Post on 05-Jun-2020
Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea Zaurgarritasuna Pertsona ardatz Erantzunkidetasuna Ahaldundu Sentsibilizatu Parte hartu Gizarte bidezkoago bat Kohesioa eta elkartasuna Nazioarteko lankidetza Oinarri soziala Iraunkortasuna
2013ko urteko txostena
BAIKABAMadariaga etorbidea 69,
etxabeaBilbo 48014
Tel.: 944 474 499Faxa: 944 750 151
baikaba@elkarbanatuz.org
HAZTENMadariaga etorbidea 81, atzealdea
(sarrera: Morgan bidetik)Bilbo 48014
Tel.: 946 426 447Faxa: 944 750 151
hazten@elkarbanatuz.org
HIRANKABlas de Otero 39
(sarrera: Arenatza Kobaren kaletik)Bilbo 48014
Tel.: 944 764 136Faxa: 944 765 398
hiranka@elkarbanatuz.org
Zentroak
OINEZ SAREAAlgorta 1 (Getxo)Algorta 2 (Getxo)Gerizpe (Getxo)Ondoan (Bilbo)
Arangoiti (Bilbo)Barakaldo
Bidean (Bilbo)Ganeko (Bilbo)
BIDANKAOllarganGaldakaoSanturtzi
Egoitza-Baliabideak
Madariaga etorbidea 69Bilbo 48014
Madalena Jauregiberri 2 - 851 P. Ku. 20080 Donostia
Bulegoak
Tel.: 944 757 643Faxa: 944 750 151
info@elkarbanatuz.orgwww.elkarbanatuz.org
Inprimatzea: Garcinuño inprimategiaJon Arrospide 11, 2. solairua • 48014 BilbaoLege-gordailua: BI-988-2014
LAN HAU PAPER BIRZIKLATUAN INPRIMATU DA
1
AurkibideaEskerrak 02
Aurkezpena 03
Nor gara 04-05
Lan- eta lanbide-heziketaren arloa 06-07
Egoitzetako esku-hartzearen arloa 08-09
Haurtzaroaren, familiaren eta oinarrizko laguntzaren arloa 10-11
Nazioarteko lankidetza 12
Gizarte-partaidetza 13
Administrazioaren eta jarraipen ekonomikoaren arloa 14-15
Urteko kontuak 16-17
Lankidetza-sareak 18
Komunikatzeko bideak 19
Kolaboratu gurekin 20
2
Eskerrak
Esker ona adierazi nahi diegu 2013. urtean lagundu diguten pertsona eta erakunde publiko eta pribatu guztiei:
• Kristau Eskoletako Anaiak – FSC
• Eusko Jaurlaritza - Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua • Gizarte Gaietako Sailburuordetza
• Bizkaiko Foru Aldundia - Gizarte Ekintza Saila
• Gipuzkoako Foru Aldundia - Gizarte Politikarako Departamentua
• Escuela Nuestra Señora del Rosario fundazioa
• “La Caixa” Gizarte Ekintza
• Educo fundazioa
• Carmen Gandarías fundazioa
• Antonio Menchaca de la Bodega Fundazioa
• Víctor Tapia eta Dolores Sainz Fundazioa
• La Salleko Gizarte eta Hezkuntza Ekintzen Sarea
• Bizkaiko Elikagaien Bankua
Orobat adierazi nahi diegu esker ona lagundu diguten bazkide, kolaboratzaile eta boluntario guztiei.
3
Aurkezpena
Joan den urtean, erakundean aldaketa sakon ugari izan ziren, eta egindako hausnarketa estrategikoa izan zen ezaugarri nagusia. Horren ondorioz, elkartearen 2013-2016rako plan estrategikoa osatu genuen, eta beraz, oinarriak finkatzeko eta datozen urteetarako ezarritako erronkei aurre egiteko indarrak hartzeko urtea izan zen 2013. urtea.
Elkartearen eremu operatiboari dagokionez, merezi du nabarmentzea proiektuen egonkortasuna. Eta hori hala izan da etengabe jasotzen dugun laguntzari esker; hain zuzen, erakunde publiko zein pribatuek eta gure gizartean premia handien duten pertsonen aldeko jarduerak finantzatzen jarraitzen duten pertsonek emandako laguntzari esker. Horrenbestez, egoitzetako esku-hartzearen arloak lortu du programazioei eustea, helburu izanik erabiltzaileen bizi-baldintzak etengabe hobetzea, pertsonei gizarteratzen laguntzeko hezkuntza-planei jarraituz.
Lan- eta lanbide-heziketaren arloak, aurten, jarduera-kopurua gehitzea eta jende gehiagok parte hartzea lortu du; horrek guztiak eragin du lan-eskaintzak edukitzea, eta ez gutxitan, ostalaritzaren eta turismoaren arloan. Gaur egun bizi dugun krisi-egoera dela eta, jakin badakigu egoera ahulean daudenei eragiten diela gehien lan gutxi zein lan-aukera gutxi egoteak, eta beraz, ahalegin handiagoa egin behar dugu.
Haurtzaroaren, familiaren eta oinarrizko laguntzaren arloak, aurten, hezkuntzaren alorrean esku-hartzen jarraitu du adingabeekin eta haien familiekin. Arlo horren bidez aurten ere familia askori eman ahal izan zaie elikadura- eta ostatu-laguntza.
