Post on 06-Feb-2018
1
www.matermuseoa.com info@matermuseoa.com 619814225
ITSAS TAILERRAK
Ingurumen Hezkuntza Programa
JUSTIFIKAZIOA: Kurrikuloarekin lotura: gure unitate didaktikoek lotura kurrikularra dute hezkuntza
programarekin eta material espezifikoen laguntzaz garatuko ditugu. Jarduerak elkarren artean osagarriak dira, talde berak jarduera ezberdinetan parte har dezake, ezaguerak eta esperientziak zabalduz.
Monitore pedagogiko eta espezializatuak: Hezitzaile, zientzilari eta itsas biologoek itsasoaren aurkikuntza begirunetsu batera gidatuko dituzte partaideak.
Mailakako jarduerak:Unitateen tratamenduan hainbat maila daude adinaren arabera.
HELBURU OROKORRAK: Itsasertzeko ekosistemaz errespetuz gozatzea.
- Itsasertz ingurunearen aldeko eta behar bezalako balioa emateko sentimendua garatzea.
- Itsasertz ingurunea gizakiontzat ezinbesteko baliabidea dela jabetzea eta ingurunearen erabilera egokiak eta gehiegikerien aurrean sentikortzea.
- Ingurunea kontserbatzearen aldeko jarrerak garatzea.
METODOLOGIA: Tailer bakoitzean adin bakoitzera egokitzen den unitate didaktikoak garatu dira zeinak
ordu eta erdiko iraupena duten eta gehienez 45 ikasle kopuruko taldeentzat zuzentzen diren.
(Talde handiagoak kontsultatu aukera).
Unitate bakoitzak bertan garatzeko ikaslearen lan koaderno bat dauka non ikasleak
bereganatzen dituen ezaguerak adierazteko balio izango dion. Itsas tailer bakoitzak aurrez
eskolan lantzeko material osagarria du irakasleen eskuragai ere bai.
5-8 urte 9-12 urte 13-16 urte
INGURUMEN TAILERRA Itsasora hurbilduz Itsasertzeko esploratzaile Itsas ekosistemak
ARRANTZA TAILERRA Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria
ITSASKETA TAILERRA Boga-boga
marinela
Portuko lanetan Marinela egun batez
2
www.matermuseoa.com info@matermuseoa.com 619814225
Itsas tailer hauek gehienetan MATER itsasontzi-museoan garatzen direnez lehenengo
atalean, hasi aurretik zenbait aholku eskaintzen ditugu itsasontzi mundua berri dutenentzat.
Unitate didaktikoek sekuentzi metodologiko berezia daramate jarduera ezberdinak
garatuz orientazio didaktiko on baterako ordenamenduz. Era honetan, 6 motatako jarduerak
bereizten ditugu, segidan azaltzen direnak:
- Motibazio edo hasierako jarduerak
- Esplorazio jarduerak
- Ikerketa jarduerak
- Informazio jarduerak
- Aplikazio jarduerak
- Sintesi jarduerak
MATER Museoak proposaturiko jarduera guztiak beti parte hartzeko metodologietan
oinarritzen dira. Horrela, ikasleak itsas mundua jolasten eta ukitzen aurkituko du eta era
berean, ulertzeko eta jarrerak aldatzeko antzeztuz.
Prozesu honetan ikaslearen ideiak eta esperientziak markatuko du hasiera, jardueren
eta unitatearen aurkezpenarekin batera. Honela, hasierako jarduerak motibazio eta
esploraziokoak izango dira beti, ikaslearen interesa pizten dutenak eta bere ideiak azaltzen
uzten diotenak. Honekin lotuta, lehen hezkuntzarako prestatuko tailerrak “altxorraren bila”
jokoarekin hasten dira, hainbat galdera eta proben bitartez dituzten ezaguerak kanporatzeko.
Ikerketa, informazio eta aplikazio jardueretan, simulazio jolasak, laborategi ikerketak
eta tokiko azterketak egiten dira. Era honetan, eskolan praktikatzen ez diren metodoetatik
informazioa ateratzea bultzatzen da, MATER Museoko bisita atseginago eginez.
Bukatzeko, sintesi jardueretan bukaerako ebaluaketa jaso nahi da, ikasleak MATER
Museoan ikasitakoa azaltzeko aukera emanez. Jarduera honekin batera, eta irakasleak
hautatutako tailer edo bisitatik at, beti itsas inguruarekiko kontzientziatze jarduera batekin
bukatzen da.
JARDUERAK:
INGURUMEN TAILERRA: Itsasora hurbilduz
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 1.Zikloa
Kurrikuluarekin lotura: Ingurune sozial eta fisikoaren ezaguera
Jardueraren deskripzioa: Jolas eta zentzuen bidez itsasoan bizi diren izakiei buruz arituko gara eta baita gure ingurunearen
zaintzeak duen garrantziaz ere.
