HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK

Post on 29-Jun-2015

13.397 views 16 download

Transcript of HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Hispaniako Kristau-erresumak7

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Gaiaren mapa

KRISTAU ERRESUMA HISPANIKOAK

Erresuma kristauen osaketa(VII-X mendeak)

XI-XV mendeak

Kultura ondasuna

ASTURLEONDAR ERRESUMA

PIRINIOETAKO KONDERRIAK

KRISTAU- ERRESUMEN

HEDAPENA

GAZTELAKO KOROA

ARAGOIKO KOROA

AURRE ERROMANIKOA

ERROMANIKOA

DONE JAKUE BIDEA

GOTIKOA

MUDEJARRA

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

1 - Kristauen erresistentziaguneak

• Musulmandarrek ez zituzten Iberiar penintsulako iparraldeko lurrak konkistatu.• Bertan musulmandarrengandik ihesi zihoazen bisigodo askok babesa bilatu zuten.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Musulmandarrek oso arin konkistatu zuten ia penintsula osoa BAINA ez zituzten penintsulako iparraldeko lurrak konkistatu.

Bertan musulmandarrengandik ihesi zihoazen bisigodo askok babesa bilatu zuten.

1 - Kristauen erresistentziaguneak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

1 - Kristauen erresistentziaguneak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

1 - Kristauen erresistentziaguneak

Denborak aurrera egin ahala lurralde horietan gune politikoak osatzen joan ziren:

• Asturleondar Erresuma • Nafarroako Erresuma • Aragoiko Erresuma• Kataluniako Konderriak• Gaztelako Erresuma

800. urtea

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

2 - Asturleondar Erresumaren eraketa

Asturiaseko erresuma VIII. mendean sortu zen. 718an on Pelaio errege izendatu zuten. 722an musulmandarren aurka borrokatu zen Covadongako borrokan 722an.

800 urtearen inguruan, Asturiaseko erresuma Galiziatik Arabara zabaltzen zen. Hasieran, gortea Oviedon ezarri zen.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

2 - Testua: Kobadongako borroka

Nola gertatu zen Kobadongako borroka?

Musulmanen konkista baino urte batzuk geroago, 722 urte inguruan, lehengo kristau esparrua sortu zen. On Pelaiok , Asturiasen bizi zen errefuxiatua, ez zuen menderatua izan nahi eta islamdar ejertzito baten aurka borrokatu zen. Auseva mendiko magalean garaitu zituen, Covadongako borrokan. Borrokaren ostean, On Pelaio subirano moduan aritu zen gobernuan, 737an hil zen arte.

«Urte haietan Pelaio izeneko asto basati bat altxatu zen. Musulman tropek eraso egin zioten haren soldaduak gosez hil eta kobazulo batean, gosearen gosez, hogeita hamar soldadu eta hamar emakume baino gelditu ez ziren arte. Ondoren, musulmanek borroka utzi zuten esanez: “ Hogeita hamar asto basati, zer min egin diezagukete? ». (Egokitua)

Zein da borrokaren bi bertsioen artean benetakoa?

ANTERIORAURREKOAANTERIORAURREKOA

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

X. mendean, erresuma Dueroraino zabaldua zegoen. Hori zela eta, Leon izendatu zuten hiriburu.

951n Fernan Gonzalez konde gaztelarra independienteki agintzen hasi zen nahiz eta Leongo Leongo errege-erreginen basailu izaten jarraitu. Geroago, Gaztela erresuma bihurtu zen.

3 – Gaztelaren sorrera

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

4 – Hispaniako Markatik Pirineoetako erresuma eta konderrietara

Marka Hispanikoa

Pirinioetako lurralde kristauak X. mendearen amaieran

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

4 – Hispaniako Markatik Pirineoetako erresuma eta konderrietara

• VIII. mendean Pirinioetako lurraldea inperio karolingioaren parte zen: Marka Hispanikoa zen.

• IX. mendean inperio karolingioa banandu zen eta ondorioak ekarri zituen: Nafarroa, Aragoi, Katalunian

N

AK Marka Hispanikoa

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Eneko Aritzak Iruñerriko erresuma sortu zuen, gero Nafarroako erresuma deitu zutena. Erresumaren une gorena Antso III.aren erregetzarena izan zen (1000-1035).

5 - Nafarroako Erresumaren sorrera

Eneko Aritza

Antso III.aren garaiko hedadura

1000 - 1035

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Nafarroak baino geroago, Aznar Galindo kondearen familiak Aragoiko Konderriko independentzia lortu zuen.