Horrez gain, gogoan ditugu gure erabiltzaileetako batzuen jatorrizko herrialdeetan bizi dituzten egoera latzak, eta aurten elkarlanean jarraitu dugu gizarte-, hezkuntza- eta garapen-arloko nazioarteko proiektuetan. Izan ere, proiektu horiek helburutzat dute gure proiektuei lotutako haurrek eta gazteek bizi dituzten injustizia-egoerak aldatzea.
Eremu instituzionalari dagokionez, 2013. urtearen joanean, Zuzendaritza Batzordeak lortu ahal izan du, oinarri sozial guztiaren laguntzarekin, gure erakundeari buruzko azterketa amaitzea, datozen urteetarako ezarritako helburuetako bat betetze aldera: bermatzea oinarri sozialak (bazkideek, langileek eta boluntarioek) osatzen dutela elkartea eta oinarri soziala misioarekin bat datorrela. Izan ere, Zuzendaritza Batzordeak jakin badaki gurea bezalako elkarte batek etorkizuna izango badu, oinarri sozial sendoa izan behar duela, elkartearekin bat egingo duena eta bertan parte hartuko duena.
Azkenik, Zuzendaritza Batzordeak bene-benetan eskertzen dizue zuen dedikazioa, zuen ahalegina, zuen bitartekoak, zuen ilusioa eta zuen bokazioa gizarte bidezkoagoa eraikitzeko elkarrekin; izan ere, bestela, ezin izango genuke proiektu hau gauzatu.
Zuzendaritza Batzordea
4
Elkarbanatuz irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta La Salleko Ekintzen Sareko partaide da. Sare horrek, batez ere, hezkuntzaren eta esku-hartze sozialaren arloan egiten du lan.
Onura publikoko izendapena jaso du, eta partaidetza eta gizarte-aldaketa bultzatzen ditu.
Oinarri sozial sendoa du, 80 bazkide eta laguntzaile baino gehiago eta 88 boluntario dituen aldetik. Horien guztien bidez gauzatzen da elkarte-proiektua.
Lantalde profesionala du Elkarbanatuz elkarteak, 33 pertsonak osatua. Horietatik, 23 emakumezkoak dira, eta 10 gizonezkoak.
80 bazkide etalaguntzaile
33 langile 88 boluntario Elkarbanatuz+ + =Etorkizuneko urratsak:MisioaLa Sallaren hezkuntza-misioan parte hartzen du Elkarbanatuz elkarteak, eta lanean ari da gizarte bidezko bat eraikitzeko, gizarte-aldaketaren bidez eta gizarte-egoera ahulean daudenei gizarte-heziketako laguntza emanez.
IkuspegiaGizarte-erakunde salletar eraldatzailea izatea, erreferentziazko lana egingo duena gizarte-egoera ahulean dauden pertsonekin gizarte-heziketako lana egiten.
Nor gara
5
La Salleren 125. urteurreneko ospakizuna BilbonLa Salleko Anaiak Bilbora iritsi zireneko 125. urteurrena ospatu genuen 2013ko irailaren 21ean, eta, ekitaldi horretan, Bilboko haur eta gazteen heziketan egin duten ibilbide luzea gogoratu genuen.
Era berean, Elkarbanatuz elkartearen egoitza berria inauguratu genuen, La Salleko Anaiek orain 125 urte lanari ekin zioten eraikin berean, Arrosarioko Ama Andrearen ikastetxean.
Guztira, 1.780 pertsona baino gehiagok hartu dute parte gure programetan 2013. urtean.
Nazioartekolankidetza
Sentsibilizazioa
Arreta zuzena
6
Lan- eta lanbide-heziketaren arloa
Arlo horretan egiten dugun lanaren helburua da pertsonei gizarteratzeko prozesuetan laguntzea, bizitzarako trebetasun hobeak izan ditzaten eta enplegu-aukera gehiago izan ditzaten.
Gure esku-hartzearen bidez, gauzak aldatzen saiatzen gara. Pertsonak beren prozesuen bilakaeran parte hartzera bultzatzen ditugu; zehazki, prozesu horien plangintzan eta ebaluazioan aktiboki parte hartzera bultzatzen ditugu.
Halaber, enpresekin lan egiten dugu, egoera ahulean dauden pertsonen kolektiboarekin inplika daitezen, eta kolektibo horretako pertsonak enplegu-eskaintza jakin batzuetara bideratzen ditugu; hain zuzen ere, pertsonak duin egiten dituzten enplegu eskaintzetara.
2013ko Emaitza Nagusiak:
Emakumeek partaidetza aktiboagoa izatea lortu dugu gure zentroan, 11 emakumek
parte hartu dute
Eskaintzen dugun prestakuntzaren
ordu-kopurua handitu dugu, 1200 ordu
inguruan.
Gure lanaurreko praktiken programa
finkatu dugu.
Lanerako Orientabide Zerbitzu bat eskaintzen hasi gara.
Prestakuntza-prozesu osoa eta ondoren
praktikak gurekin egin duten 10 pertsonek, praktikak egin duten
enpresetan lan-eskaintzak lortu dituzte
Gure zentroetan prestatutako 6
pertsonek formatzaile gisa hartu dute parte
gure lantegietan.
