 2,7
2,92,7
2010 2011 III 2010
IV I II 2011
III IV Otsaila
Iturria: Eurostat eta INE.
Koiunturako gertakariek gutxiago baldintzatzen dute azpiko inflazioa, gorabehera handienak
dituzten elementuen prezioen bilakaera kontuan hartzen ez duelako. Adierazle hori indize
orokorraren azpitik kokatu zen urte amaieran (%2,4 eta %1,5 hazi ziren, hurrenez hurren).
Hala ere, KPI orokorraren antzeko bilakaera izan zuen, urte hasieran goranzko joera eta
2011ko amaieran, berriz, urte osoko tasa apalenak jaso zituelako. Aldagai horretan ere begi
bistakoa da Eurogunearekiko aldea (zazpi hamarren).
KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEAREN BANAKETA
Urte arteko aldakuntza tasak eta ekarpenak
2011 2010 2011
III IV Otsaila Ekarpena
Inflazioa guztira (%100) 1,7 3,1 2,9 2,7 1,9 1,9
Azpiko inflazioa (%82,6) 0,7 1,8 1,7 1,7 1,2 1,0
- Landutako elikagaiak (%13,6) 0,7 3,8 3,7 4,2 3,1 0,4
- Industriako ondasunak (%27,7) -0,2 0,7 0,3 0,3 0,0 0,0
- Zerbitzuak (%41,3) 1,4 2,0 1,9 1,8 1,5 0,6
Hondarreko inflazioa (%17,4) 6,6 9,5 9,5 7,7 5,3 0,9
- Landugabeko elikagaiak (%6,9) 0,2 1,5 1,4 0,8 2,1 0,1
- Energia (%10,5) 11,5 15,3 15,4 12,6 7,5 0,8
Iturria: INE.
Koiunturaz
34 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Inflazioa osatzen duten atalen azterketak erakusten du guztiek beheranzko joera hartua zutela
laugarren hiruhilekoan, salbuespen bakarra landutako elikagaiak zirelarik, tabakoaren prezio
altuak kaltetu zuelako. Hala ere, talde horren gehikuntza tasa moteldu egin zen 2012ko lehen
hilekoetan, 2010eko abenduan tabakoaren gaineko zerga bereziari ezarri zitzaion igoeraren
oinarri efektua ordurako desagertu zelako. Gainontzeko osagaiek zertxobait apaldu zuten
igoera tasa. Izan ere, energiakoak ez diren industriako ondasunen prezioak oso maila apaletan
geratu ziren, barruko ekoizpenaren salneurriak igo ziren arren eta inportazioak altuak baziren
ere. Turismoaren bilakaera onak ez zien kalterik egin zerbitzuetako prezioei. Azkenik,
energiaren prezioek aldakuntza tasa txikiagoa markatu zuten, salneurrien arteko alderaketa
efektuarengatik.
Aurrekoagatik guztiarengatik, aipatu den moteltze horretan erabakigarriak izan diren ekoizkin
eta zerbitzuak erregaien eta lubrifikatzaileen salneurriekin lotura zuzena daukatenak izan ziren,
hots, etxebizitza eta garraioa. Azken honen kasuan, 2011. urtean automobilen prezioek izan
zuten prezio igoera mugatuagoak lagundu zuen tasa jaisten. Halaber, medikuntzako taldeak ere
eragina izan zuen KPI orokorraren beheranzko joeran, botiken eta farmaziako beste produktu
batzuen merkatzea nabarmena izan zelako. Hori dela eta, urte amaieran talde horrek serie
historiko osoaren tasa apalenak jaso zituen.
EAE-KO KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko aldakuntza tasa
2011 2012 2010 2011
I II III IV Otsaila
Indize orokorra 1,7 3,1 3,4 3,4 2,9 2,7 1,9
Janariak eta alkoholik gabeko edariak -0,7 2,2 1,4 2,4 2,4 2,4 2,8
Edari alkoholdunak eta tabakoa 10,7 9,8 14,6 10,6 6,2 7,8 1,9
Jantziak eta oinetakoak -0,2 0,3 0,3 0,5 0,1 0,4 -0,3
Etxebizitza 3,1 7,8 7,8 8,4 8,1 7,0 4,3
Etxeko hornidura 0,9 1,5 1,9 1,7 1,0 1,3 0,4
Medikuntza -0,1 -0,6 -0,2 0,0 -0,5 -1,6 -2,5
Garraioa 6,5 7,7 9,2 8,1 7,4 6,2 5,1
Komunikazioak -0,7 -0,8 -0,7 0,3 -1,2 -1,5 -3,5
Aisia eta kultura -0,9 0,3 0,0 0,4 0,2 0,4 0,4
Irakaskuntza 2,2 1,3 1,7 1,1 1,0 1,3 1,6
Hotelak, kafeak eta jatetxeak 1,7 1,7 2,1 2,0 1,7 1,2 0,8
Besteak 2,1 2,7 3,1 2,9 2,5 2,4 2,2
Iturria: INE.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 35
Industriako prezioen indizeak, kontsumoko prezioen indizeak bezala, aurreko urtekoa baino
urteko batez beste nabarmen altuagoa erakutsi zuen talde nagusi guztietan, baina urte
amaierarako balio horiek apalagoak ziren. Beheranzko joera horren oinarrian, 2012. urteko
hasieran areagotu baita, bitarteko ondasunen, kontsumoko ondasunen eta energiako
ekoizkinen salneurrien bilakaera motelagoa dago, nahiz eta oraindik talde horien urte arteko
igoerak altuak diren. Ekipamendurako ondasunek, berriz, %2aren inguruko urte arteko tasak
jaso zituen urte osoan zehar eta moteltzeko joera garbia erakutsi zuten aurtengo lehen
hilekoetan.
EAE-KO INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko aldakuntza tasak
2011 2012
2010 2011
I II III IV Urtarrila
Indize orokorra 3,3 7,6 9,1 7,8 7,3 6,1 3,6
Kontsumoko ondasunak 0,2 2,4 2,7 2,6 2,2 1,9 1,3
- Kontsumo iraunkorrak -0,5 0,5 0,5 0,4 0,5 0,8 0,6
- Kontsumo iragankorrak 0,5 3,1 3,6 3,5 3,0 2,3 1,6
Ekipamendurako ondasunak 0,1 2,1 2,0 1,9 2,2 2,2 1,6
Bitarteko ondasunak 3,1 6,2 8,9 7,2 5,5 3,2 1,0
Energia 11,7 21,9 23,8 20,4 21,9 21,7 13,9
Iturria: Eustat.
Lan kostuak eta soldatak
Enpresek langile bakoitzeko ordaindu zuten batez besteko lan kostua, ordainketak eta Gizarte
Segurantzari emandako kotizazioak barne daudela, %0,7 gehitu zen 2011ko laugarren
hiruhilekoan. Beraz, aurreko hiruhilekoaren gehikuntza handia (%2,5) nabarmen leundu zen
eta urte osoko kostuaren gehikuntza tasa 2010ekoa baino txikiagoa izan zen (%0,6 eta %1,4,
hurrenez hurren). Batez besteko gehikuntza horren erantzule nagusiak eraikuntza eta industria
izan ziren, zeren eta bi jarduera horietan kostuen guztizkoa %1,7 igo baitzen, iraizteagatiko
kalte ordainengatik, bestelako kostuen atala goraraziz. Zerbitzuek, berriz, askoz gutxiago igo
zuten kostuen guztizkoa, beste arrazoi batzuen artean, iraizteagatiko kalte ordainak gutxitu
zirelako.