922. urtean, Aragoi Nafarroako errege-erreginen aginpean geratu zen. 1035an, Antso III. hil zenean, independentzia lortu zuen.

5 - Aragoiko konterriak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

• 874an, Wifredo Bilodunak Kataluniako konderriak elkartu zituen eta autonomiarekin agindu zuen bertan.

5 - Kataluniako konterriak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

5 - Kristau-erresumen antolaketa

Errege-erreginek aginpide gorena zuten

Gortea ibiltaria zen; kontseilariak errege-erreginak zeuden lekura joaten ziren.

Gotorleku-sare bat eraiki zuten.

Buruzagi militarrak ospe handia lortu zuten.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

5 - Kristau-erresumen antolaketa

Ez zegoen armada iraunkorrik.

Gerrariak basailutzaren bidez jartzen ziren errege-erreginen aginduetara.

Eta zure ausardiagatik eta arabiarrak menperatzen lagundu didazulako, BUDARONgo feudoa ematen dizut, gaztelu bat

eraikitzeko eta zeuretzeko basailuak eta zerbitzuak antolatzeko baimena

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Konkistatutako lurraldeak nekazari askeek jendeztatzen zituzten, lurraldeen jabetzarekin.

Nekazari atzeratua eta ekoizpen gutxikoa.

Merkataritza ia desagertu egin zen.

5 - Kristau-erresumen antolaketa

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Berpopulatzearen ondasuna lurraldean: herri eta lur komunitatea Burgosen

Berpopulatzearen ondasuna lurraldean: latifundioa Kordoban

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

6 - Kristau-erresumen hedapena

XIII. mendean, kristau erresumak Guadalquivir, Levante eta Balearretako erresumetara zabaldu ziren.

Azkenik 1492ean, Errege Katolikoek Granada konkistatzen dute.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Konkistaren ondoriozko gizarte berria Kristauak musulmandarrei lurrak konkistatu ondoren, populazio gehiena lurraldean

gelditzen zen; agintariak aldatzen ziren. Gizartean aniztasuna handitu zen.

Kristauen lurraldeetan geratu ziren musulmandarrak: Mudejarrak Kristauek okupatuturiko lurraldeetan kristau bihurturiko musulmandar ohiak:

Moriskoak

Agintaritza kristaua

Agintaritza musulmandarra

Islam erlijioa mantendu zuten mudejarrak

Kristau bihurtu ziren musulmanak

moriskoak

Kristau izaten jarraitu zuten mozarabiarrak

Islam erlijioa hartu zuten muladiak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

kristauak

musulmandarrak=

mudejarrak

judutarrak

• Ez ziren integratu.

• Bereizitako auzoetan bizi ziren.

• Talde bakoitzak bere tradizioei eusten zien.

• Ez ziren familia mixtoak sortzen.

• Errege-erreginek kulturak errespetatzeko hitza eman zuten baina denboraz egoerak okerrera egin zuen.

Konkistaren ondoriozko gizarte berria

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

800 urte jo ta ke !!!

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Iberiar penintsula 1200 urtean

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

8 - Gaztelako Koroa

1230ean Gaztela eta Leon behin betiko elkartu ziren eta Gaztelako Koroa osatu zen.

Gaztelako Koroa penintsulako erresuma boteretsuena zen.

1230

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

8 - Gaztelako Koroa

Lurralde guztietan erakunde berak eta lege berak zeuden. Erregeak botere handia zeukan eta gorteek ezin zuten agindu.

Ekonomiaren oinarria nekazaritza eta abeltzaintza ziren, ardi merinoena (Mesta) batez ere. Artisautza eta merkataritza asko garatu ziren.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Gaztelako instituzioak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

8 - Gaztelako Koroa

• Gaztelan estilo erromanikoaren eta gotikoaren adibide asko daude.

Burgosko katedrala

San Miguel Eliza

San Esteban de Gormaz - Soria

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

8 - Gaztelako Koroa

Motako Gaztelua

Zamorako katedralaSoriako Santo Domingo

Duratoneko Andra Maria

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

9 - Aragoiko Koroa

XII. mendean sortu zen.

Penintsulan Gaztelan baino gutxiago hedatu zen, baina Mediterraneotik zehar zabaldu zen.

