Post on 29-Mar-2016
description
1
HEZKUNTZARAKO
BALIABIDEEN GIDA:
Ikasturtea: 2011/2012
Heziketa Berezia
Egileak: Sara Gutiérrez
Ane Miranda
Ane Piquero
2
HEZKUNTZARAKO BALIABIDEEN GIDA:
Egoki iruditu zaigu aurkitutako web-orriak hiru blokeetan banatzea; irakasleei
zuzendutako web-guneak, ikasleei zuzendutako web-guneak eta biei zuzendutako web-
guneak. Izan ere, badaude hainbat orrialde irakasleentzat zein ikasleentzat zuzenduta
daudenak.
Jarraian kurtso osoan zehar eta diplomaturan zehar ezagututako web-orrialdeak
uzten dizkizuegu eta horiei buruzko hausnarketa txiki bat:
1. Blokea: Irakasleei zuzendutako web guneak:
http://sites.google.com/site/ikttaldekotxokoa/
Honako web orri hau eskola 2.0-rekin zuzeneko harremana du; izan ere, bertan azaltzen
du zer den, zertarako balio duen eta nola erabili daitekeen. Arbela digitala zer den jakin
nahi baduzu, web gune honetan informazio ugari duzu. Bideojokoak ere aurki
ditzakegu. IKT-ak erabiltzen ohituta ez baldin bagaude bertan aurki dezakezu gida bat.
Gainera, haurrekin erabiltzeko hainbat aholku aipatzen ditu.
http://www.aulapt.org/
Adin ezberdinetarako ipuinak eta ariketak batzen dituen web gune interesgarria da.
Batez ere heziketa bereziko irakasleentzako. Honekin ez dugu esan nahi beste edozein
irakaslek ezingo duela erabili; izan ere, gauza interesgarri ugari aurki baititzakegu,
besteak beste dislexiarako gidak. Web gune hau mundu osoko irakaslek eta
profesionalek hartzen dute parte honen osaketan. Bertan bakoitzak eskegitzen ditu
erabilitako ariketak, iritziak, aurkikuntzak…
http://www.jmunozy.org/files/9/Logopedia/aula_al/documentos/enlamente.pdf
Helduentzako bideratuta dagoen liburua da, batez ere, guraso eta irakasleentzat. Bertan,
haurrekin erabiltzeko ariketak biltzen ditu. Ariketa hauek ulermena edo
adierazgarritasuna lantzeko balio digute. Oso interesgarria den liburua iruditu zaigu,
gida moduan erabiltzeko oso baliagarria da; izan ere, aholku ugari ditu.
3
2. Blokea: Ikasleei zuzendutako web guneak
http://clic.xtec.cat/db/listact_es.jsp
Haurrekin erabiltzeko ariketa ugari ditu. Gai ezberdinak batzen ditu eta zuk aukeratzen
duzu zein gai, hizkuntza edo maila behar duzun. Bertan egiteko edo deskargatzeko
aukerak ematen dizkizu.
http://www.usaelcoco.com/
Gaztelaniaz dagoen web gunea da. Bertan, matematikak lantzeko ariketa ugari aurki
ditzakegu. Ariketak jokoen bitartez lantzen dira, haurrei ikaskuntza eramangarriagoa
egiteko. Beste orrialdeak ez bezala, honek ez du deskargatzeko aukerarik ematen, baizik
eta bertan egin behar dira (on-line).
http://www.thatquiz.org/
Ingelesez dagoen web gunea da, hala ere ariketa askok ez dute hitzik behar, adibidez,
matematikakoak. Hizkuntzak ikasteko hiztegi zabala du , adibidez, ingelesez,
gazteleraz, frantsesez… gai ugari jorra ditzakegu, adibidez: geografia, hizkuntzak,
zientziak..
http://fichasingles.blogspot.com.es/
Haurrekin ingelesa lantzeko joko ugari batzen dituen bloga da. Bertan, gurutzegrama
ugari aurki ditzakegu hiztegia lantzeko. Fitxa moduan daude, deskargatzeko aproposak.
Gainera, gurutzegramak irudiekin agertzen dira; haurrek hauek margotu ahal izateko.
http://www.pekegifs.com/menujuegos2.htm
Haurrentzako jokoak batzen dituen web orria da. Joko didaktikoak dira on-line
jolasteko. Hauek gai ezberdinak jorratzen dituzte, margotzetik matematikak lantzera.
http://www.jugargratis.org/habilidad
Aurreko link-a bezala, honek ere haurrentzako joko didaktikoak batzen ditu. Gai
ezberdinak landu ditzakegu edozein hizkuntzatan.
http://www.pipoclub.com/
4
Haurrentzako programa bat da. On line zein deskargatzen erabili dezakegu. Garapena
errazten duten jokoak daude. Beste hizkuntza bati sarrera ematen dio (ingelesa).
3. Blokea: Irakasleei zein ikasleei zuzendutako web guneak
http://orientacionandujar.wordpress.com/
Irakasle zein ikaslerentzat baliagarriak diren zenbait eduki, ariketa, blog… batzen ditu.
Gai ezberdinetako ariketak dira. Irakasleentzako gida baliagarriak aurki ditzakegu.
Edozein adinetarako jarduerak jorratzen dira.ohiko irakasgaietatik aparte beste beharrei
aurre egiteko baliabideak ere badaude, adibidez, psikomotrizitatea lantzeko, irakurketa,
ulermena…
Ziur aski web orrialde interesgarri asko eta asko daudela hemen aipatu ez
ditugunak, baina gu Heziketa Bereziko irakasleak izango garen aldetik, horiei
zuzendutakoak ezagutzen ditugu. Gainera, aipatu beharra dago arestian izendatutako
hainbat web-orrialde, Heziketa Premia Bereziak dituzten ikasleei zuzenduta daudela,
baita PTei ere. Izan ere, baliabide informatikoen bidez azkarrago eta era dinamikoan
ikas dezakete eta beste ikasleen erritmora egokitu daitezke aniztasuna bermatuz.
5