Koiunturaz
36 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
LAN KOSTUEN BILAKAERA LANGILE BAKOITZEKO
Urte arteko aldakuntza tasak
2011
2010 2011
I II III IV
Kostu guztiak 1,4 0,6 -0,5 -0,4 2,5 0,7
- Soldata kostuak 2,0 0,2 0,1 -1,2 0,7 0,9
- Bestelako kostuak -0,4 1,9 -2,4 1,9 8,0 0,2
Kostu osoa industrian 2,3 1,6 -0,8 3,2 2,5 1,7
Kostu osoa eraikuntzan -0,3 2,3 3,6 1,8 2,2 1,7
Kostu osoa zerbitzuetan 1,4 0,3 -0,8 -1,8 3,1 0,6
Iturria: INE.
Lan egindako ordu bakoitzeko kostuek, berriz, lan kostuen guztizkoak jaso zuen beheranzko
joera bera egiaztatu zuten. Hala eta guztiz ere, balio horiek altuak izan ziren oraindik
gainontzeko autonomia erkidegoetako datuekin alderatzen direnean. Hain zuzen ere, Estatuko
batez bestea baino gutxiago hazi ziren arren, lan egindako ordu bakoitzeko kostua (24,75 euro)
Espainia osoko altuena da.
LAN KOSTUEN BILAKAERA LAN ORDU BAKOITZEKO
Urte arteko aldakuntza tasak
2011
2010 2011
I II III IV
Kostu guztiak 0,6 0,7 -2,9 -1,4 4,4 1,8
- Soldata kostuak 1,2 0,2 -2,3 -2,2 2,6 2,0
- Bestelako kostuak -1,1 2,1 -4,8 0,9 9,9 1,2
Kostu osoa industrian 0,3 -0,5 -6,3 -1,8 3,8 0,7
Kostu osoa eraikuntzan 0,7 1,7 0,1 -1,4 4,3 3,6
Kostu osoa zerbitzuetan 0,6 1,2 -1,9 -1,2 5,2 2,2
Iturria: INE.
Hitzarmen kolektiboetan negoziatutako soldata igoerak ez datoz bat soldata kostuek erakutsi
zuten apaltzearekin, zeren eta 2011ko urtarrilaren eta abenduaren artean lehenengoak %3,6
gehitu baitziren, negoziazio kolektibo mugatuko ingurune batean, gaur egun bizi den krisi
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 37
ekonomiko sakonarengatik. Igoera nabarmen hori azaltzeko orduan gogoratu behar da
soldaten igoerak adosteko unean hartzen den erreferentzia nagusia oraindik aurreko urteko
inflazioa dela, eta %2,8 izan zela. Tasa hori urte batzuetarako hitzarmenetan salbagoardiako
klausulen bitartez sartu da. Urtean zehar sinatutako hitzarmenek ere igoera garrantzitsuak
(%3,4) izan dituzte. Azkenik, sektoreko lan hitzarmenek enpresakoek baino gehikuntza tasa
altuagoak adostu zituzten.
HITZARMENETAN ADOSTUTAKO SOLDATA IGOERAK
2007 2008 2009 2010 2011
Indarrean dauden hitzarmenak: 4,2 5,0 2,7 1,9 3,6
- Urtean zehar sinatutakoak 4,1 4,8 2,8 1,7 3,4
Negoziazio esparruaren arabera:
- Sektoreko hitzarmenak 4,2 5,2 2,8 1,7 3,8
- Enpresako hitzarmenak 4,2 4,1 2,6 2,4 3,1
Iturria: Lan Harremanen Kontseilua.
Arlo publikoa
Zerga bidezko diru sarrera guztiek %1,9ko jaitsiera izan zuten 2011. urtean aurreko urtearekin
alderatuta. Tasa hori gehiago nabarmentzen da 2010ean lortu zen %8,4arekin erkatzen denean,
urte horretako bultzada zergen araudian onartutako neurri berriei lotuta dagoela. Beste aldetik,
2011ko diru sarreren hazkunde erritmoa apalduz joan zen hilekoz hileko, bigarren sei
hilabetean ekonomiaren aldagai gehienek izan zuten okertzearen ondorioz. Hala ere, Rover
kasutik ondorioztatzen diren eragiketak ez badira kontuan hartzen eta diru kopuruak termino
homogeneoagoetan aztertzen badira, sarreren aldakuntza hobea da.
Zerga nagusien analisiak erakusten du PFEZk gehikuntza tasa positiboak (%6,3) lortu zituela
berriro, lanaren etekinen gaineko atxikipenen eta, bereziki, kuota diferentzial garbiaren
bilakaerari esker. Lehenengo osagaiari dagokionez, soldatapekoen kopurua gutxitu izana,
langabezia prestazioen estaldura maila jaitsi izana eta langile publikoen ordainsarietan eginiko
mozketa konpentsatuta geratu ziren atxiki beharreko soldata masaren gehikuntza handiagoak
konpentsatu zuen. Ogasunean sartu beharreko kuota, berriz, %17,7 igo zen, likidazio
oinarriaren karga tasak eta etxebizitza erosteagatik zegoen kenkariaren jaitsierak bultzatuta.
Koiunturaz
38 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
ZERGA ITUNDUEN BILAKAERA (2011ko urtarriletik abendura)
Mila euro
Diru bilketa
ZERGAK 2010 2011
Aurrekon. %
11/10 aldak. %
PFEZ 4.065.868 4.321.226 101,6 6,3
- Lanaren eta lanbide jardueraren etekinen atxikipenak 4.308.649 4.448.414 99,7 3,2
- Kapital higigarriaren etekinen atxikipenak 224.646 217.844 93,1 -3,0
- Kapital higiezinaren etekinen atxikipenak 82.630 85.191 97,3 3,1
- Ondare irabazien atxikipenak 18.250 14.780 78,2 -19,0
- Profesionalen eta enpresarien ordainketa zatikatuak 160.245 154.521 90,3 -3,6
- Kuota diferentzial garbia -728.551 -599.524 83,3 17,7
Sozietateen gaineko zerga 987.056 1.160.259 111,1 17,5
- Kapital higigarriaren etekinen atxikipenak 224.646 217.844 93,1 -3,0
- Kapital higiezinaren etekinen atxikipenak 82.630 85.191 97,3 3,1
- Ondare irabazien atxikipenak 18.250 14.780 78,2 -19,0
- Kuota diferentzial garbia 661.531 842.443 119,6 27,3
Zergadun ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga 131.328 82.099 69,7 -37,5
Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga 70.541 77.145 94,9 9,4
Ondarearen gaineko zerga 3.641 3.432 121,8 -5,8
ZUZENEKO ZERGAK GUZTIRA 5.258.435 5.644.160 102,6 7,3
BEZaren bertoko kudeaketa 3.478.206 3.099.727 79,1 -10,9
Ondare eskualdaketen gaineko zerga 194.788 98.531 59,7 -49,4
Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga 80.945 58.475 62,9 -27,8
Garraiobide jakin batzuen gaineko zerga bereziak 34.339 24.753 60,5 -27,9
Fabrikazio zerga berezia. Bertoko kudeaketa 1.506.234 1.381.047 83,7 -8,3
Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gainekoa 49.266 48.350 89,4 -1,9
Aseguru sarien gaineko zerga 76.048 77.383 95,3 1,8
ZEHARKAKO ZERGAK GUZTIRA 5.419.826 4.788.276 79,7 -11,7
TASAK ETA BESTELAKO SARRERAK GUZTIRA 110.058 110.172 100,8 0,1
BERTON KUDEATUTAKO ZERGA ITUNDUAK 10.788.319 10.542.608 90,8 -2,3
BEZaren doikuntza 1.036.993 997.640 96,5 -3,8
Zerga berezien doikuntza -125.305 -59.335 40,3 52,6
ITUNDUTAKO ZERGAK GUZTIRA 11.700.007 11.480.913 91,8 -1,9
Iturria: Foru Aldundiak.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 39
Zuzeneko zergen beste atal nagusiak, hots, sozietateen gaineko zergak, aurreko urtean ez
bezala, oso gehikuntza garrantzitsu bat (%17,5) jaso zuen eta gainontzeko zergen emaitzak
gainditu zituen. Hala ere, zerga horren bidez bildutako diru kopurua oraindik 2009koa baino
txikiagoa izan zen. Ekonomia jardueraren hazkundeak eta enpresek kostuetan egin dituzten
doikuntzek emaitzen kontua hobetzea ahalbidetu dute.