7
HIRANKA – Gizarteratze ZentroaHIRANKA – Gizarteratze Zentroak 100 pertsona motibatuekin egiten dugu lan. Heziketa-plan bat egiten du pertsona horiekin, bizitza-egoera hobetzen lagunduko diena. Funtsezkoa da pertsona horiek plana egiten eta abiatzen parte hartzea. Hezitzaileak laguntzaile eta bideratzaile dira, ezarritako helburuak betetzeko.
Pertsonek zentroko dinamiketan parte hartzen dute (hala nola, taldeko eguneroko ekintzetan —ekintza horiek urte osoan zehar egiten dira—, tutoretzetan eta ezarritako planaren jarraipenean, partaideen arteko elkarrekintza informalerako eremuetan eta gizarte-mobilizazioetan). Horretaz gainera, beste gizarte-baliabide batzuekin aritzen gara elkarlanean eta koordinazio-lanetan. Dinamika, elkarlan eta koordinazio-lan horien bidez, borroka egiten dugu, pertsonek bizi duten bazterkeria-egoera gaindi dezaten.
Hazten – Lanerako Prestakuntza ZentroaPertsonak prestatzen ditugu, inguruan asko eskatzen diren lanbideetarako. Helburua da pertsona horiek lana aurkitzeko aukera gehiago izatea prestakuntza amaitzean. Prestakuntza-ekintzak egiten ditugu, profesionaltasun-ziurtagirietan oinarrituak, ostalaritzaren eta turismoaren sektoreen esparruan; zehazki, hoteletarako gela-zerbitzariak eta taberna eta jatetxeetarako zerbitzariak prestatzen ditugu.
Orobat lantzen ditugu gizarte-trebetasunak eta enplegua eraginkortasunez bilatzeko beharrezko diren tresnak. Prestakuntza teorikoa eta praktikoa osatzeko, ikasleek tutoretzapeko prestakuntza egiten dute enpresetan. Horri esker, ikasleek ezagutza handia dute lanbideari buruz (30 praktika baino gehiago egin dira).
Aurkibide – Lan Bitartekaritzarako ZerbitzuaGure helburua da artatzen dugun pertsona orok enplegu duin bat lortzea, bere lanbide-gaitasunetara egokitzen dena.
Banakako elkarrizketak egiten ditugu hautagaiekin, eta enplegua bilatzeko prozesua bideratzen dugu. Aldi berean, taldeko saioetan, alderdi jakin batzuk lantzen ditugu; hain zuzen ere, hautagaietako zenbaitek landu eta hobetu behar dituztenak.
Horretaz gainera, harremanetan gaude enpresekin, zerbitzuaren berri emateko eta langile-eskaerak kudeatzeko. Hori da, hain zuzen, zerbitzuaren alderdi garrantzitsuenetako bat.
8
Egoitzetako esku-hartzearen arloa bi programak osatzen dute: Oinez programak eta Bidanka programak. Profil ezberdinak eta hezkuntza-arloko laguntza jasotzeko premia-maila ezberdinak dituzten pertsonentzat dira programa horiek. Egoitzetako programen helburua da erabiltzaileen bizi-baldintzak etengabe hobetzea. Horretarako, zenbait heziketa tresna erabiltzen dituzte pertsonei gizarteratzen laguntzeko; besteak beste, BAP, Banakako Arreta Plana.
2013an, arreta berezia ipini dugu pertsonen partaidetzarako prozesuetan. Ildo horretatik, hezkuntza-arloko alderdi batzuk berritu ditugu, eta erantzunkidetasuna eta norbanakoaren autonomia sustatu. Arlo horretako lantaldeen arteko lana indartu dugu, hezkuntza-taldeak eta artatzen ditugun pertsonak parte hartzera bultzatuz. Batera hartu dugu parte mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat eraikitzeko sentsibilizazio-ekintzetan eta gizarte-aldarrikapeneko ekintzetan. Garapenerako hezkuntza dugu xede.
2013ko Emaitza Nagusiak
2013an irten diren pertsonetatik, % 97 irten
da ezarritako helburuak beteta.
Etengabe ebaluatzen dugu BAP, pertsonen benetako premietara
egokitzeko.
2 batzar, proiektuak ebaluatzeko
eta hobetzeko. Erabiltzaileak partaide
izan ziren.Arlo
horrek 48 egoitza-plaza
ditu.
14 sentsibilizazio-lantegi egin ditugu; horietatik 4 arlo horretako bi
lantaldeekin koordinazio-lanean. Erabiltzaile guztiek hartu dute parte lantegi
horietan.
2013an, 61 pertsona artatu ditugu Egoitzetako esku-hartzearen
arloan.
Gizarte-sentsibilizazioa,
gizarte-partaidetza eta kontsumo arduratsua
sustatu dugu.
Egoitzetako esku-hartzearen arloa
9
Oinez – Gazteak emantzipatzeko egoitza-programaPrograma hori Bizkaiako Foru Aldundiaren Mundutik Mundura proiektuaren parte da, eta 18 urtetik 19 urtera arteko gazte etorkinentzat da. Gazte horiek Administrazio Publikoaren tutoretzapean egon dira adingabeak zirenean. Bizkaiko 8 egoitza-baliabidek osatzen dute sarea, eta, guztira, 36 plaza daude.
2013an, erabiltzaileak ahalduntzen ahalegindu gara, batik bat. Horretarako, erabiltzaileak programan parte hartzera bultzatu ditugu. Horrek bide eman du erabiltzaileek hezkuntza-lantaldearekin batera programa ebaluatzeko eta hobetze-ildoak proposatzeko, erabiltzaileen kontzientzia kritikoa, parte hartzezkoa eta arduratsua garatzen laguntzeko, eta Elkarbanatuz elkartearekiko lotura sustatzeko.