Kataluniako konderriak eta Aragoiko, Valentziako eta Mallorkako erresumek osatzen zuten. Lurralde bakoitzak bere instituzioak eta ohiturak mantendu zituen.

Herritar gehienak nekazaritzatik bizi ziren. Merkataritza asko garatu zen.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

9 - Aragoiko Koroa

Erregeak ez zeukan Gaztelakoak besteko indarrik eta Gorteen onespena behar izaten zuen askotan.

Aragoiko Koroan erromanikoaren eta gotikoaren adibide interesgarriak daude.

Sta Maria del Mar

Barzelona

Taüllelo San Klemente

Valentziako lonja

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

9 - Aragoiko Koroa - Bartzelonako portuko ontziolen irudiaMastaren prestaketa ontzi batean jartzeko

Ontzi baten atoia

Ontziolak

Ontziaren gila eraikitzen

Ontziaren egitura eraikitzen

Garabia

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

9 - Pirinioetako lurralde kristauak X. mendearen amaieran

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

9 - Aragoiko instituzioak

ERREGEA

Aragoiko Aldundia

Kataluniako Generalitatea

ValentziakoGeneralitatea

VALENTZIAKO

GORTEAK KATALUNIAKO

GORTEAK

ARAGOIKO

GORTEAK

Ogasuna

• Aldundiek eta Generalitateek kontrolatzen zuten

• Ez zuen gobernuaren betebeharrik

• Kontseilu bana erresuma bakoitzean

Errege-kontseilua

• Erregearen boterea erresuma bakoitzeko instituzioek mugatzen zuten

Justizia instituzioak

• Erregeak gobernuan egindako lana berretsi behar zuten• Erregeak eskatutako zergak onartu behar zituzten • Zergen xedea kudeatu behar zuten

• Gobernua kontrolatu behar zituzten gorteak bilduta ez zeuden bitartean

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Aragoiko Koroa: ekonomia

Jarduera nagusiak nekazaritza eta merkataritza ziren.

Mediterraneoan portu garrantzitsuak zituzten: Bartzelona, Valentzia, Palermo,…

Aragoiko merkatariek ordezkaritzak (kontsulatuak) zituzten Europako, Asiako eta Afrikako hainbat hiritan.

Itsasoko kontsulek nabigazioarekin eta merkataritzarekin zerikusia zuten gaiak epaitzen zituzten.

Valentziako Lonja

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Fernando I.a (1035-1065)

Antso II.a(1065-1072)

Alfonso VI.a(1065-1072)

Garcia Sanchez III.a Najerakoa

Antso IV.a Peñalengoa(1054-1076)

Antso Ramirez (1076-1094)

ARAGOI

Ramiro I.a (1035-1063)

Antso Ramirez(1063-1094)

Gonzalo(1035-1044)

Ramiro I.a Aragoikoa (1044-

1063)

NAFARROAGAZTELAETA LEON

Antso III.a Handia (1000-1035)

• Nafarroako erregea• Aragoiko kondea• Sobrarbe-Ribagorzako kondea (1018-1035)•Gaztelako kondearen ezkontidea (1029-1035)

Nafarroako Antso III.a Handiaren ondorengoak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Ordena militarrak

Santiagoren agindua

Alcantararen agindua

Calatravaren agindua

Montesaren agindua

Gurutzadetan bezala Iberiar penintsulan ere sortu ziren.

Fraide gerrariak ziren.

Musulmanen lurraldeak konkistatu eta defendatu behar zituzten.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Donejakue bidearen mapa

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Donejakue bideko mugarriak

Santiago

Ponferradako gaztelu tenplarioa

FromistakoSan Martin

San Juan Haitzekoa

Santa Maria Eunatekoa

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Aintzaren ataria

Aintzaren ataria(Santiagokokatedrala)

1. Santiago Handia

2. Azken judizioa

3. Jeseren zuhaitza

4. Apokalipsiko hogeita lau zahar

5. Apostoleak, patriarkak eta ebanjelistak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Oina Barrualdea

Aintzaren arkupea

Obradoiroren fatxada

Atxabitxien ataria

Aldare nagusia

Zilarren ataria

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Testua: Donejakue bidea (I)

Lorca izeneko leku batetik, ekialdeko aldetik, Salado izeneko ibaia pasatzen da: kontuz bertan edaten duzunarekin, ez ezazu edan ez zuk ezta zure zaldiak ere, errekako ura hilgarria baita!

