Post on 28-Jun-2015
description
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
1
Ikasleen testuen zuzenketa.
Doneztebeko San Miguel ikastetxe publikoa
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
2
TESTUEN ZUZENKETA
Irakaslearen eta ikaslearen rolak. Ikasleak uko egiten dio bere izaerari eta
irakaslearen estiloa eta apetak hartzen ditu. Irakaslea eta ikaslea batera aritzea testuak
zuzentzen: Irakasleak testua irakurtzen du. Ikaslea testuaren egilea da. Irakaslea eta ikaslea ados jartzen dira testu
idatzia hobetu eta sakontzeko.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
3
TESTUEN ZUZENKETA
Zuzenketa tradizionala eta prozesala
Tradizionala– Tinta gorria– Gramatika akatsak
Prozesala– Irakasleak laguntzen dio ikasleari.– Idazlanaren ohiturak aldatzen dira.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
4
TESTUEN ZUZENKETA
NOLA ZUZENDU IDATZITAKOA– Zer da zuzenketa?– Merezi du zuzentzea?– Zein dira zuzenketaren helburuak?– Zer errakuntza mota zuzendu?– Zer testu zuzendu behar dugu?
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
5
TESTUEN ZUZENKETA
Zer da zuzenketa?– Lan idatzietan-eta egiten den aldaketa oro akatsak
kentzeko edo testua hobetzeko.
– Definizio horren arabera, prozesuak bi zati ditu: 1. Akatsak, errakuntzak edo hutsak bilatzea. 2. Goiko horiek gainbegiratu edo berriro formulatzea.
Helburua: akatsa detektatu eta berriro formulatu.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
6
TESTUEN ZUZENKETA
Merezi du zuzentzea? Ikaslearendako: jakinen du zuzena den, zer akats
egin duen eta zein diren konponbideak. Irakaslearendako: klaseak prestatzeko
orientabideak ematen dizkio.
Zuzenketa teknika didaktiko bat besterik ez da, eta hala hartu behar da.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
7
TESTUEN ZUZENKETA
ZUZENKETAREN HELBURUAK Ikasleari argibideak ematea. Ikaslea konbentzitzea bere testua aldatzeko. Ikasleak bere idazketa hobetzea. Ikasleak idazteko jarrera aldatzea.
Baldin badakigu nora iritsi nahi dugun, errazago erabakiko dugu zer zuzendu, nola, noiz...
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
8
TESTUEN ZUZENKETA
ZER ERRAKUNTZA ZUZENDU? Esaldia eta idatziaren forma zuzentzeari eman zaio
garrantzia. Ohitura hori kaltegarria da ikaslearendako. Maiz zuzenketak hutsalak, kontraesankorrak izaten
dira. Ondorioz,
Ikasleak desorientatu egiten dira.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
9
TESTUEN ZUZENKETA
ERRAKUNTZA GUZTIAK ZUZENDU BEHAR?
Ez, zuzendu soilik ikasleak ikas dezakeena.– Malgutasunez jokatu behar dugu: nori zer zuzendu.
Kontuan hartzeko faktoreak:• Testuaren helburu komunikatiboa• Ikaslearen jakintza maila• Errakuntza nolakoa den• Zuzenketaren aurrean dugun jarrera
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
10
TESTUEN ZUZENKETA
NORK ZUZENDU BEHAR DU? Denok ikasten dugu elkarrengandik. Ikasleek parte hartu zuzenketan. TEKNIKAK:
Bikotetan Horman itsatsita Testuak trukatu Ikasleak idatzi eta irakasleak zuzendu aldi berean.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
11
TESTUEN ZUZENKETA
NOLA ZUZENDU BEHAR DA?
1. Errakuntza eta hutsegitea.
2. Zer egiten dute ikasleek zuzenketekin?
3. Okerra markatu edo soluzioa eman?
4. Nola markatu argi testu bat?
5. Zer zuzendu testu mota bakoitzean?
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
12
TESTUEN ZUZENKETA
1. Errakuntza eta hutsegitea. Zer da bakoitza? Huts bat egiten duenak behar du:
1. Huts egin duela jakin.
2. Hutsaren forma zuzena gogoratzeko gai izan.
3. Hutsa kentzeko/konpontzeko asmoa izan.
4. Hizkuntza kasu bera errealitatean praktikatzeko aukera izan.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
13
TESTUEN ZUZENKETA
2. ZER EGIN ZUZENKETEKIN? Seguru izan behar dugu ikasleek irakurri eta ulertu
dituztela (Ikasgelan). Ekidin begiraldi azkarrak azkeneko notari. Zuzenketetatik abiatuta idazkiak berritu. Beste ideia batzuk:
• Errakuntzak libreta batean apuntatu.• Okerrekin esaldiak asmatu.• Errakuntzen jatorria ikertu.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
14
TESTUEN ZUZENKETA
3. OKERRA MARKATU edo
SOLUZIOA EMAN?