Bidanka – Gizarteratzeko egoitza-programaPrograma hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren Aldebaran programaren barruan dago, eta 18 urtetik 60 urtera arteko pertsonentzat da. Pertsona horiek gizarte-bazterkeria pairatzen dute edo horretarako arriskua dute, eta egoitza eta heziketa akonpainamendu bat izateko premia dute. Proiektuan 3 egoitza-baliabide daude, eta, guztira, 12 plaza.
Pertsonen garapen osoa bultzatze aldera, 2013an, erabiltzaileen autonomia sustatu dugu, beren prozesuetan parte hartzera bultzatuz. Ildo horretatik, erabiltzaileek beren premiei eta ardurei lotutako ekintzak planifikatzen eta programatzen parte hartu dute.
10
Gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzen dugu adingabeekin eta haien familiekin, hau guztia baliatuz: eskola-laguntza, aisialdia eta gurasotasun positiboa.
Erakundearen erabiltzaileen harrera kudeatzen dugu: gizarte-diagnosia egiten dugu, programa, zerbitzu eta zentro egokietara bideratzeko, eta, gero, pertsonei gizarte- eta administrazio-arloa kudeatzen laguntzen diegu.
Halaber, lantegiak, mintegiak eta jardunaldiak egiten ditugu, kontzientzia kritikoa eta balio batzuk —hala nola, justizia eta elkartasuna— garatzeko.
2013ko Emaitza Nagusiak
550 pertsonak hartu dute parte sentsibilizazio-
ekintzetan.
125 haurrek jaso dute gizarte- eta hezkuntza-arreta
Baikaban.
126 pertsona igaro dira harrera-
programatik.
Hiriko udalekuak egin ditugu 9 astez.
178 pertsonak jaso dute
elikadura- eta ostatu-laguntza
(horietatik, 96 haurrak eta nerabeak).
Haurtzaroaren, familiaren eta oinarrizko laguntzaren arloa
11
Baikaba – Haurrentzako eta familientzako gizarte- eta hezkuntza-zentroaUrte honetan zehar, familietara eta 125 adin ezberdinetako adingabeetara egokitutako lan-planak abiarazi ditugu, premiak hainbat alderditatik eta hainbat tresnaren bidez asetzeko. Garrantzitsua izan da partaidetza- eta ahalduntze-eremuak sustatzea. Partaideak hitz egitera bultzatu ditugu, bai eta ekintzen plangintzaren partaide izatera ere. Aurrera egin dugu familiekin egiten dugun lanean azpimarratu nahi dugu: gurasotasun positiboa sustatzeko lantegi berriak egin ditugu, eta familiarteko aisialdi-uneak sustatu.
Harrerarako eta gizarte- eta administrazio-jarraipenerako zerbitzuaZerbitzu horren bidez, urte honetan erakundera iritsi diren erabiltzaile guztien gizarte-diagnosia egin dugu. Halaber, erabiltzaile horien gizarte- eta administrazio-jarraipena egiten dugu. 2013an, eguneratu eta hobetu egin ditugu erregistro- eta txosten-ereduak, hautemandako premiak hobeto asetze aldera. Halaber, 2013an egindako harrerei buruzko azterlan bat egin dugu. Azterlan horrek hainbat datu estatistiko eman dizkigu, zinez baliagarriak eta interesgarriak erakundearentzat.
Laguntzak kudeatzeko zerbitzuaIrizpide berriak ezarri ditugu, laguntzak esleitzean kontuan hartu beharrekoak, eta laguntzak esleitzeko prozesua sistematizatu dugu, eta, halaber, zenbait hobekuntza egin ditugu prozesu horretan. 2013an, bazterkeria-egoeran zeuden 178 pertsonei eta familiei lagundu diegu. Helburutzat izan dugu erakundean artatzen ditugun pertsonei prestakuntzaren, janzkeraren, osasunaren eta garraioaren arloan laguntzea eta, horren bidez, pertsona horien gizarte- eta hezkuntza-prozesuen jarraitutasuna bermatzea.
Sentsibilizazioa-programaPobreziaren eta gizarte-injustiziaren kausen gainean sentsibilizatze aldera, hainbat komunikazio-tresna erabiltzen ditugu; hala nola, sare sozialak. Orobat kudeatzen ditugu hilabetekari bat eta hileroko ohar-taula digital bat, eta 400 pertsonei inguruan bidaltzen. Horretaz gainera, zuzeneko lantegiak egin ditugu, DBHko ikasleentzat, gizarte-bazterkeriaren gainean sentsibilizatzeko. Halaber, urtero bezala, jardunaldi batzuk antolatu ditugu, haur eta nerabeentzat baliagarri diren partaidetza-ereduetan sakontzeko. Jardunaldi horietan, hainbat adituk parte hartu dute.
12
Nazioarteko lankidetza
Elkarlanean jarraitu dugu gizarte-, hezkuntza- eta garapen-arloko nazioarteko proiektuetan. Proiektu horiek helburutzat dute gure proiektuei lotutako haurrek eta gazteek pairatzen duten injustizia-egoerak aldatzea.