Aitzitik, zeharkako zergen bilakaerak oso emaitza negatiboak (%-11,7) erakutsi zituen, bereziki
BEZaren jaitsierarengatik (%-10,9). Azken gastuak 2010ean izan zuen hobetzeko joera bertan
behera geratu izanak eta lehenago aipatu den Rover kasuak kaltetu zuten zerga horren diru
bilketa. Horiek horrela, osagai guztiek beheranzko joera erakutsi zuten, nahiz eta kontsumo
publikoak eta bizitegi berrien erosketak izan ziren balio negatiboak jaso zituztenak, kontsumo
pribatua oraindik tasa positibotan zegoelarik.
Azkenik, BEZarekin gertatu zen bezala, zerga bereziek zergapetzen dituzten kontsumo
nagusiak jaitsi ziren 2011. urtean. Izan ere, guztiek, salbuespenik gabe, diru bilketa murriztu
zuten 2010. urtearen aldean, baina nabarmendu behar dira diru gehien biltzen dutenen
beherakadak. Alde batetik, hidrokarburoek %6,4 gutxiago bildu zuten, erregaien kontsumoa
jaitsi zelako, petrolioaren salneurria garestitu bazen ere. Beste aldetik, tabakoaren zergak
bildutako dirua %14,8 gutxitu zen, toki publikoetan ez erretzeko erabakiaren ondorioak
oraindik nabarituz.
Finantza arloa
2011ko laugarren hiruhilekoan eta 2012ko lehen hilekoetan, Euroguneko zor subiranoko
merkatuetan bizi ziren tentsioek gainontzeko merkatuetako giroa baldintzatu eta ezaugarritu
zuten berriro. Izan ere, burtsek gorakada eta beherakada garrantzitsuak izan zituzten eta
euroaren truke tasak balio galera nabarmena pairatu zuen.
2011ko azken hilekoetan, periferiako herrialdeek beren hartzekodunekin zituzten
konpromisoei aurre egiteko ahalmenaz merkatuek agertu zituzten zalantzek, EBZk bankuen
eskuetan jarri zuen likidezia handiak eta Europako herrialde batzuek rating-ean nozitu zituzten
jaitsierek arrisku sariak berriro gorarazi zituzten. Izan ere, azaroan Greziaren (3178 oinarri
puntu), Italiaren (553 puntu) eta Espainiaren (471 puntu) diferentzialak maximoetara eraman
zituzten. Gorakada hori periferiako herrialdeak ez direnetara ere zabaldu zen eta Frantzia
kaltetu zuen, beraren diferentziala bizkor areagotu baitzen, 70 oinarri puntutik 190etara.
Aurrekoaren ondorioz, Alemaniaren nagusigoa sendotu zen, bertako zor publikoa Europako
Koiunturaz
40 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
kalitate handienekoa baita, eta, lehenengo aldiz historian, egun batzuetan interes tasa
negatiboak eskaini zituen. Otsailaren erdialdera arte ezin izan zen goranzko joera hori irauli.
Europako taldeak Greziaren bigarren erreskatea onartu izanak nabarmen gutxitu zituen arrisku
sarien gaineko tentsioak. Ez bakarrik Greziakoa, 4.212 puntuetatik 1.648etara jaitsi baitzen
astebete bateko epe laburrean, gainontzeko herrialdeetakoa ere bai. Hala ere, diferentzialak oso
handiak dira oraindik.
Bund alemaniarrekiko gainkostua Ehunekoak
Espainia Grezia
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
2009 2010 2011 2012
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
2009 2010 2011 2012
Italia Portugal
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
2009 2010 2011 2012
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
2009 2010 2011 2012
Iturria: Espainiako Bankua.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 41
Herrialde garatu nagusietako banku zentralek ezarri zuten moneta politikak tonu hedakorrari
eutsi zion. Ekonomiaren jarduera eta enpleguaren sorrera bultzatzeko asmoz, EBZk (%1),
Erreserba Federalak (%0aren eta %0,25aren artean), Ingalaterrako Bankuak (%0,5) eta
Japoniako Bankuak (%0aren eta %0,1aren artean) aldaketarik gabe eta balio minimoetan utzi
zituzten erreferentziako tasak. Halaber, ezohiko neurriei eutsi zieten. Hain zuzen ere, EBZk
mugagabeko likideziako beste enkante bat egin zuen eta 530.000 milioi euro sartu zituen
Euroguneko finantza sisteman, kreditua areagotzeko. Ingalaterrako Bankuak, berriz, 50.000
milioi liberatan gehitu zuen aktiboak erosteko egitasmoa, 325.000 milioi liberako kopurura
igoaraziz. Azkenik, Japoniako Bankuak, gutxi gorabehera, 100.000 milioi eurotan areagotu
zuen moneta sustapeneko egitasmoa.
Ekonomia jardueraren bizitasuna moteldu izanak eta inflazio tasen jaitsierak garapen bidean
dauden herrialdeetako banku zentral gehienei aukera eman zieten moneta politikak leuntzeko,
horren murriztailea ez den tonu bat hartuz. Zehazki, Txinak puntu erdi bat jaitsi zuen kutxa
koefizientea bertako ekonomia sustatzeko. Indiak, berriz, interes tasen igoerak gelditu zituen,
eta Brasilek, bigarren aldiz aurten, erreferentzia tasa gutxitu zuen, %9,75ean utzi arte.
