Post on 12-Apr-2017
Arabako Unibertsitate Ospitalea Kanpo Kontsultak
2011.09.23
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
Etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalearen lehenengo adierazpen fisikoa eta funtzionala da, Santiago eta Txagorritxuko ospitaleak bakoitzak bere aldetik eskainitako zerbitzuak metatzearen lehenengo adibidea.
Arabako hiriburuaren kanpo-kontsulta guztiak bateratuko ditu.
Eraikin berriak paziente, senide edota zaindarien eguneroko joan-etorriak jaso beharko ditu. Kalkuluen arabera, urtero 446.000 zita mediko inguru egitea aurreikusten da, egunero 1.800 kontsulta inguru. Jende kopurua 3.500-4.000 lagunekoa izango litzateke egunero, kontsulta arloko profesionalak zenbatu gabe.
Plan funtzionalaren eta proiektu arkitektonikoaren bitartez, lan egiteko autonomia maila handia eta eraginkortasun handiko asistentzia lortu nahi dira. Pertsonak (pazienteak, senideak eta profesionalak ere), alderdi bi horien ardatzak dira.
AUOren Kanpo Kontsultak, etorkizuna
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
Identitate eta izaera propioak dauzkan eraikina egongo da, erraz ikusteko moduko itxuraz. Eraikina pieza argi eta konpaktu baten modukoa da. Paralelepipedo simetriko bi dauzka, jarduera asistentziala burutzeko eta kristalez estalitako zilindro batez lotuta daude, joan-etorri bertikalak antolatzeko eta banatzeko aukera emanez.
Eraikin berria hiriko diseinu berriaren elementurik adierazgarriena eta bertatik ikusgai dagoen erreferentzia nagusia izango da. Izan ere, eremu horrek etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalea egongo den eraikin multzoa inguratzen baitu.
Proiektu arkitektonikoa
Eraikin berria Euskal Herria Bulebarra eta Francisco Leandro de Viana kalearen arteko partzela batean eraikitzen ari da.
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
Solairu bakoitzaren gutxi gora beherako azalera: 1.820 m2.
Asistentziarako azalera osoa 16.380 m2-koa izango da (zerbitzua etorkizunean handitzeko bideratutako eremuak izan ezik).
Eraikinaren azalera osoa honako hau izango da: 20.500 m2.
Azalerak
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
Plan funtzionalean eta proiektu arkitektonikoan aparteko arreta eskaintzen zaie eraikinerako sarbideari eta pazienteen barrualdeko zirkulazioari.
Igogailuak eta eskailera mekanikoak erabiliko dira komunikazio bertikal erraz eta eraginkorra edukitzeko.
Mugikortasun urriko pertsonek (gurpildun aulkian dabiltzan pazienteak, pediatriakoak, adin nagusikoak….) erabili ohi dituzten zerbitzuak beheko eta lehenengo solairuan kokatuko dira.
Paziente bakoitzak bere beharrizan guztiak (kontsulta, probak, izapideak, hitzorduak…) solairu bakarrean konpontzea nahi da.
Sarbideak eta zirkulazioa
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
Paziente anbularioek haiek bakarrik arazo gehienek konpon ditzaten diseinatu da zirkuitu asistentziala. Baliabide diagnostiko egokiez osatutako azpiegitura edukiko du:
Agenda malguak eta banakatuak.
Hitzorduetarako tresna errazak.
Kontsulten informatizazio-orokorra.
Informazio- eta harrera-sistema azkarra, erraza eta eraginkorra.
Itxarongela handiagoak, sailen arabera antolatuta.
Heldutako pazienteak modu automatikoan erregistratzeko sistemak.
Asistentziaren zirkuitua
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
2 soto, 10 solairu
Biltegia Sotoa -2 Aldagelak
Erradiodiagnostikoa, EKG… Sotoa -1
NeurologiaNeurokirurgiaNeurofisiologia
PediatriaHarrera Planta baja Traumatologia
Errehabilitazioa
Alergologia Lehenengo solairuaHematologiaAnestesia / Minaren unitateaKanpo-kontsulten arduradunak
Oftalmologia Bigarren solairua Endokrinologia
NeumologiaLoaren Unitatea
Medikuntza prebentiboaHirugarren solairua Kardiologia
Kirurgia orokorraKirurgia plastikoa Laugarren solairua
DigestiboaPsikologiaZainketa aringarriak
ORLAurpegi-masailetako
Kirurgia Bosgarren solairua Dermatologia
GinekologiaGenetika-aholkularitza Seigarren solairua Barne medikuntza
Erreumatologia
Urologia Zazpigarren solairua Kirurgia baskularraNefrologia
Erreserba Zortzigarren solairua Erreserba
Instalakuntzak Bederatzigarren solairua Instalakuntzak
Espezialitate berriak edukitzeko gaitasuna: Erizaintza, Genetika, Kirurgia plastikoa, Ugalketa….Odolaren erauzketa deszentralizatua
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
Epeak eta aurrekontua
Obren hasiera2011ko maiatzean
Obraren entrega2013ko martzoanJardueraren hasiera
2013ko udan
Adjudikazioaren aurrekontua19,5 milioi euro
Enpresa adjudikatzaileaLurgoyen-Amenabar ABEE
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
Ondorioak
Kanpo-kontsulten eraikina etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalearen lehenengo adierazpen fisikoa eta funtzionala izango da.
Lan egiteko autonomia maila handia eta eraginkortasun handiko asistentzia sustatzen dira.
Pazientearen beharrizanak eraikin berean bideratzen dira, baita solairu berean ere.
Espezialitate berriak sartzen ditu (Erizaintzako kontsultak, Kirurgia plastikoa, Genetika edo Ugalketa…).
Barruko zirkulazio bizkor eta erosoa (3.500-4.000 egunero).Hazteko azalera gorde da (12 kontsulta eta solairu oso bat).
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
AUO
Ospitale-multzo handia:Txagorritxuko eremuko akutuen Ospitalea.Santiagoko eremuko kronikoen Ospitalea.Kanpo Kontsulten Eraikina.
Erreferentziazko biztanleria:350.000 biztanle
Aurrekontua:> 130 milioi euro
Enpleguaren sorrera:350 profesional sanitarioZeharkako enplegu kopuru zehaztugabea
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
AUO, hobekuntzak asistentzian
Sarbide errazagoa eta gaitasun handiagoa asistentzia emateko.Zehaztasun eta eraginkortasun kliniko handiagoa (asistentzia garatzeko arlo
berriak eta super-espezialitateak –erradiologia baskularra…-).Larrialdi orokorrak eta pediatrikoak berrantolatzea.Berrikuntza, ikerkuntza eta ezagutza profesionala garatzeko gaitasun
handiagoa.Subakutuei buruzko erreferentziazko ospitalea Euskadin eta bertatik
kanpo.
Kanpo Kontsultak 2011.09.23Arabako Unibertsitate Ospitalea
AUO, hobekuntzak gizartean
Unibertsitate Ospitalea: irakaskuntza eta asistentzia.
Ikerkuntza Biosanitarioko Erakundea.Garapen profesionala izateko aukera
handiagoa. Egitura administratibo eta sanitarioen
efizientzia bikoiztea saihestuko delako. Paziente, senide eta profesionalak eroso
egongo dira. Hirirako hobekuntza, erdiguneko eremu bat
deskongestionatuko delako, herritarren joan-etorriak gutxitzean.
Sistema sanitarioa iraunkorrago bihurtuko du: ospitale mailako azpiegitura berriek baliabideak eta egitura asistentzial nahiz administratibo bakarra partekatuko dute. Aginte-postuetan aurreztea.