3
www.matermuseoa.com info@matermuseoa.com 619814225
Helburuak: - Kostaldea eta kostalde ingurua ezagutzeko interesa izatea. - Itsasertz ingurunea zer den ezagutzea, zeintzuk diren oinarrizko ezaugarriak eta zein osagai aurki dezakegun bertan. - Sormena eta irudimena garatzea.
Edukiak: - Itsasoa eta kostaldea kontzeptuak - Kostaldean aurki ditzakegun elementuak: naturalak eta artifizialak - Itsasertzeko erabilerak - Ingurunea zaintzeko jolasa - Itsaski haztegi batera bisita
Itsasertzaren esploratzaile
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloak
Kurrikuluarekin lotura: Inguruaren ezaguera: Ingurune fisikoa eta giza ekintza, Izaki bizidunak, Lurra eta gure garaia
Jardueraren deskripzioa: Hainbat itsas espezien bizileku anitzak aurkituko ditugu, hauen bizimodua, zertaz elikatzen diren,
zeintzuk diren hauen biziraupenerako estrategiak, etab.
Helburuak: - Itsas ingurumena nolakoa den eta zer aurki genezakeen bertan ezagutzea. - Izaki bizidunen eta horiek bizi diren lekuaren arteko harremana ulertzea, eta espezieek ingurunera moldatzeko dituzten hainbat mekanismoz jabetzea. - Ikasleen artean elkarlana eta elkarrizketa sustatzea. - Ingurune naturalaren zainketa eta errespetuan inplikatzea
Edukiak: - Itsas fauna eta flora - Itsas izaki / arrain baten azterketa morfologikoa disekzioa betan bitartez - Itsaski haztegi batera bisita
Itsas ekosistemak
Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1. eta 2. zikloak, Batxilergoa, jendaurrekoa orokorrean
Kurrikuluarekin lotura: Natur Zientziak eta zientzi esperimentalak
Jardueraren deskripzioa: Itsas ekosistemen azterketa egingo dugu, biotopo eta biozenosi kontzeptuak barneratuz. Itsas
organismoen aniztasuna, berezitasunak eta ingurunearekiko dituzten moldaerak ezagutuko ditugu
prozedura zientifikoak erabiliz: organismoen behaketa zuzena, datu bilketa eta hauen ulerkuntza.
Helburuak: - Itsasoan aurki daitezkeen ekosistemak ezagutu eta ekosistema bakoitzaren ezaugarriak
4
www.matermuseoa.com info@matermuseoa.com 619814225
identifikatzea. - Itsasoko biodibertsitateaz eta izaki bizidunek ingurugiro horretan bizitzeko jasan dituzten moldaketez jabetzea. - Ingurune fisiko eta izaki bizidunen asoziazioaz ohartzea. - Itsas ekosistema ezberdinetan eman daitezkeen eraginak baloratzea. - Metodo zientifikoa erabiltzea
Edukiak: - Kantauriko itsas ekosistemak - Pasaiako badian aurkitzen diren ekosistemen azterketa - Kutsatzaileen eragina itsas ekosistemako kate trofikoan zehar
ARRANTZA TAILERRA: Arrainen mundua
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloak
Kurrikuluarekin lotura: Inguruaren ezaguera:
Jardueraren deskripzioa: Arrainen ezaugarri morfologiko eta fisiologikoak ezagutuko ditugu, bizileku ezberdinetara egokitutako
moldaerak, etab. Arraina itsasotik platereraino egiten duen ibilbidea aztertuko dugu arrain lonja
bisitatuz.
Helburuak: - Arrainen ezagutzaren interesa sustatzea - Arrain hezurdun eta kartilagotsuen ezaugarri morfologiko eta fisiologikoak eta espezieen ezberdinen aniztasun ezagutzea - Arrain ezaugarri a eta jokabidea aztertzea inguruarekin duen lotura antzemanez.
Edukiak: - Arrain hezurdun eta kartilagotsuen morfologia, fisiologia eta biologia - Arrain inguruarekiko moldaketak - Arrantza jasangarria- gutxieneko neurriak - Arrain lonjara bisita
Arrantzan ikasten
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloak
Kurrikuluarekin lotura: Zientzi esperimentalak
Jardueraren deskripzioa: Gure kostaldean garatutako arrantzaren bilakaera ikusiko dugu, arrantzatzeko era eta motak,
eta hauen eta arrainen bizilekuaren arteko erlazioa. Banakako teknikak jorratuko ditugu, egun
5
www.matermuseoa.com info@matermuseoa.com 619814225
batez arrantzale bilakatuz. Itsas fauna baliabidea oso garrantzitsua dela eta guztion artean
zaindu behar dugula ikasiko dugu.