Ziurgabetasun handiak dibisen merkatuetako gorabeherak areagotu zituen. Euroguneko zor
subiranoaren arazoari emandako erantzuna aski ez izateak eta AEBetako ekonomiaren
bilakaera onak estatubatuar diruaren alde jokatu zuten honen eta Europako txanponaren
arteko balio trukean, lehenengoa aktibo babestuagotzat hartzen zelako. Izan ere, euroaren
balioa 1,26 dolarren azpira jaitsi zen urtarrilean, 2011ko maiatzean lortu zuen 1,482
dolarretatik urrun. Euroaren balio galera hori beste dibisa batzuetara ere hedatu zen. Yenaren
kasuan, euro baten truke tasa 99,65 yenetara iritsi zen, dibisa horrek hamabi urtean izan duen
baliorik gorena baita. Suitzako frankoaren aldean, berriz, %6ko balioa galdu zuen.
Urte amaieran, ekonomiaren arazoek eta arriskua saihesteko nahia areagotu izanak errenta
aldakorreko merkatuak baldintzatu zituzten eta gorabehera handiak eraman zituzten burtsa
merkatura, galera handiak izan baitzituen. Hain zuzen ere, munduko burtsek galera
garrantzitsuak izan zituzten 2011. urtean, salbuespena AEBetakoak izan zirelarik, ez irabazirik
ez galerarik ez baitzuen izan. Esate baterako, EuroStoxx50 indizea %-17,2 jaitsi zen, Nikkei
indizea %-17,3 eta Ibex-35 %-13,1. Hala eta guztiz ere, 2012ko lehen hilekoetan, joera hori
irauli zen. Burtsek sendo egin zuten gora, Asiatik eta AEBetatik iritsi ziren datu
makroekonomiko onek eta banku zentralek emandako likideziak bultzatuta. Hori dela eta,
otsailaren amaieran %6,5aren eta %14,1aren arteko irabaziak lortuak zituzten. Salbuespen
bakarra Espainiako burtsa izan zen, eta kotizazio saio batzuetan emaitza positiboak lortu
bazituen ere, otsailaren amaieran %0,4ko galera zuen.
Koiunturaz
42 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Europako Banku Zentralak euroarentzat ezarritako truke tasa ofizialak Moneta unitateak euro bakoitzeko
Dolarra Libera esterlina
1,3271,392
1,273 1,2911,359 1,367
1,439 1,4131,348 1,322
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV Otsa.
0,858 0,868 0,853 0,833 0,860 0,853 0,883 0,880 0,857 0,840
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV Otsa.
Suitzako frankoa Yena
1,382
1,234
1,4101,332 1,324 1,287 1,254
1,1661,229 1,207
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV Otsa.
116,46111,02
117,4110,7 112,2
117,5
103,8112,5 109,8
104,2
2010 2011 II III2010
IV I II2011
III IV Otsa.
Iturria: Espainiako Bankua.
Moneta politikaren lasaitzea banku arteko merkatura igaro zen eta horrek bide eman zuen
interes tasa ofizialak jaisteko. Hain zuzen ere, 2011ko urritik 2012ko otsailera bitartean, 3 eta
12 hilabeterako euriborrek beheranzko joera leuna erakutsi zuten eta, hurrenez hurren,
%1,03an eta %1,68an geratu ziren banku arteko interes tasak, 2011ko urtarriletik lortu ez ziren
mailak baitira.
Espainiako Bankuak bankuen maileguez egiten duen inkestaren arabera, ekonomiaren
bilakaeraz dauden igurikimenak berriki okerrera egin izanak nabarmen gutxitu zituen enpresek
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 43
inbertsio berriak egiteko behar zuen finantzazioa eta baita familiek etxebizitzak erosteko
eginiko eskaerak ere. Horri gehitzen bazaio finantzaziorako kostuak igo zirela (hipotekako
eragiketa berrien interes tasa hirugarren hiruhilekoko %3,64tik 2012ko urtarrileko %3,80ra igo
zen eta kontsumoarena %8,71tik %10,07ra epealdi berean) kreditu pribatuen eskaria nabarmen
gutxitu zela eratortzen da. Orobat, Espainiako banku sistemak egin duen berregituraketak
finantzaziorako baliabideak murriztu zituen eta, aitzitik, finantzazio horren kostua igoarazi.
Beraz, eskaintza ere jaitsi zen. Aurrekoaren ondorioz, arlo pribatuari emandako kredituen
kopurua %1,5 murriztu zen.
Interes tasen bilakaera %
Hiru hilabeterako euriborra Urte baterako euriborra
0,81
1,39
0,69
0,87
1,09 1,051,02
1,411,56
1,50
2010 2011 II2010
III IV I II2011
III IV Otsa.
1,35
2,01
1,25
1,68
1,40
1,73
1,52
2,13 2,122,05
2010 2011 II2010
III IV I II2011
III IV Otsa.
Iturria: Espainiako Bankua.
Beherakada horren ondorioz, arlo pribatuak 1.674 milioi eurotan gutxitu zuen bere zorra
2011ko hirugarren hiruhilekoaren aldean eta krisi ekonomikoa hasi zenetik erakusten zuen
zorpegabetzeko ibilbidea berreskuratu du. Kredituak gutxitu ziren arren, EAEko kutxen
berankortasun tasak gora egin zuen berriro eta %3,99an kokatu zen. Langabezia tasaren
gehikuntza igoera horren atzean egon daiteke, BJA inkestaren arabera %11,2ra igoa baitzen.
Hala ere, berankortasuna txikia da oraindik, bereziki Espainian urtarrilean jaso zen %7,91ko
tasarekin alderatzen bada. Estaldura tasa, hots, ordaintzen ez dena estaltzeko eskura dagoen
funtsa, zertxobait igo zen eta, oraingoz, sistemaren kaudimenerako ez dago arriskurik.
Azkenik, gordailu pribatuek urte hasieran hasi zuten moteltzeko joera areagotu zuten 2011ko
laugarren hiruhilekoan eta %2,2 jaitsi ziren. Espainiako ekonomiaren apaltzea, gordailuek
Koiunturaz
44 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
eskaintzen duten errentagarritasuna mugatzen duen dekretu lege berria eta Estatuko zorraren
interes tasa igo izana, inbertsio txiki asko erakarri baitzuen, dira jaitsiera horren atzean dauden
faktore nagusiak. Bereziki esanguratsuak dira aurrezkiko (%-15,2) eta ageriko (%-4,5)
gordailuen beherakadak.
Kreditu eta gordailuen bilakaera EAEn Urte arteko aldakuntza tasak
Kreditu pribatuak Gordailu pribatuak
2,7
-1,5
0,9
2,7
0,9
-1,5-0,4-0,5
1,0
2010 2011 II2010
III IV I II2011
III IV
-0,6
-2,2
2,7
1,6
-0,6
-2,2
2,7
0,6
-1,4
2010 2011 II2010
III IV I II2011
III IV
Iturria: Espainiako Bankua.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 45
EKONOMIA AURREIKUSPENAK
Ingurunerako aurreikuspenak
Gaur egun, azaleratzen ari diren eta garapen bidean dauden ekonomiek herrialde
aurreratuenen aurkako bilakaera erakusten dute. Hain zuzen ere, lehenengoek hazkunde bizia,
inflazio kontrolatua eta egoera oneko kontu ekonomikoak dituzte. Bigarrenek, ordea,
gehikuntza tasa ahulak, langabezia tasa altuak eta defizit publiko handiak dituzte. Koiuntura
honetan, kezka berriak agertu dira, hala nola petrolioaren salneurriak etorkizunean izango
duen bilakaera eta tentsio geopolitikoen eragina merkatu globaletan. Baina epe laburrean,
kezka nagusia Europan dagoen zorraren krisia da, munduko ekonomiaren hazkundea
mehatxatzen duena. Eurogunean ezarri diren politiken etengabeko porrotak atzeraldia sor
dezake munduan eta depresioa eremu horretako Europako herrialdeetan.
