Post on 09-Jun-2020
EAThink erakusketa
ZURE IKASTETXEAN!!
HAUSNARTU, BEHATU, ASMATU!
euskalfondoa.org/eu/eathink
eathink2015@euskalfondoa.org 943.42.85.08
Zer da EAThink erakusketa?
Erakusketa hau heziketa interaktiborako espazio baten moduan aurreikusia dago eta gazteen artean
elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu. Horretarako, elikagaien eta horien
produkzioak eta banaketan sortzen dituzten eragin eta ondorio nabarmenenak irudikatzen dira, gaur
egungo elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz.
Izan ere, erakusketa izateaz gain, jolas kooperatibo bat ere bada. Bertan, gazteek, taldeka jarrita,
pista ezberdinak jasoko dituzte: batzuk irakurtzekoak, beste batzuk ukitzekoak, usaintzekoak,
ikustekoak… eta haiek erabiliz hainbat kontzeptu landu eta asmatu beharko dituzte. Dena den, sari
nagusia lortzeko talde guztien lana beharrezkoa izango da, kontzeptu guztiak batzen dituen “hitz gakoa”
azaleratzeko.
Informazio gehiagorako, ikusi Irakasleentzako gida atala.
Nola etorriko da erakusketa gure ikastetxera?
EAThink erakusketa mugikorra prest dugu! Eta zuen ikastetxean antolatzen dituzuen jai, egun edo
aste berezietan erabili dezakezue. Erakusketa ikastetxera eraman, montatu eta EAThink
proiektuko hezitzaile batek lagunduta taldeek txandaka erabili ahal izango dute.
Era honetara ikasgelatik kanpo baina ikastetxean bertan elikadura lantzeko errekurtso didaktiko-ludiko
bat izango duzue eskuragarri.
Hauek dira erakusketa jasotzeko beharrak:
Antolaketa: erakusketaren tailerrak ordu beteko iraupena du, eta gehienez 25 ikasleetako taldeek
erabiliko dute. Hortaz, erakusketa erabiliko den egunean ikastetxeak ikasle taldeak antolatuko ditu eta
talde bakoitzeko irakasle batek lagunduko du hezitzailea.
Erakusketa ikastetxe batera eraman ahal izateko, gutxienez hiru ikasle talde antolatuko dira egun
batean.
Espazioa: gutxienez 5x5m2-ko gela edo toki bat beharko da. Lurrean 3x4 metroko alfonbra bat jartzeko
toki librea beharko da, eta ahal izatekotan paretetan materiala eskegitzeko tokia erabilgai egongo da.
Ikusi Erakusketaren planoa eta argazkiak atala.
Muntaia: EAThink proiektuko hezitzaileak muntatuko du erakusketa baina ikastetxeko arduradun bat
edo biren laguntza beharko du materiala erakustokira eraman eta bertan muntatu eta jasotzeko.
Nola eskatu erakusketa?
Erakusketa zuen ikastetxean erabili nahi baduzue, hurrengo pausuak jarraitu:
1/ Eskari fitxa bidali eathink2015@euskalfondoa.org helbidera. Ahalik eta datu gehien betetzen saia
zaitezte.
2/ Teknikari bat jarriko da zuekin harremanetan erakusketaren erabilera konfirmatu eta zehaztasunak
lotzeko.
Zenbat kostatzen du erakusketak?
Dohainik da ikastetxeentzat.
euskalfondoa.org/eu/eathink
eathink2015@euskalfondoa.org 943.42.85.08
I. ERANSKINA. Erakusketaren planoa eta argazkiak
Hemen aurkezten dena erakusketaren antolaketa orientagarri bat da. Kontutan izan erakusketak
hainbat elementu dituela eta denak sartu beharko direla erakusketa jasotzeko atontzen den gelan.
Erakuskearen argazkiak:
Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea
LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan
Erakusketaren elementuak:
- 1 x alfombra (3x4m)
- 23 x marko (50x70zm). Paretetan eskegi edo pareta eta beste elementuen kontra jarri beharko dira.
- 25 x kutxa (40x30x23zm).
- 2 x gurpildun kutxa handi (110x64x88zm). Horien gainean kutxetako batzuk jarriko dira.
euskalfondoa.org/eu/eathink
eathink2015@euskalfondoa.org 943.42.85.08
Erakusketaren plano orientagarria (7x4m-ko gela batean):
euskalfondoa.org/eu/eathink
eathink2015@euskalfondoa.org 943.42.85.08
II. ERANSKINA. Irakaslearentzako gida.
EAThink erakusketa, erakusketa izateaz gain, jolas kooperatibo bat ere bada, eta ikasleen artean
elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu. Horretarako, elikadura ikuspegi
ezberdinetatik jorratzen du (soziala, ekonomikoa, ingurugiroarena…), elikadura gizartearen
eraldaketarako gakoetako bat dela azalarazteko asmoz.
Gaiaren lanketa: erakusketan lantzen denaz gain, garrantzitsua da ikasgelarekin elikaduraren gaia
jorratzea, horrek baldintzatuko baitu egindako lanaren arrakasta edo sakontasuna. Hortaz, bi aukera
daude:
• Erakusketa ikasgelan egindako lanketa baten orokortze fase bat bezala erabiltzea.
• Erakusketa ikasgelan landuko denaren sarrera bezala erabiltzea.
Elikadura ikasgelan landu nahi bada, EAThink proiektuak hainbat ikas-unitate proposatzen dizkizue,
ikasmaila eta ikasgai ezberdinetan banatuta. Ikusi denak hemen:
http://www.euskalfondoa.org/eu/eathink/material-y-unidades-didacticas/18/
Erakusketaren iraupena: 60minutu.