Okerrak zailak badira edota ziur bagaude ikasleek ez dituztela bere hutsak zuzenduko,
esan zein den soluzioa.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
15
TESTUEN ZUZENKETA
4. TESTUA MARKATZEKO MODU ARGIA.
Hobe da... ... beste hau baino.
“Gehitu bi lerro lerroalde honi”.
“Lerroalde nahasia”.
“Labur ezazu testu zati hau”. “Informazio gehiegi”.
“s/z eta h-ak gainbegiratu”. “ Erne ortografiarekin!”.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
16
TESTUEN ZUZENKETA
5. ZER ZUZENDU TESTU MOTA bakoitzean?
Ez dira testu mota guztiak berdin zuzentzen.– Hizkuntza eta estiloa, informazio mota, egitura, etab.
aldatu egiten dira.– Aldaketa horiek garrantzitsuak dira hasierako zuzenketan.
“Zuzenketak eta testu motak” taula.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
17
TESTUEN ZUZENKETA
ZUZENKETA eta ORDENAGAILUAK Prestazio zabalak:
– Zuzentzaile ortografikoa.– Sinonimoen hiztegia, hiztegi batua...– Idazte prozesua gidatzeko programak.
Aldaketen kontrola Iruzkinak
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
18
TESTUEN ZUZENKETA
ZUZENKETA MARKAK Helburuak:
– Errakuntzak markatzea soluziorik eman gabe.– Argibide zehatzak ematea.– Ikasleak eta irakasleak sistema bera erabiltzea.
Hendrickson-en markak Zeharkako eta zuzeneko zuzenketak
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
19
TESTUEN ZUZENKETA
Zuzenketa hobetzeko hamar aholku1. Zuzen ezazu soilik ikasleak ikas dezakeena.
2. Zuzen ezazu ikaslea idazten ari den bitartean edo idatzi eta berehala.
3. Zuzen itzazu testuaren zirriborroak, eskemak...
4. Ez ezazu zuzenketa osoa egin.
5. Eman itzazu jarraibide zehatz eta praktikoak. Ahantz itzazu komentario hutsal eta orokorrak.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
20
TESTUEN ZUZENKETA
6. Utz ezazu denbora gelan ikasleek zuzenketak irakur eta komenta ditzaten.
7. Ahal baduzu, hitz egin ezazu ikasle bakoitzarekin.
8. Jar itzazu ikasleen eskura beharreko tresnak beren lanak zuzen ditzaten.
9. Ez izan presarik den-dena zuzentzeko.
10. Erabil ezazu zuzenketa ikas-baliabide modura eta ez betebehar modura.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
21
TESTUEN ZUZENKETA
BITAKORA KOADERNOA• Zer da?• Zer idatzi bertan?
- Ikasgelan egindako idazlanak.- Zure ideiak, teoriak, arazoak, eztabaidagaiak...- Irakasleak egiteko agintzen dizuna.- Egiten dituzun asteko ebaluazioak.- Ikasgelan estudiatutakoaren asteko laburpenak.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
22
TESTUEN ZUZENKETA
Noiz idatzi behar duzu?- Astean hiruzpalautan- Noiznahi- Idazteko gogoa duzunean.- Gai bat idazterakoan eta gai horri buruzko ideiak
idatzi nahi dituzunean.- Arazoak konpondu edo erabakiak hartu nahi
dituzunean.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
23
TESTUEN ZUZENKETA
ZER BEHAR DA?- Libreta bat- Idazten duzunean, zer egunetan idazten duzun
apuntatu.- Asko idatzi, zure ideiak hobeki garatu ahal izateko.- Sarrera asko egin- Bitakoran egiten dituzun lan bereziak identifikatu.
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
24
TESTUEN ZUZENKETA
EBALUAZIOA- Idazteko erregulartasuna hartuko da kontuan (45
sarrera, gutxienez).- Ideien benetakotasuna.- Iruzkinak nola adierazten diren.
Ikasturtea bukatutakoan, artxibo baliogarria izanen duzu.