Post on 31-Jul-2015
FORMA PLANOA
FORMEKIN IRUDIKATUZ
IKONIKOTASUNA
• Adierazpen grafikoan irudikatzen den irudi errealaren antza gehiago ala gutxiago duten irudiak erabili ditzakegu.
• Ikonikotasuna forma edo irudi baten eta errealitatearen arteko antzekotasun maila da.
Forma figuratiboa
• irudikapenean optikoki atzematen dugun errealitateari hurbiltzen zaio, ikonikotasun maila altuago edo baxuagoa izan dezakeelarik.
• Forma errealista denean, begiekin ikusten dugun errealitatea imitatzen saiatuko da.
• Besteetan informazioaren sinplifikazioa ulermenean nahitaezkoak ez diren xehetasunak alde batera utziz burutzen da, formen estilizazioa edo geometrizazioa nagusituz.
Forma abstraktua
• Ez da optikoki ikusten duguna fideltasunez imitatzeaz arduratzen. Forma abstraktuan figura erreferentea ez da atzematen.
Formaren zatiak
siluetaingerada barne formadintornoa
FORMA MOTAK
Forma irekiak
Batzuek besteekin nahasten dira, ingeradak zehaztea zaila da.
Forma itxiak
Ingerada ongi zehaztuta dute.
Forma erregularrak
Angelu eta alde guztiak berdinak ditu.
Forma irregularrak
Aldeak eta angeluak desberdinak ditu. Forma geometrikoak ala organikoak izan daitezke, lerro zuzen ala kurbatuekin.
Forma positiboak
Espazio zehatzak betetzen dituzte eta inguruan espazio hutsak dituzte.
Forma negatiboak
Hutsunea bezala atzematen dira, inguruan espazio beteak dituztela.