Bir-Chifae auzoa garatzeko laguntza, eskola-uzteari aurre hartuz eta laneratzea bultzatuz. Chifae elkarteak, Elkarbanatuzen laguntzarekin abian duen Marokon eta Tangeren proiektuaren helburuak dira, lehen hezkuntza bermatzea, eskola-uztea murriztea eta hiritartasun globalaren gainean sentsibilizatzea, herritarrek bizitza duina izan dezaten eta auzoa modu iraunkorrean garatu dadin. Horretarako, hainbat jarduera egiten dira: eskola-laguntza emateko jarduerak, aisialdiko jarduerak eta familiartekoentzako sentsibilizazio-lantegiak. Jarduera horietan, auzokoak eta boluntarioak parte hartzera bultzatzen dituzte.
• 350 haur baino gehiagok eta haien familiek hartzen dute parte eskola-uzteari aurre egiteko programetan.
• 300 haur baino gehiagok hartzen dute parte eskola-laguntza emateko eskolaz kanpoko jardueretan eta aisialdiko jardueretan.
• Partaideen % 50 emakumea da.
• 6 lantegi baino gehiago, hezkuntza zeinen garrantzitsua den jabearazteko.
• 4 eskolak hartzen dute parte proiektuan.
“Akwaba Afrika/Ongi etorri Afrika” kanpainaKanpaina horri esker, haurren hezkuntza babestu dugu, Afrikan egiten diren proiektu hauen bidez: “Bir-Chifae auzoa garatzeko laguntza”, eskola-uzteari aurre hartuz (Maroko), eta “Akwaba” (entzute aktiboa, eskolatzea eta bizi-proiektua), Abobon (Boli Kostan).
Proyede-Proegarekin eginiko partzuergoaElkarbanatuz elkarteak Proyede-Proegarekin eginiko lankidetza-hitzarmen baten bidez, elkarlanean dihardugu Erdialdeko Amerikako garapen-proiektuak babesteko eta herrialde pobretuen egoeraren gainean sentsibilizatzeko.
• Prestakuntza politikoko eskola emakumezko lider indigenentzat: genero-berdintasuna eta emakumeen autonomia.
• San Antonio Aguas Calientesen (Sacatepéquez, Guatemala) genero-berdintasuna eta irakurmena bultzatzea haurren artean.
• Genero-berdintasunerako hezkuntza, Guatemalako Hizkuntza Maietan Irakurtzeko Programa Nazionalaren bidez.
PRODESSA (Santiagoko garapen-proiektua) elkarteak bultzatzen ditu proiektu horiek. Guatemalako GKE sallestar bat da PRODESSA, hain zuzen.
13
Gizarte-partaidetza
Elkarbanatuz Elkartearen VII. JardunaldiakHauxe izan zen jardunaldien izenburua: “Gizarte-inklusiorako parte-hartzea: arriskuan dauden haur eta nerabeekiko praktika onak”. Bertan, 50 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Jardunaldien helburua zen haur eta nerabeekin egiten diren partaidetza-dinamiketan dugun esku-hartzeari buruz hausnartzea.Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako irakasle katedradun Rosa Santibañezek parte hartu zuen, eta txosten hau aurkeztu: “Arriskuan dauden haur eta nerabeekin esku hartzeko printzipioen gaineko hausnarketa”. Alderdi praktikoa, berriz, Tomillo fundazioak dinamizatu zuen; aisialdi-programen koordinatzaile Teresa Ariasek parte hartu zuen, eta “Tiempo Joven” programa, hots, gazteekin egiten den parte hartzezko programa, aurkeztu, “Gazteen gizarte-inklusioa parte hartzezko prozesuen bidez” deritzon esperientziaren bidez.
Prestakuntza-Mintegiak- Berdintasunerako prestakuntza-mintegia, On:giz elkarteko Mikel Otxotorenak
dinamizatua: “Gizonak eta berdintasuna elkarri lotuta al daude?”. Gizarte zinez justu, bidezko, demokratiko eta berdintasunezkoak lortze aldera, oso garrantzitsua da gizonak inplikatzea. Horixe landu genuen, hain zuzen.
- “Garapenerako hezkuntza, kulturarteko ikuspegitik” deritzon mintegia, Guatemalako PRODESSA (Santiagoko garapen-proiektua) sallestar GKGEko zuzendarikide Federico Roncalek emana.
- “Sallestar pedagogia” deritzon mintegia, anaia Mikel Balerdik emana. Ekintzen La Salle sarearen kide garen aldetik, sallestar prestakuntzaren alde egiten dugu, eta ikuspegi bera dugu hainbat alderdiri dagokienez; hala nola, misio komun eta prozesu gisa bizi dugun baten balioa, nortasun-elementuak, hezitzaile izateko nolakoak izan behar dugun eta bokazioaren eta lanaren arteko lotura.
Jardunaldi Hauetan Parte hartu dugu- EAPNen Partaidetzari buruzko Estatuko Kongresua.
- Euskadiko pobreziari, bazterkeriari eta desberdintasunari buruzko jardunaldia, EAPNek antolatua.
- Social Hitz: Etorkinen eta Giza Eskubideen inguruko Topaketa.
- BesteBi: “Inor ez etxerik gabe, Euskadin posible al da?”.
- Hirugarren Hirugarren Sektorearen IV. Kongresua Bartzelonan: “Berdintasunean eta gizarte-eskubideetan aurrera egitea”.