EKONOMIA AURREIKUSPENAK
Urte arteko aldakuntza tasa
BPG Kontsumoko prezioak
2011 2012 2013 2011 2012 2013
Munduko ekonomia 2,9 2,6 3,2 3,7 3,0 2,9
AEB 1,7 2,3 2,6 3,1 2,3 2,0
Kanada 2,5 2,1 2,3 2,9 2,0 1,9
Japonia -0,7 1,9 1,5 -0,3 -0,2 0,0
Eurogunea 1,5 -0,4 0,9 2,7 2,2 1,7
Europar Batasuna 1,6 -0,1 1,1 2,9 2,2 1,9
Alemania 3,0 0,6 1,5 2,3 1,9 1,8
Espainia 0,7 -1,4 0,1 3,2 1,8 1,7
Frantzia 1,7 0,2 0,9 2,1 2,0 1,8
Herbehereak 1,3 -0,7 1,2 2,3 2,0 1,9
Italia 0,5 -1,6 0,1 2,8 2,7 2,3
Erresuma Batua 0,8 0,6 1,8 4,5 2,7 2,1
Asia eta Ozeano Barea 4,4 4,9 5,1 3,5 2,5 2,7
Ekialdeko Europa 4,7 2,5 3,6 6,3 6,4 5,3
Amerika Latinoa 4,2 3,6 4,0 6,9 6,3 6,3
Iturria: Consensus Forecast (2012ko martxoa).
Koiunturaz
46 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
AEBetarako, aurreikuspen berrienek %2,0aren inguruko hazkundea iragartzen dute barne
produktu gordinerako, hots, 2011koa baino zertxobait handiagoa. 2013. urterako, berriz,
%2,5era arteko bizkortzea aurreratzen du aurreikuspena. Edozein modutan, Eurogunerako
espero den atzeraldiak kalte egingo dio estatubatuar ekonomiari. Beste aldetik, hauteskundeek
eragina izango dute 2012ko jardueran. Erreserba Federalak moneta pizgarriei eutsiko die, baina
ziurgabetasuna dago azaroko hauteskundeak arte herrialde horretan egongo den norabide
fiskalaz
BPGren bilakaera eremuka
Urte arteko aldakuntza tasak
Eurogunea AEB
0,7
2,21,7
3,2 3,0
0,4
-4,3
1,9 1,60,8
-0,5
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
2,53,5 3,1 2,7
1,9
-0,3
-3,5
3,0
1,8 2,21,8
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Japonia Txina
1,4
2,71,9 2,0 2,4
-1,2
-6,3
4,4
-0,9
1,61,7
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
10,0 10,1
11,3
12,7
14,2
9,69,2
10,4
9,28,8
8,2
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Iturria: NDF. 2012ko urtarrileko aurreikuspenak. .
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 47
Txina eta India izango dira munduko panorama ekonomikoan hazkunde tasa handienak
lortuko dituzten herrialdeak. Orobat, azaleratzen ari diren eta garapen bidean dauden
ekonomiek gehikuntza biziak lortuko dituzte. Ekonomia horiek munduko ekonomiaren
hazkundea sustatu dute nagusiki azken bost urtean. 2012. urtean, herrialde horiek hazkunde
tasa apala jasoko dute, aurreko urteetakoa baino zertxobait txikiagoa, eta beraien helburua
barne eskaria bultzatzea izango da, kanpo eskariaren jaitsiera, batez ere Europatik datorrena,
konpentsatzeko. Halaber, Asiako kreditu baldintzak estutu ziren Europako finantza egoerak
izan zuen narriaduraren ondorioz. Hala eta guztiz ere, Consensus Forecast erakundeak %4,9ko
gehikuntza aurreikusten du 2012rako eta %5,1, berriz, 2013rako, Ozeano Bareko herrialde
asiarrentzat.
Txinari dagokionez, moteltzeko joera espero da 2012an eta 2013an. Apaltze hori ekarriko
duten faktore nagusiak, alde batetik, ekonomiaren gehiegizko berotzea saihesteko eta
higiezinen burbuila ekiditeko herrialdean ezarri ziren politikak eta, beste aldetik, kanpoko
gertakariak dira. Moneta politika diseinatzeko ardura dutenek hiru helburu nagusien arteko
oreka aurkitu beharko dute: ekonomiaren hazkundea, inflazioaren kontrola eta gizartearen
egonkortasunari eustea. Orobat, inbertsioan eta esportazioetan oinarrituta dagoen gaur
eguneko eredutik aldentzea ahalbidetuko duen doikuntza egin beharko du, barne kontsumoan
oinarritzen den hazkunderantz joateko.
Truke tasaren eta petrolioaren prezioaren bilakaera
Dolarrak euroko Dolarrak upeleko
1,131,24 1,24 1,25
1,371,46
1,391,32
1,391,281,31
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
$29
$38
$55
$65$73
$97
$62
$80
$111
$122$115
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Iturria: Espainiako Bankua, Ekonomia eta Ogasun Ministerioa eta CEPREDE.
Koiunturaz
48 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Japoniarako dauden hazkunde aurreikuspenak onak dira 2012. urterako eta, bereziki,
berreraikitzearen jarraipenean oinarritzen dira, gobernuaren gastua eta inbertsioa igotzeko
pizgarria baita. Beraz, Consensus Forecastek %1,8ra igo du Japoniako gehikuntza tasa 2012.
urterako eta %1,4an kokatu du 2013koa. Mugak daude hori baino gehiago hazteko.
Eskaintzaren aldetik, argindarraren falta eta lantegietan oraindik dauden kalteek eragina izango
dute ekoizpenean eta horniketa kateetan. Eskariari dagokionez, mugak kanpo arlotik iritsiko
dira, Txinako kanpo eskaria gutxiago haziko delako eta Europako ekonomia atzeraldian
murgilduta egongo delako. Japoniako barne eskariak ezin izango du konpentsatu kanpo
eskariaren ekarpen txikiagoa, soldata errealak jaitsi direlako eta ekonomia horretan oraindik
deflazioa dagoelako.
Txinarekin batera Indiak gidatuko du munduko hazkundea 2012. urtean. Epe laburrean,
Indiak oztopo batzuei aurre egin beharko die hazkunde sendo bat lortzeko, hala nola inflazio
altuari eta arazo fiskalei. Herrialde horretarako beste erronka bat aurrekontuaren defizitarena
da, errupiaren balio galerarekin batera. Hala ere, NDFk %7,0aren inguruko hazkundea
aurreikusi du 2012-2013 epealdi osorako.
Modu esanguratsuan nabarmentzen ari den ekonomia bat Brasil da. Herrialde horretako
moneta politika hedakorra eta kapitalean eginiko inbertsioa dira ekonomia horren
etorkizuneko hazkundearen oinarriak. Horiek horrela, NDFk estimatu du hazkundea %3,0an
eta %4,0an kokatuko dela, hurrenez hurren, 2012an eta 2013an.