Done Jakue bide ertzean, eserita bi nafar daude haien labanak zorrozten, laban haiekin ur hartatik edan eta hiltzen ziren erromesen zaldiak larrutu ohi zituzten.

Galdetu genien eta ez ziguten erantzunik eman, gezurra esan eta ura edangarria zela esan ziguten, ondorioz, guk gure zaldiei edaten eman genien, segituan biak hil ziren eta nafarrek bertan larrutu zituzten.

Kalixtinoren kodizea

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Testua: Done Jakue bidea (II)

Galiziarren lurra dago gero, Leongo muga pasa eta Irago eta Cebrero mendiak pasa ondoren. Lurralde hostotsua da, errekak eta zelaiak ditu, baratza izugarriak, fruitu onak eta iturri gardenak; baina eskasa hiritan, herrietan eta laboreetarako lurretan. Eskasa da ogian, garian eta ardoan, baina oparoa zekale ogian eta sagardoan, abeltzaintzan eta zalditan, esnean eta eztian, eta itsasoko arrainetan, handietan eta txikietan; urre, zilar, oihal, larru basati eta horrelakoetan aberatsa da, bai eta merkantzia sarrazenoan ere.

Kalixtinoren kodizea

Mundu guztiak hartu behar ditu erromesak errukiz eta errespetuz, aberatsak ala pobreak izan.Bere etxean erromesak hartzen dituen guztiak ez du soilik Santiago apopilo hartuko, Jainkoa bera ere apopilo hartuko du.

Kalixtinoren kodizea

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Testua: Donejakue bidea (III)

Immigrazioa Donejakue bidean - Frankoak

Monarkek objektibo politikotzat jo zuten hiri-jardueraren dinamizazioa eta herrien demografiaren garapena. Horretarako, immigrazioari eta artisauen eta merkatarien asentamenduari lagunduko zien legedia ezarri zuten. ...Alderdi ezberdinak jorratzen zituen: merkatariei ordaindu beharrekoak barkatzea edo bideko hiriei eta herriei «foru frankoak» ematea. Horrekin guztiarekin artisautzan eta merkataritzan lanean ari zen jendeari asentamendua erraztu nahi zitzaion erraztasunak eskainiz. Argi dago marko juridiko honen mendean zeudenek hainbat abantaila jakin zituztela eta lege tradizionalen aurrean askatasun gehiago zutela. Legediak arrakasta izan zuen eta horren adierazle izan zen hainbat auzoren garapena, Burgos izenekoak. Auzo horiek ezaugarri bereziak zituzten eskubide propioak izateaz gain, herritarren artisautzarako eta merkataritzarako jarduera hain zuzen ere. Salmenta lekuek islatu zuten hori eta kale-izendegietan saltokien, frankoen edo gaskoien kalea izenarekin gelditu dira, bai eta bertan egin ahal ziren lanekin edo erromesaldian zihoazen eta gaixo jartzen ziren erromesentzat jarritako ospitaleen izenekin ere.

J. L. MARTÍN, «Se hace camino al andar», La aventura de la Historia, 8. zkia. Egokitua

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Narankoko Santa Maria Asturias Lilloko San Miguel

Aurre erromanikoa

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Garaipenaren gurutzea Covadonga

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Miniatura: Liebanako beatoaren orrialdeak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Loarreko gaztelua, Huesca

Haitzeko San Joanen monasterioa, Huesca

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Toledoko katedrala Leongo katedrala

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Sevillako katedrala

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Sahaguneko San Tirso, Leon San Martin dorrea, Teruel

Mudejar eraikinak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

San Martin dorrea, Teruel

Mudejar eraikinak

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

ETA GARAI HARTAN

EUSKAL LURRAK

ZER ?

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

• Musulmanak ez ziren kokatu Euskal Herriko iparraldean. Ez zen erakargarria, ez zegoen hiririk ez aberastasunik, orografia menditsua...

11 – Euskal lurraldeak VIII – X bitartean

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

• Euskal lurraldeak inguruko erresuma boteretsuen artean zeuden: Iruñeko eta Gaztelako erresumen artean.

• XI. mendean euskal lurraldeak Nafarroako Antso III. Nagusiaren menpe zeuden.

11 – Euskal lurraldeak XII - XIII bitartean

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

• XII eta XIII. mendeen bitartean garai batzuetan Nafarroaren menpe eta beste batzuetan Gaztelaren menpe.