Komunitatean Parte hartzea- BesteBi plataformaren kontzentrazioak: etxegabeen duintasuna aldarrikatzeko
ekintzetan parte hartu dugu.
- Nazioarteko egunak: Pobreziaren aurkako Eguna, Etxegabeen aldeko Munduko Eguna, Giza Eskubideen Eguna, Etorkinen Eguna eta Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna.
- Harresiak Apurtuz koordinakundearen kulturarteko topaketa.
- Identibuzz proiektua, ikus-entzunezko sormen-esperientzia bat.
BoluntarioakElkartearen proiektuetan, boluntario talde batek hartzen du parte. Boluntarioek laguntza-jarduerak egiten dituzte, eta gizarte-elkartasunaren bideratzaile dira. Pertsona horiek helburu beraren alde egiten dute lan, eta, bidegabekotzat jotzen dituzten egoerak aldatze aldera, modu aktiboan hartzen dute parte proiektuetan, konpromiso irmoa dute eta onginahi hutsez jarduten dute. Halaber, Zerbitzu Solidarioaren bidez ere sustatzen dugu boluntariotza. Zerbitzu hori funtsezko osagarri da 2. mailako batxilergoko ikasleen prestakuntzan, eta ikasleek elkartasunaren gainean dituzten kezkei erantzuteko sortu dugu.
Urtean behin, boluntarioen topaketa egiten dugu, bizikidetzarako eta esperientziak trukatzeko eremu bat sortzeko. Topaketa hori egiten dugu, hain zuzen ere, boluntario guztien lana aitortzeko, denbora eta ahalegina eskaintzen baitute mundu justuago eta solidarioago baten alde. Boluntario guztiei: mila esker bide hau egiten laguntzeagatik.
14
Jarraipen ekonomikoaren zerbitzuaKudeaketa-estilo etiko eta arduratsu baten alde egiten dugu lan, bai eta egoera ekonomiko eta finantzario orekatu baten alde ere.
Administrazio-zerbitzuaGure administrazio-kudeaketari esker, eraginkortasunez antolatzen ditugu baliabide materialak, bai eta elkartearen kanpoko zerbitzuen baliabideak ere, elkartearen misioarekin bat datozenak. Halaber, administrazio-zerbitzuak hau egiten du:
• Kontsumo arduratsua eta baliabide materialak aurreztu daitezela sustatzen eta bultzatzen du; horretarako, ingurumen-irizpideak hartzen ditu kontuan.
• Harreman eraginkorra, horizontala eta lankidetzazkoa du hornitzaileekin.
Kalitate-programaArloa orobat arduratzen da Elkartearen kalitate-programa kudeatzeaz.
• Prozesuen mapa baliatzen du.
• Jarduna bideratzen du, etengabe hobetzeko.
16 kalitate-prozesu ari gara garatzen progresiboki:
Administrazioaren eta jarraipen ekonomikoaren arloa
Sarrerak/eSkabideak
bizi-kalitatea
hobetzea
Gizarte-ahultaSuna
pairatzeko
arriSkua
duten
pertSonen
eSkubideak
prozeSu eStrateGikoak
laGuntza-prozeSua
planGintza eStrateGikoa
kudeaketa ekonomikoa
diru-laGuntzak eta proiektuak kudeatzea
lanGileak kudeatzea
adminiStrazio-kudeaketa
lanGileen preStakuntza
boluntarioak kudeatzea
SentSibilizazioanazioarteko lankidetza
erabiltzaileen partaidetza
Sare-lana
lanerako preStakuntza eta orientabidea
laGuntza
Gizarte- eta hezkuntza-arloko eSku-hartzea
ha
rr
er
a-p
ro
ze
Su
a
eb
alu
az
ioa
15
Kostu Errealaren Finantziazio-IturriakDatu horiek osatze aldera, kostu errealaren finantziazio-iturriak zein diren zehaztuko dugu, eta finantziazio-iturri horiek 2013an kostu errealaren zer ehuneko finantzatu duten adieraziko.
Kontu-ikuskapenakElkarbanatuz elkarteak kontu-ikuskapenak egiten ditu, aldian-aldian egin ere, zenbait alderdi ebaluatzeko; hain zuzen ere, gizarte-eraginarekin, kontabilitate-kudeaketarekin eta elkartearen kudeaketan balio jakin batzuk integratzearekin lotutako alderdiak ebaluatzeko. Ebaluazio-mekanismo horiek bide ematen dute etengabe hobetzeko prozesuak garatzeko eta ezartzeko, eta, horretaz gainera, tresna apartak dira elkarte-proiektua serioa eta iraunkorra dela bermatzeko.
Kontu-Ikuskapen Ekonomikoa:A-Zeta aholkulariek urteko kontuen ikuskapena egin dute, eta egiaztatu dute kontu horiek zehatz-mehatz adierazten dutela Elkartearen finantza-egoera.
Kontu-Ikuskapen Soziala:Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS) eginiko kontu-ikuskapen sozialari esker, 2013an, gure Elkartearen eraginkortasun soziala eta helburuekiko jokabide etikoa ebaluatu ditugu, gizarteari eta elkartasunari begira lortutako emaitza hobetzeko asmoz.
Batzorde Etikoaren Txostena: Elkarbanatuz elkarteko Etika Batzordeak txosten bat egiten du urtero, eta, txosten horretan, Etika Kodea Elkartean zenbateraino sartzen den ebaluatzen.