Badirudi Eurogunea atzeraldi arin batean sartuko dela 2012. urtean, herrialde batzuetako zor
subiranoaren krisiarengatik eta hersturako neurriek BPGren hazkundean izango duten
eraginengatik. 2012. urtean zehar, hazkunde tasa %-0,3aren eta %-0,5aren artean egongo dela
aurreikusten da. Hala ere, Europako ekonomiak 2013an urratsez urrats suspertuko direla
estimatu da, baina hazkunde tasak ahulak izango dira eta aldakuntza tasa hutsalak erakutsiko
dituzte. Hain zuzen ere, 2013rako estimazioak %0,8aren inguruan daude. Zorraren krisiak
merkatuetan eragin duen konfiantza narriadura bizia oztopo garrantzitsua da ekonomia
bultzatuko duen ingurune bat sortzeko.
Espainiari dagokionez, konpromisoa hartu du defizit helburu batzuk lortzeko eta ahalegin
handia egin beharko du eremu fiskalean horiek lortzeko. Horrek kalte egingo dio ekonomiaren
hazkundeari 2012an eta 2013an. 2012an BPGa %1,5aren inguruan jaitsiko dela espero da, gero
susperraldi arin bati ekiteko eta 2013an %0,0tik hurbil egongo den tasa batean kokatzeko.
Analisigileen artean, iritziak oso ezberdinak dira. Izan ere, Cepredek Espainiako
ekonomiarentzat %-0,8ko hazkundea iragarri du 2012. urtean, hurrengo urtean lau hamarren
bakarrik hobetzeko eta %-0,4an kokatzeko. Funcaseko panelean, berriz, %-1,3 eta %0,2 dira
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 49
urte arteko tasan estimatu diren hazkundeak 2012rako eta 2013rako, hurrenez hurren. NDF
ezkorragoa da eta hazkundea %-1,7ra eraman du 2012an eta %-0,3ra hurrengo urtean.
ESPAINIARENTZAKO AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK (2012ko otsaila)
Urte arteko aldakuntza tasak
Iturria: Funcas.
BPG Familien kontsumoa
Kontsumo publikoa
Inbertsioa Inbertsioa eraikuntzan
Inbert. ekipoan eta bestean
2012 2013 2012 2013 2012 2013 2012 2013 2012 2013 2012 2013
AFI -1,3 0,2 -1,6 -0,1 -6,7 -4,9 -6,4 -0,8 -7,9 -1,9 -3,4 1,6
BBVA -1,3 0,6 -2,0 -0,9 -3,1 -1,8 -6,3 -1,9 -7,3 -4,0 -5,2 1,9
Bankia -1,6 0,0 -2,5 -0,5 -5,3 -2,3 -7,2 -1,2 -8,8 -2,1 -4,2 0,3
Catalunyacaixa -1,0 --- -1,0 --- -5,3 --- -7,1 --- -9,2 --- -5,2 ---
Cemex -2,1 0,0 -1,9 -0,5 -4,6 -3,0 -12,0 -3,9 -14,0 -6,0 -10,0 -2,0
CEEM-URJC -1,0 --- -1,0 --- -5,9 --- -6,0 --- -7,2 --- -3,9 ---
CEPREDE-UAM 0,0 --- 0,1 --- -3,5 --- -2,4 --- -3,7 --- -0,1 ---
CEOE -1,6 0,7 -1,2 -0,4 -7,0 -4,2 -7,6 -2,1 -9,2 -3,4 -4,8 0,5
FUNCAS -1,7 0,2 -1,9 -0,4 -4,1 -2,4 -7,5 -2,3 -8,6 -3,4 -5,8 -0,6
ICAE-UCM -0,3 --- -0,2 --- -4,5 --- -4,8 --- -8,0 --- -1,0 ---
IEE -1,5 --- -1,5 --- -4,0 --- -6,6 --- -8,5 --- -4,5 ---
IFL-UC3M -0,8 0,1 -1,5 -0,8 -6,2 -3,1 -7,6 -3,6 -10,4 -5,5 -2,5 -0,6
Intermoney -2,1 --- -2,5 --- -4,6 --- -12,4 --- -13,9 --- -10,8 ---
La Caixa -1,0 0,6 -0,9 0,2 -5,5 -3,8 -7,2 -0,4 -8,3 -2,7 -4,7 4,8
Repsol -1,6 -0,1 -1,9 0,4 -5,4 -3,1 -8,8 -3,4 -12,9 -7,8 -0,5 5,2
Santander -1,3 0,2 -1,2 -0,5 -6,0 -4,5 -7,1 -2,5 -8,6 -4,2 -4,0 0,6
Solchaga Recio -1,3 --- -1,1 --- -4,5 --- -8,5 --- -9,2 --- -1,5 ---
Batez bestea -1,3 0,2 -1,4 -0,4 -5,1 -3,3 -7,4 -2,2 -9,1 -4,1 -4,2 1,2
Gogoratzekoa:
Gobernua (2011-04) 2,3 2,4 1,4 1,6 -0,8 -0,6 2,7 3,7 0,7 1,7 --- ---
Esp. Bankua (2012-01) -1,5 0,2 -1,2 -0,5 -6,3 -3,3 -9,2 -2,2 -10,6 -3,1 -7,0 -0,9
E. Batzord. (2012-02) -1,0 --- --- --- --- --- --- --- --- --- --- ---
NDF (2012-01) -1,7 -0,3 --- --- --- --- --- --- --- --- --- ---
ELGE (2011-11) 0,3 1,3 -0,1 0,9 -2,0 -1,3 -4,0 0,7 --- --- --- ---
Koiunturaz
50 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
ESPAINIARENTZAKO AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK (2012ko otsaila)
Urte arteko aldakuntza tasak
Nazio eskaria Esportazioak Inportazioak KPI
(batez bestea) Enplegua
Langabezia tasa (BAI)
2012 2013 2012 2013 2012 2013 2012 2013 2012 2013 2012 2013
AFI -3,7 -1,2 3,6 6,0 -4,1 1,8 1,7 2,0 -3,4 -0,7 24,3 24,6
BBVA -3,2 -1,3 1,6 8,2 -4,8 2,1 1,2 1,1 -3,8 -1,9 24,4 24,6
Bankia -4,1 -1,0 1,5 3,2 -6,6 0,0 1,6 1,9 -3,3 -1,5 24,4 25,5
Catalunyacaixa -3,0 --- 3,6 --- -2,8 --- 1,7 --- -2,9 --- 23,7 ---
Cemex -4,7 -1,7 1,8 5,7 -5,5 1,0 1,3 1,5 -3,0 -1,0 23,3 23,3
CEEM-URJC -3,1 --- 4,8 --- -2,3 --- 1,6 --- -1,9 --- 23,0 ---
CEPREDE-UAM -0,8 --- 3,5 --- -0,2 --- 2,1 --- -0,1 --- 23,5 ---
CEOE -3,6 -1,4 3,4 6,9 -4,0 -0,2 1,7 1,3 -3,0 -0,5 23,8 23,9
FUNCAS -3,7 -1,3 2,4 5,7 -4,2 0,8 1,6 1,5 -3,4 -0,8 24,2 24,5
ICAE-UCM -2,1 --- 3,3 --- -2,8 --- 1,6 --- -0,6 --- 21,7 ---
IEE -3,2 --- 3,0 --- -3,0 --- 1,5 --- -2,5 --- 23,7 ---
IFL-UC3M --- --- 5,3 6,1 -4,1 0,1 1,8 1,5 --- --- 23,9 24,9
Intermoney -5,1 --- -1,5 --- -11,0 --- 0,9 --- -3,8 --- 24,0 ---
La Caixa -3,2 -0,7 1,5 5,3 -5,9 1,2 1,4 1,7 -3,6 -1,1 24,1 24,3
Repsol -4,2 -1,1 5,4 9,7 -2,9 7,3 1,6 1,6 -2,5 -2,0 23,5 24,0
Santander -3,5 -1,7 4,3 6,8 -3,0 0,9 1,8 1,4 -2,0 -0,5 23,1 22,9
Solchaga Recio -6,0 --- 4,5 --- -3,8 --- 2,0 --- -2,8 --- 23,5 ---
Batez bestea -3,6 -1,3 3,1 6,4 -4,2 1,5 1,6 1,5 -2,7 -1,1 23,7 24,2
Gogoratzekoa:
Gobernua (2011-04) 1,3 1,7 7,9 7,2 4,1 4,7 1,9 1,9 1,4 1,5 18,5 17,3
Esp. Bankua (2012-01) --- --- 3,5 5,9 -4,8 1,2 1,5 1,2 -3,0 -0,7 23,4 23,3
E. Batzord. (2012-02) --- --- --- --- --- --- 1,3 --- --- --- --- ---
NDF (2012-01) --- --- --- --- --- --- --- --- --- --- --- ---
ELGE (2011-11) -1,3 0,4 3,6 5,6 -1,7 3,0 1,4 0,9 --- --- 22,9 22,7
Iturria: Funcas.