Dinamikaren helburu didaktikoa: kontsumo arduratsua sustatu eta elikadurari loturiko gakoez
hausnartu: gure gaur egungo elikadura ereduak zer ondorio dituen eta zein alternatiba dauden.
Dinamikaren nondik-norakoak:
1. Sarrera: helburua klase-kide guztien artean kontzeptu ezkutua asmatzea da eta hori soilik beste
kontzeptuak asmatzean lor dezakete, beraz, denen artean kooperatu beharko dute.
Kontzeptuak nola asmatu: Kontzeptu bakoitzak bi pista izango ditu: horman eskegitako
koadro batean aurkituko duten idatzizko hausnarketa bat eta horrekin erlazionatutako kutxa
batean aurkituko dituzten objektuek iradokitzen dietena begiratuz, ukituz, usainduz edota
entzunez (kaxa bakoitzak galdera edota pista bat du baita ere). Bi horiek uztartu, eta kontzeptua
gurutzegraman idatzi beharko dute (horretarako beste kutxa batean egongo diren letrak
erabiliz).
euskalfondoa.org/eu/eathink
eathink2015@euskalfondoa.org 943.42.85.08
Oharra: Kutxak eta koadroak ez dira toki berean egongo, beraz, bilatu beharko dituzte.
Zenbatuta doazenez, zenbaki berdina topatu beharko dute.
2. Taldeak egin eta kontzeptuen zenbakiak esleitu: Lau edo bost ikaskide izango dira gehienez
talde bakoitzean.
Guztira, 21 kontzeptu daude, eta, beraz, antolatzen diren taldeen arabera banatuko dira. Ahal
den heinean, taldeei ez zaizkie kontzeptuen zenbaki jarraituak esleituko.
3. Kontzeptuen lanketa: Ikasleak martxan jarriko dira kontzeptuak asmatzen. Arazorik izanez
gero, dinamizatzaileak lagunduko die galderak eginez edota pistak emanez.
Talde batek kontzeptu bat asmatzen duen bakoitzean dinamizatzaileari esan beharko dio, eta
honek txapa bat emango die, asmatu izanaren seinale [errefortzu positiboa].
Talde batek bere kontzeptu guztiak asmatu baditu eta besteek ez badute bukatu, elkarri
lagunduko diote. Horretarako bi aukera daude: kideak beste taldeetan banatu edo talde honek
beste taldeen kontzepturen bat bere gain hartu.
Hauek dira erakusketan lantzen diren kontzeptuak:
1. Haziak 2. Gabonak 3. Gosea
4. Hondakina 5. Hirigintza 6. Transgenikoak
7. Dirua 8. Informazioa 9. Azoka
10. Janari-azkarra 11. Arrantza 12. Garraioa
13. Pestizidak 14. Eskubideak 15. Birziklapena
16. Harategia 17. Teknologia 18. Kutsadura
19. Ura 20. Erleak 21. Esportazioa
4. Kontzeptu ezkutua [kontsumo-arduratsua]: behin kontzeptu guztiak asmatuta, kontzeptu
ezkutua gurutzegraman islatuta ikusiko da: Kontsumo-arduratsua.
Klase osoa biribilean dagoelarik, dinamizatzaileak hurrengo galdera egingo du eta eztabaida
sustatzen saiatuko da, gehien bat kontsumo-arduratsua zer den argi gera dadin: “zuek
asmatutako kontzeptuek eta kontzeptu ezkutuak zein harreman dutela uste duzue? zer
da zuentzat kontsumo arduratsua?”
Horretaz gain, eta denbora badago, ikasleei haiek asmatutako kontzeptuei buruz galdetuko
zaie: zeinek deitu dien arreta, zergatik, besteren bat gehituko luketen, eta abar.
5. Ohiturak aldatzeko konpromezua:
Dinamizatzaileak ikasleei banaka edo binaka paper batean hurrengoa idazteko eskatuko die:
Zer egin dezakegu gure elikagaiak kontsumitzeko modua arduratsuagoa izan dadin?”
Nahi izatekotan haien erantzuna altuan irakurtzeko eskatuko zaie.
* Oharra: laster erakusketa auto-editatzeko gida bat argitaratuko dugu. Egon adi hurrengo webgunean:
http://www.euskalfondoa.org/eu/eathink/jarduerak/eathink-erakusketa/38/
euskalfondoa.org/eu/eathink
eathink2015@euskalfondoa.org 943.42.85.08
III. ERANSKINA. Eskaria.
EAThink ERAKUSKETAREN ESKARIA
Ikastetxea:______________________________________________________________
Helbidea: _________________________________ Udalerria:________________________
Arduradunaren izen eta abizenak:______________________________________________
e-maila: _________________________ telefonoa: _____________ Mugikorra:___________
Erakusketa erabili nahi den data(k): ___________________________________
Ikastetxearentzako data bereziren bat da? ________________________________________
Erabilpen ordutegia (orientagarria): _____________________________________________
Erakusketaren gelaren tamaina (gutxienez 5mx5m): ________________________________
Aparkalekutik gelaraino dagoen irisgarritasuna (eskailerak, igogailuak…): ________________
__________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________
Talde antolaketa (gutxienez 3 talde izango dira):
1. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:
Irakasle arduraduna:
2. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:
Irakasle arduraduna:
3. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:
Irakasle arduraduna:
4. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:
Irakasle arduraduna:
5. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:
Irakasle arduraduna:
6. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:
Irakasle arduraduna:
Bidali eskaria eathink2015@euskalfondoa.org helbidera.
* Oharra: eskaria bidaltzearekin batera erakusketaren erabilpenaren baldintza guztiak onartzen ditu
ikastetxe eskatzaileak.