Erakunde publikoen diru-laguntzak
Erakunde pribatuen diru-laguntzak
Espezie-ekarpenak
Boluntarioak
Erabiltzaileak
Bazkideak eta kolaboratzaileak
Beste batzuk
16
Elkartearen 2013ko urteko kontuak aurkeztuko ditugu. Horiek egiteko, indarrean dauden kontabilitate-printzipioak eta -arauak aplikatu ditugu. Bilakaera hobeto ulertzeko, 2012ko eta 2013ko ekitaldietako zifrak erakutsiko ditugu.
EGOERA-BALANTZEA 2013ko abenduaren 31n (eurotan emanda)
AKTIBOA
2013ko 2012ko OndAre gArBIA 2013ko 2012ko ekitaldia ekitaldia eTA pAsIBOA ekitaldia ekitaldia
A) AKTIBO EZ ARRUNTA 87.768,88 81.415,80 A) ONdARE GARBIA 70.894,40 77.367,96
I. Ibilgetu Ukiezina 0,00 19,40 A-1) FUNTs PROPIOAK 70.894,4 77.367,96
II. Ibilgetu Materiala 64.368,33 60.495,85 V. Aurreko ekitaldietako emaitzak 77.367,96 77.967,28
V. Epe Luzerako VI. Ekitaldiaren soberakina Finantza-Inbertsioak 19.400,55 20.900,55 Ekitaldiaren emaitza - 6.473,56 - 599,32
B) AKTIBO ARRUNTA 183.130,16 229.532,57 c) PAsIBO ARRUNTA 196.004,64 233.580,41
III. Jardueraren II. Kreditu-erakundeekiko erabiltzaileak eta zordunak 39.422,47 41.738,53 zorrak 138.805,10 159.988,67
IV. Beste zordun batzuk 116.834,50 172.960,02 IV. Hartzekodun komertzialak 45.499,54 64.891,74 Administrazio Publikoak 116.834,50 172.960,02 Hornitzaileak 3.255,14 24.275,57 Beste hartzekodun batzuk 42.244,40 40.616,17 Ordaindu gabeko ordainsariak 0,00 178,00 Herri-ogasuna - kontzeptu fiskalak 24.111,02 23.866,95 Gizarte segurantzaren erakundeak 18.133,38 16.571,22
V. Epe laburrerako V. Epe laburrerako periodifikatzeak 2.635,19 2.478,40 periodifikatzeak 11.700,00 8.700,00 Aurrez ordaindutako gastuak 2.635,19 2.478,40 sarrera aurreratuak 11.700,00 8.700,00
VI. Efektiboa eta beste aktibo likido baliokide batzuk 24.238,00 12.355,62
OndAre gArBIA eTA AKTIBOA, gUZTIrA 266.899,04 310.948,37
pAsIBOA, gUZTIrA 266.899,04 310.948,37
Urteko kontuak
17
Proiektuen KOSTU ERREALA eta gastu orokorrak:Elkartearen kostu ekonomikoa “kostu erreala” baino pixka bat baxuagoa da, honako arrazoi hauek direla eta:
• 2 pisu uzten dizkigute doan; pisu horietan daude, hain zuzen ere, Ondoan eta Bidean proiektuak.
• Bizkaiko Elikagai Bankuak emandako elikagaiak.
• Langileak. Izan ere, kontuan hartu behar dugu boluntarioek onginahi hutsez egindako lana (laguntza eta administrazio- eta kontabilitate-lanak). Kalkuluen arabera, 110 ordu lan egin dute, gutxi gorabehera.
Boluntarioei eta diruzkoak ez diren ekarpenei dagozkien kostuen gorakada:
Errentamenduak eta kanonak (1) 21.600,00
Janaria, garbiketa-tresnak eta bestelakoak (2) 1.039,18
Langile-gastuak (3) 1.560,00
GUZTIRA 24.199,18
2013ko 2012ko ekitaldia ekitaldia
ERAKUNDEAREN diru-sarrerak jarduera propioagatik 1.247.554,07 1.246.624,24 a) Bazkide eta erabiltzaileen kuotak 106.149,95 121.527,91 b) Kolaboratzaileen ekarpenak 14.951,20 14.611,20 c) Ekitaldiari egotzitako diru-laguntzak 1.126.452,92 1.110.485,13 d) Zerbitzuak ematea 0,00 0,00 Laguntza monetarioak eta bestelakoak - 6.353,00 - 7.605,00 Errentamenduak eta kanonak - 139.750,83 - 161.009,88 Langile-gastuak - 878.066,44 - 850.107,03 Beste ustiapen-gastu batzuk - 207.939,04 - 211.314,62 Ibilgetuaren amortizazioa - 17.101,23 - 13.092,92 Hondaketa Eta ibilgetuak besterentzearen emaitza - 693,30 0,00 Beste emaitza batzuk - 42,26 0,00
A-1) ERAKUNdEAREN JARdUERA PROPIOAREN sOBERAKINA - 2.392,03 3.494,79 Finantza-sarrerak Finantza-gastuak - 4.081,53 - 4.094,11 Kanbio-diferentziak
A-2) FINANTZA-sOBERAKINA - 4.081,53 - 4.094,11
A-3) ZERGA AURREKO sOBERAKINA - 6.473,56 - 599,32 Etekinen gaineko zerga 0,00 0,00
A-4) ONdARE GARBIKO ALdAKETA, EKITALdIAREN sOBERAKINEAN AITORTUA - 6.473,56 - 599,32
B) ONdARE GARBIARI ZUZENEAN EGOTZITAKO sARRERAK ETA GAsTUAK Jasotako diru-laguntza publikoak 921.597,13 928.615,29 Jasotako diru-laguntza pribatuak 204.855,79 181.546,29