Oro har, igurikimenek BPGaren beherakada garrantzitsua iragartzen dute 2012ko lehen erdian
eta urteko bigarren erdian hasiko dira ikusten hobekuntza zantzuak, 2013. urtean zehar zerotik
hurbil kokatuko direnak. Kontsumo pribatuak ahultasuneko zantzu biziak erakutsiko ditu,
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 51
langabezia tasa altuen ondorioz. Administrazio publikoetako gastua hondoratuko da defizit
publikoa gutxitzeko egitasmoaren helburua bete ahal izateko. Inbertsioa ere txikiagoa izango
da, ingurunea hoberantz noiz egingo duen eta finantzazioa lortzeko malgutasun handiagoa
noiz gauzatuko den esperoan. Barne eskariaren ahultasuneko testuinguru horretan,
inportazioak ere gutxituko dira eta esportazioek konpentsatuko dute, baina neurri batean
bakarrik, narriadura orokorra.
HIRUHILABETEKAKO AURREIKUSPENAK ESPAINIARENTZAT (2012ko martxoa)
Urte arteko aldakuntza tasak
2012.I 2012.II 2012.III 2012.IV 2012 2013
BPG -0,2 -0,9 -1,2 -1,1 -0,8 -0,4
Kontsumo pribatua -1,1 -1,8 -2,0 -1,0 -1,5 0,0
Kontsumo publikoa -6,5 -7,5 -8,3 -10,0 -8,1 -8,1
Kap. finkoaren eraketa gordina -9,4 -10,8 -12,1 -9,6 -10,5 -4,8
- Inbertsioa ekipamenduan 1,2 0,4 0,1 1,2 0,7 2,3
- Inbertsioa landutako aktiboetan -6,0 -6,3 -7,9 1,0 -4,9 2,0
- Inbertsioa eraikuntzan -10,7 -12,3 -12,5 -10,0 -11,4 -5,4
Barne eskaria -4,2 -5,0 -5,5 -4,6 -4,8 -2,6
Esportazioak 3,6 2,8 2,4 2,5 2,8 4,8
Inportazioak -9,2 -10,3 -10,9 -8,5 -9,7 -1,0
Iturria: CEPREDE.
Jarduera adarrei dagokienez, 2012. urtean industriak portaera hobea izango duela aurreikusten
da eta eraikuntzak eta zerbitzuek nozituko dute sakontasun handiagoz jardueraren beherakada.
Ekonomia jardueraren narriadurak lanpostu garbien galera ekarriko du berriro. Funcasek
%2,7an kokatu du galera hori 2012rako eta %1,1ean, berriz, 2013rako. Beherakada horrek
adierazten du 460.000 lanpostu galduko direla 2012an eta beste 180.000 hurrengo urtean.
Langabezia tasari dagokionez, 2012an %23,7ra igoko dela eta 2013an, berriz, %24,2ra
kalkulatu da.
EAErako aurreikuspenak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiaren taula
makroekonomikoan zehazten diren aurreikuspenak 2012rako eta 2013ko lehen seihilekorako
Koiunturaz
52 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
berrikusi ditu. Eguneraketa horretan, beherantz zuzendu dira 2012rako hazkunde
aurreikuspenak. Aldakuntza tasa berriak %-1,3ko uzkurdura islatzen du EAEko
ekonomiarentzat aurten. Hiruhilekoka adierazita, atzeraldian sartuko da eta emaitza txarrena
aurtengo bigarren hiruhilekoan gertatuko dela aurreikusten da. 2012ko azken seihilekoan
susperraldi txiki bat hasiko da eta 2013ko bigarren hiruhilekoan, aurreikusi den azkena baita,
hazkunde ahula eta zerotik hurbila jasoko da.
EAE-KO EKONOMIARENTZAKO AURREIKUSPENAK (2012ko martxoa)
Urte arteko aldakuntza tasak
2012.I 2012.II 2012.III 2012.IV 2012 2013.I 2013.II
BPG -0,8 -1,6 -1,4 -1,2 -1,3 -0,5 0,1
Azken kontsumoa -0,8 -1,1 -0,7 -0,5 -0,8 -0,2 0,1
Kontsumo pribatua 0,0 -0,4 -0,4 -0,4 -0,3 -0,2 0,1
Kontsumo publikoa -3,5 -3,6 -2,0 -0,8 -2,5 -0,1 0,0
Kapital eraketa gordina -3,2 -4,0 -3,9 -3,8 -3,7 -3,3 -2,7
Barne eskariaren ekarpena -1,3 -1,8 -1,5 -1,3 -1,5 -0,8 -0,4
Kanpo saldoaren ekarpena 0,5 0,2 0,1 0,1 0,2 0,2 0,5
Lehen arloa -10,5 -23,8 -24,7 -19,7 -19,7 -16,0 -9,3
Industria -0,9 -2,1 -2,5 -1,9 -1,9 -0,8 0,5
Eraikuntza -6,0 -6,7 -6,9 -5,2 -6,2 -4,1 -3,4
Zerbitzuak -0,2 -0,5 -0,2 -0,2 -0,3 0,1 0,4
Balio erantsi gordina -0,9 -1,5 -1,5 -1,2 -1,3 -0,6 0,1
Ekoizkinen g. zerga garbiak -0,2 -0,6 0,0 0,0 -0,2 0,2 0,6
BPGren deflatorea 1,3 1,3 1,1 1,0 1,2 1,1 1,2
Enplegua -1,8 -2,0 -1,7 -1,7 -1,8 -1,3 -1,0
Langabezia tasa 11,7 12,1 12,2 12,2 12,1 12,3 12,3
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
2012. urtean zehar, barne eskariak ahultasun handia erakutsiko du eta, horren ondorioz, ezin
izango du ekarpen positiborik egin EAEko barne produktu gordinari. Ahultasun hori
aurreikusi den epealdi osora luzatuko da. Aitzitik, kanpo eskariak ekarpen positiboa egingo du,
baina oso txikia izango da eta mugatuta egongo da nazioarteko ingurunea, bereziki Espainian,
ezegokia izango delako. Inportazioak gutxituko dira, barne eskariaren beherakadarengatik, eta
esportazioak haziko dira, baina gero eta gutxiago.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 53
Barne eskaria osatzen duten osagai guztiek behera egingo dute. Familien gastua kontsumoan
%0,3aren inguruan murriztuko da 2012. urtean. Kontsumitzaileek aurreikuspen ezkorrak
hauteman dituzte nazioarteko ekonomiaren bilakaeraz eta, bereziki, lan merkatuaren egoeraz,
enplegua galduko dela eta langabezia tasa igoko dela pentsatzen dutelako. Horren ondorioz,
EAEko familiek portaera zuhurra erakutsiko dute eta kontsumoa ezin izango da hazi.