11 – Euskal lurraldeak XII - XIII bitartean

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Erresuma bisigodoaren bukaera – Musulmandarren hedapena (VIII)

MUSULMANDAR ETA FRANKOEN ARTEAN711

Musulmandarrak ez ziren euskal lurretan kokatu. Arrazoiak:

Gune menditsua.Lur ez oso emankorrak.Aberastasun iturririk ez.

Erasoaldiak hainbatetan egon ziren arpilatzeko asmotan.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Ekialdean, Iruñerriko erresuma Nafarroakoa bihurtu zen eta Aragoiko erresumarekin izan zituen harreman sendoak XI.mendean.

Nafarroa hainbatetan Aragoiko Koroari lotuta egon zen, eta orduan, krisiak eraginda, euskal lurralde batzuk Gaztelako erresumaren barnean gelditu ziren .

1134an, Nafarroak berriro independentzia lortu zuen baina egungo Bizkaia Gaztelaren mende geratu zen.

Nafarroako erresuma

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Nafarroako erresuma

Nafarroako erresumak itsasorako irteera galdu zuen. 1200ean Araba ia osoa eta Gipuzkoa Gaztelan sartu ziren Gaztelaren kontrako gerra galdu ostean.

Bestalde, ezin izan zuen errekonkistaren bitartez lurraldea zabaldu, Gaztela eta Aragoik inguraturik zutelako.

Nafarroak begiak Frantzian jarri zituen eta erresuma horrekin harremanak indartu zituen.

Iberiar penintsula 1200 urtean

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Euskal gizartea landatarra zen, populazioa urria zen gune sakabanatuetan bizi zen.

Jarduera ekonomiko nagusiak abeltzaintza eta nekazaritza ziren baina Bizkaiko eta Gipuzkoako lurrak ez ziren oso egokiak zerealak landatzeko.

Gizarte feudala pixkanaka sortuz joan zen familia boteretsu batzuen inguruan.

Euskal gizartea Goiz Erdi Aroan

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

XII.mendetik aurrera, hainbat hiribildu (hiri) sortu zen euskal lurraldeetan.

Gogoratu, errege-erreginek FORUAK eta HIRI-GUTUNAK ematen zizkieten hiribilduei. Hiri-gutunetan, eskubideak eta betebeharrak, mugak, eskumenak, jabetzak, zergak eta pribilegioak ezartzen ziren.

Hiribildu berriak sortzeko faktore nagusiak hauexek izan ziren:

Faktore estrategikoak edo militarrak (Gasteiz -1181- edo La Guardia -1165-.

Faktore ekonomikoak (Urduña-1229)

Babesteko faktoreak (Markina-1355- edo Elorrio-1356)

Euskal gizartea Berant Erdi Aroan

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Berant/Behe Erdi Aroko hiribildua: Durango

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Markina-Xemein (1355) Lekeitio (1355)

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Bilbo (1300)

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Gasteiz (1181)

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren.

Burdingintzak garrantzia eskuratu zuen, burdin mineral aberatsa eta energi iturri ugariak (basoak eta emari handiko ibaiak) zeudelako. Burdinolak baso eta meategietatik hurbil kokatzen ziren garraio kostuak gutxitzeko.

Merkataritzak ere garapen handia izan zuen XIII.mendetik aurrera. Itsas portuetatik burdina eta Gaztelako artilea garraiatzen zuten Europako iparraldera eta manufakturak inportazen zituzten.

Ekonomiaren susperraldia

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Euskaldunak eta arrantza

Euskal portuak ekonomiaren ardatz bihurtu ziren.

Goiz Erdi Aroan, euskal arrantzaleek kostatik hurbil egiten zuten arrantzan baina, pixkanaka, arrantzalekuak agortzek hasi zirenez, beste leku batzuetan bilatu behar izan zuten.

XIII. eta XIV.mendeetan, Ingalaterrako eta Irlandako kosteetan aritzen ziren; Islandiara ere heldu ziren.

Atlantikoa zeharkatzean, Ameriketara ere heldu ziren, Ternuako kostaldeetara eta Lorentzo Ibaiko estuariora.

Bakailaoa eta balea (Bizkaiko golkoan ohikoa Goiz Erdi Aroan) ziren gehien bat arrantzatzen zutena.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Euskaldunak eta arrantza Balearen arrantzaren garrantzia herrien armarrietan

Zarautz

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 2. DBH 7. GAIA

HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK

Bost erresumako penintsula

XIV. mendeko europear erresumak