B-1) ONdARE GARBIKO ALdAKETA, ONdARE GARBIAN ZUZENEAN AITORTUTAKO sARREREN ETA GAsTUEN ONdORIO dENA 1.126.452,92 1.110.161,58
c) EKITALdIAREN sOBERAKINAREN BIRsAILKAPENA Jasotako diru-laguntza publikoak - 921.597,13 - 928.615,29 Jasotako diru-laguntza pribatuak - 204.855,79 - 181.546,29
c.1) ONdARE GARBIKO ALdAKETA, EKITALdIAREN sOBERAKINA BIRsAILKATZEAREN ONdORIO dENA - 1.126.452,92 - 1.110.161,58
d) ONdARE GARBIKO ALdAKETA, ONdARE GARBIARI ZUZENEAN EGOTZITAKO sARREREN ETA GAsTUEN ONdORIO dENA 0,00 0,00
E) IRIZPIdE-ALdAKETENGATIK EGINdAKO dOIKUNTZAK
F) ERROREENGATIKO dOIKUNTZAK
H) BEsTE ALdAKETA BATZUK
I) EKITALdIKO ONdARE GARBIKO ALdAKETEN EMAITZA, GUZTIRA - 6.473,56 - 599,32
GALDU-IRABAZIEN KONTUA 2013ko abenduaren 31n (eurotan emanda)
(1) Pisu bakoitzeko hileko 600 e-ko alokairua balioztatzen da (2 Ondoan eta 1 Bidean).
(2) Bizkaiko Elikagai Bankuak emandako elikagaiak 3.000 e-an balioesten dira.
(3) Langile-gastuak: urteko 110 ordu, gutxi gorabehera.
18
Sare-lanak bide ematen du ahaleginak batzeko eta norabide berera bideratzeko, esperientziak trukatuz elkar aberasteko eta elkarrekin proiektuak eta ekimenak sortzeko. Horregatik, parte hartzen jarraitzen dugu kide garen sare hauen zuzendaritza-batzordeetan, lan-taldeetan, batzarretan, kanpainetan, ekimenetan eta abarretan:
Zero Pobrezia Kanpaina
Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako
Europako Sarea
FIARE Banku Etikoa
Ekonomia Alternatiboaren eta Solidarioaren Sarea
Bizkaiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkartea
La Salleko Gizarte eta Hezkuntza Ekintzen Sarea
Harresiak ApurtuzEtorkinei laguntza emateko
Euskadiko GKE-en koordinakundea
Ekain Sarea - Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak
Danok Bizilekua Izatearen eta Aterpe bakoen aldeko Plataforma
Lankidetza-sareak
19
Jarrai iezaguzu sare sozialetan:
Ohar-taula digitala:
Halaber, egin bat gurekin gizarte-mobilizazioaren bidez:
La Salle ARLEP barrutia: Aldizkari elektronikoak:
http://www.facebook.com/elkarbanatuz @elkarbanatuz http://www.youtube.com/
user/elkarbanatuz
Komunikatzeko bideak
www.elkarbanatuz.org Código QR:
20
Egin zaitez boluntario:Guri laguntzeko modu ugari dituzu, eta boluntario izatea da horietako bat. Baikaba eta Hiranka zentroetan lagun dezakezu, hainbat jarduera egiten.
Kultura-trukeko Bikoteka programan parte hartzea duzu laguntzeko beste aukera bat.
Egin ekarpen bat:• Dohaintza bat:
Erabiltzeko egoera onean dauden tresnak, ekipoak, altzariak eta bestelako bitartekoak behar ditugu gure jarduerak egiteko.
Soberan duzun horixe izan daiteke geuk behar duguna, proiekturen bat aurrera eramateko. Hori horrela den jakiteko, jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan.
• Etxebizitza edo lokal baten erabilera uztea:
Ba al duzu hutsik dagoen lokal, bulego edo etxebizitzaren bat? Haren erabilera uzten badiguzu, laguntza Itzela emango diguzu gure misioa betetzeko, erabiltzaile gehiagori arreta emateko aukera emango baitiguzu.
Geuk prestatuko dugu lekua pertsona horiek hartzeko moduan izan dadin, eta gure kontura izango dira hura berritzeko gastuak eta mantentze-lanen kostuak (komunitate-gastuak, hornidurak eta gainerako gastuak). Ez izan zalantzarik, jarri harremanetan gurekin eta adostuko dugu nola egin.
• Gure proiektuetarako laguntza ekonomikoa:
Aldiroko ekarpen ekonomikoak egiten dizkigute gure laguntzaileetako batzuk, eta, ekarpen horien bidez, premiazkoa duten egonkortasuna ematen diete gure proiektuei.
Ekarpen ekonomiko puntualak egitea da gure jarduerei laguntzeko beste aukera bat.
Laguntza eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:• Web-orriaren eta harremanetarako formularioen bidez: www.elkarbanatuz.org
• E-posta erabilita: voluntariado@elkarbanatuz.org eta/edo colabora@elkarbanatuz.org
• Telefonoz: 94 475 76 13
Izan gure laguntzaile