Administrazio publikoek, berriz, gastua oso nabarmen murriztuko dute kontu publikoak
onbideratze aldera. Eszenategi makroekonomiko berriaren estimazioen arabera, kontsumo
publikoaren murrizketa %2,5era iritsiko da. Merkatuetan nabaritzen den mesfidantza
enpresariei ere eragin die eta horrek, beste oztopo batzuekin batera, hala nola bankuetatik
finantzazioa lortzeko zailtasuna, inbertsioaren beherakada ekarriko du.
EAEko BPGren eta enpleguaren bilakaera
Urte arteko aldakuntza tasak BPG Enplegua
4,2
1,3
-3,9
0,60,3 0,1
-0,5-1,2-1,4
-0,8-1,6
2007 2008 2009 2010 2011 I II2012
III IV I II2013
2,8
0,3
-3,5
-0,6-0,9 -1,0-1,3-1,7-1,7-1,8 -2,0
2007 2008 2009 2010 2011 I II2012
III IV I II2013
Iturria: Eustat eta Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
Eskaintzari dagokionez, ekoizpen arlo guztiek ekarpen negatiboa egingo diote balio erantsi
gordinaren hazkundeari 2012. urtean. 2013ko lehen seihilekoa arte itxaron beharko da
suspertzeko zantzuak ikusteko eta hazkunde positiboko norabidea berreskuratzeko. Industriak
2012an izango duen narriadura %1,9ko jaitsieran estimatu da. Espainiako eta Euroguneko
ekonomien egoera txarra industriaren jarduera makalaraziko duen lasta bat da. Eraikuntzak
eskariaren eta eskaintzaren arteko desoreka zuzentzen jarraituko du eta ez da hazkunde
positiborik aurreikusten epealdi osoan. 2012. urterako aldakuntza tasa %-6,0an kokatuko da.
Etxegintzaz gain, obra zibilak ere behera egingo du, aurrekontuak murrizteko ezarri diren
neurrien ondorioz. Zerbitzuek ere 2012an atzeraldi leuna pairatuko duen beste sektore bat da
Koiunturaz
54 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
eta 2013ko lehen seihilekoan hasiko da berriro suspertzen. Datozen hiruhilekoetarako espero
diren kontsumitzaileen kontsumo ezak eta gastu publiko txikiak hazkunde erritmoa gutxituko
dute eta gehikuntza tasa negatiboak jasoko dira. Hirugarren sektorearen batez besteko
hazkundea 2012. urtean %-0,3an estimatu da.
Aurreikusi den epealdi osorako ez da lanpostu garbien sorrerarik espero, alderantzik baizik.
2012. urtean eta 2013ko lehen seihilekoan, enpleguaren aldakuntza tasak %-1,8an eta %-1,2an
kokatuko dira, hurrenez hurren. Horrek esan nahi du 17.000 lanpostu inguru galduko direla
2012an. Batez besteko langabezia tasa %12,1era iritsiko da 2012an eta %12,3ra, berriz, 2013ko
lehen seihilekoan.
Datozen hiruhilekoetarako aurreikusi den eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza
Zuzendaritzak EAEko ekonomiarako prestatu duen taula makroekonomikoak hainbat
suposamendu hartu ditu kontuan nazioarteko inguruneko ekonomien etorkizuneko bilakaeraz,
epe laburrean prezioek izango duten mailaz, euroak dolarraren aldean izango duen truke tasaz
eta Europako Banku Zentralak aurreikuspen epealdi honetan ezarriko dituen interes tasez.
Europako Banku Zentralak epe laburrean ezarriko duen politikaz, analisigileek uste dute
datozen hilekoetan ez duela aldaketarik egingo interes tasetan, eremu horretako hazkunde
ekonomikoa bultzatu behar delako. Europako ekonomiak baldintza zailak ditu aurrean,
aurrekontuko herstura egitasmoekin, langabeziaren etengabeko igoerarekin eta kredituen
eskaintza txikiarekin. Dena dela, EBZk inflazioa zaintzen jarraitzen du eta etengabe aztertzen
du Euroguneko ekonomiaren egoera inflazioaren balizko igoera batekin. Arrisku hori, bereziki,
petrolioaren nazioarteko salneurriaren igoetatik etor daiteke.
Oso litekeena da Europako gaur eguneko egoeraren ondorioz EBZk interes tasak maila
apaletan uztea. Horri gehitzen bazaizkio Europako diruak bizi dituen arazoak, garbi geratzen
da estatubatuar dolarrak garesti jarraituko duela euroaren aldean datozen hiruhilekoetan.
Aurreikusitako epealdi osoan euroak dolarraren aldean balioa galduko duela espero da eta
2012ko batez bestean euroa 1,30 dolarren truke salduko da. 2013an, berriz, euroaren
kotizazioa 1,28 dolarretara iritsiko da.
Aurreikuspen horiek oinarrizko eszenategi batean oinarritzen dira, baina arrisku eta
ziurgabetasun handiak daude, beraz ekonomien hazkunde tasak bizkortu edo galgatu daiteke.
Europa izango da giltza aurrerapen erritmoa ezartzeko orduan. Beste aldetik, Txinak ustez
pairatuko duen moteltzea munduko ekonomia osorako kezka iturria da. Oinarrizko
eszenategiaren aurreikuspenak aldatu ditzakeen beste faktore bat petrolioaren salneurria da.
Koiunturaz
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 55
Eskualde esportatzaileetan bizi den ezegonkortasun politikoa arrisku bat da herrialde
inportatzaileetarako petrolioaren horniduran. Aitzitik, ekonomia eragileen konfiantzak,
bereziki kontsumitzaileenak, hobera egingo balu litekeena da ekonomiaren hazkunde
igurikimenak gorantz zuzendu behar izatea.