Helburuak: - Portuetan antzematen den kostaldearen eta gizakiaren arteko harremanaz ohartzea - Arrantzaren historiaz jabetzea, prehistoriatik hasita gaur eguneko kostaldeko arrantzaraino - Itsas ingurunean arrantza dela-eta egin diren eta egiten ari diren gehiegikerien aurrean sentikortzea. - Arrantzarako apareju bat egitea - Arrantza eta gehiegizko arrantza ezberdintzea
Edukiak: - Euskal arrantzaleek erabiltzen dituzten arrantza teknikak - Espezie bakoitzari dagokion aparejua - Arrantzan interesa duten espezieak eta gutxieneko neurriak - Itsasontzitik arrantza egingo da -
Arrantza industria Nori zuzendua:
D.B.H. 1. Eta 2. Zikloak eta jende aurrekoa orokorrean
Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala, zientzi esperimentalak, Teknologia
Jardueraren deskripzioa: Unitate honetan arrantzaren industrian parte hartzen duten elementu guztien azterketa egiten da.
Gehiegizko arrantza eta arrantza teknika ezberdinen jasangarritasuna aztertuko dugu ere bai: espezie
gakoak, ustiapena, salmenta eta merkaturatzea.
Helburuak: - Ikasleak arraina plateraino egindako ibilbideaz ohartzea - Arrantza teknika ezberdinak ezagutzera ematea, hautaketazkoak direnak eta ez direnak bereziz. - Arrantza jarduerak sortarazten duen arazoaz erreflexionatzea. - Arrainen gehiegizko ustiapenaren eraginaz jabetzea
Edukiak - Arrantza industrien funtzionamendua - Arrantza motak - Arrantza teknologia - Arrain lonjara bisita - Arrantza arazoak, espezie gakoak eta gehiegizko ustiapena
ITSASKETA TAILERRA: Boga-boga marinela
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 1. 2. Eta 3. Zikloa
Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala
Jardueraren deskripzioa
6
www.matermuseoa.com info@matermuseoa.com 619814225
Euskal Herriaren eta euskaldunen historian zehar itsasoak izan duen garrantziaz jabetuko gara. Hau guzti jolas, antzerki ezberdinak erabiliz eta arraun elkartean balearen bila joanez: Balearen ehiza, euskal nabigatzaileak, piratak, arrantza …
Helburuak: - Euskal herriko itsas historiaz interesa piztea - Euskaldunok historian zehar ozeanoen konkistan izan dugun garrantziaz jabetzea.
Edukiak: - Arrantza historian zehar, balearen ehiza, traineruen jatorria… - Euskal nabigatzaileak (Urdaneta, Legazpi, Elkano, etab.) - Piratak eta kortsarioak
Portuko lanetan
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloa
Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala
Jardueraren deskripzioa: Portu ezberdinak berezituko ditugu (komertziala eta arrantzakoa), funtzionamendua, portuko
instalazioak, ontzi motak eta daramatzaten zama edo merkantzia motak, portuko lan eta hainbat lanbide
ezagutuz. Pasaiako portuko funtzionamendua aztertuko dugu, bertako langileak elkarrizketatuz eta
itsasontzi eta instalazioak jokoen bidez gureganatuz.
Helburuak: - Portuko funtzionamendu orokorraz jabetzea - Ontzien ezaugarri eta erabileraz ohartzea - Mundu osoan ontzien bitartez garraiatzen diren merkantzien joan etorriaz eta honek suposatzen duenaz arduratzea
Edukiak: - Lur planetako itsaso eta ozeanoak - Munduko portu nagusiak eta itsas garraiobide nagusiak - Itsasontzi motak - Pasaiako portua: komertziala eta arrantzakoa. Merkantziak
Marinela egun batez Nori zuzendua:
Lehen Hezkuntza 2. eta 3. Zikloa, D.B.H. eta jende aurreko orokorrean
Kurrikuluarekin lotura: Ingurune soziala
Jardueraren deskripzioa: Itsasketarako oinarrizko ezaguerak gureganatuko ditugu itsasontzi barreneko gin-kana dibertigarri
baten bidez: itsas korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak …
Helburuak:
7
www.matermuseoa.com info@matermuseoa.com 619814225
- Itsasontzi batean dauden elementu nagusiak ezberdintzea - Marinelek egiten duten lanaz jabetzea - Eskuko lanak jorratzea: korapiloak, sareak …
Edukiak: - Itsas hiztegia - Ontzietako ezaugarri, elementuak eta tresnak - Itsas korapiloak