Post on 25-Sep-2020
Eguneroelkarlaneanjarraitzeko
Milaka euskaltzale hartzeko prestdaude Mungian: ‘Egunero
alkarregaz’ lelopean, ikastolaulertzen duten modu berean
egingo dute Ibilaldiabihar b2-3
IBIL
AL
DIA
Testuak: Maialen Unanue
berria2017ko maiatzaren 27a
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a2 b Ibilaldia
Larramendi ikastola
Egunero eta ‘alkarregaz’Ibilaldia egingo dute bihar, ‘Egunero alkarregaz’ lelopean, Mungiako Larramendiikastolaren alde b 50. urteurrena du, eta lehenengo promozioko ikasleekestreinatuko dute jaia, zinta ebakita b Ibilaldia jai iraunkorra izatea nahi dute
Larramendi ikastolako ikasleak,
Egunero alkarregaz lelodun
pankartarekin.
MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Dena prest dute Mungian (Biz-kaia) biharko Ibilaldirako: Larra-mendi ikastolak antolatu du aur-ten, Egunero alkarregaz lelope-an. 50 urte ditu aurten ikastolak,eta ibilbide horretan parte hartuduten guztiak izan dituzte gogo-an. Egunez egun elkarrekin eginzuten lanari esker iraun du ikas-tolak, eta modu horretan jarraitunahi dute lanean aurrerantzeanere.
Bihar Ibilaldia «sareetara ko-nektatuta» egongo dela nabar-mendu dute antolatzaileek: Face-book, Twitter eta Instagram era-biliko dituzte eguneko argazkiakerakusteko. Horrez gain, Bizkai-ko ikastolen aldeko festara joatendirenek ere argazkiak, bideoakzein iruzkinak bidal ditzaten nahidute, #ibi17 traola erabilita: ho-rrela, jaiarekin lotutakoak erraza-go identifikatzeko aukera izangodute.
Hain zuzen ere, traola erabili duLarramendi ikastolak aurtengoIbilaldiaren irudi gisa. Horrela,«modernitatea» erakutsi nahiizan dute: «Ikastolak ibilbide lu-zea egina duen arren, egun ager-tzen diren erronkei aurre egitekogai delako. Aurrera begira jarrai-tzen dugun seinale». Gainera,Larramendi eta ikastola hitzenlehen hizkiak irudikatu dituztetraolaren gainean.
50. urteurrena dutenez, moduberezian hasiko dute eguna: le-hen promozioko ikasleak gonbi-datu dituzte eguna hasteko eki-taldira, eta haiek izango dira jaiaestreinatuko dutenak, zinta eba-kita. «Ikaslea hezkuntza sistema-ren ardatz da egun, eta ikasleakbeti izan dira gure izatearen arra-zoia, hasieratik. Orduko ikasleakbatuko ditugu, eta ziur gauzaasko dituztela oroitu eta konta-tzeko». Goiz erdialdera, 2018koIbilaldiko antolatzaileei emangodiete lekukoa: hain zuzen, San-turtziko Bihotz Gaztea ikastolakolagunei.
Biharko Ibilaldiak herria etaikastola batuko ditu, 5,7 kilome-troko ibilbidearekin. Guztira, laugune izango ditu: Egunero izene-koa, ikastolan kokatua; Erdu,Iturbaltzako auzoan; Alkarregaz,Atelan; eta Jaio, Mungiako erdi-gunearen hasieran.
Bizkaiko ikastolen aldeko jaiairaunkorra izatea nahi dute, etazenbait neurri hartu dituzte aldehorretatik. Urteetako kezka izanda alkoholaren gehiegizko kon-tsumoa. Horregatik, graduaziotxikiko edariak baino ez dituztesalduko txosnetan, eta, horrezgain, prebentziorako programabat ere jarri dute martxan. Beste-ak beste, txosnetan lan egingo
duten boluntarioek formakuntza
saio bat jaso dute. Horrez gain,
esku hartze zuzena egingo du tal-
de batek, gazteei zuzenduta, al-
koholaren arriskuez ohartarazte-
ko. Arrazoi beragatik, azken urte-
etako joerari jarraituz, Erronka
antolatu dute, ikasleei aisialdira-
ko beste aukera bat emateko.
Klandestinitatean hasiakEra berean, eragile moreak zain-
tza lanetan arituko dira, kolore
bereko petoak jantzita, Ibilaldia
eraso sexistarik gabeko jaia izan
dadin. Halakoren bat gertatuko
balitz, protokolo bat jarriko dute
martxan eraso diotenari lagun-
tzeko. Gainera, ingurumenean
ahalik eta kalterik txikiena eragi-
teko asmoz, hainbat neurri hartu
dituzte jaia antolatzeko orduan.
Bihar Mungiara garraio publikoz
joateko deialdia ere egin dute.
Ibilaldia antolatzen duen biga-
rren aldia da Larramendi ikasto-
larentzat. 1998an izan zen aurre-
koa, Erdu geugaz lelopean egin
zutena: orduko hartan lanean ari-
tu ziren guztiekin ere gogoratu
dira aurten. «Ondo dakigu haien
elkarlanari esker ikastolak pauso
asko eman dituela, oztopo guztiei
aurre eginez».
Klandestinitatean egin zituen
lehenengo urratsak Larramendi
ikastolak, 1967an. Kepa Deuna
elizaren lokaletan hasi ziren esko-
lak ematen: frankismo garaia ze-
nez, abadeak eman zien hura
abiatu ahal izateko lege babesa.
Zazpi ikaslerekin eta irakasle ba-
karrarekin hasi baziren ere, bere-
hala handitu zen ikasle eta irakas-
le kopurua. Eta, era berean, esko-
lak emateko lokal gehiago bilatu
behar izan zituzten: 1978an, azke-
nik, ikastolaren egungo egoitza
erosi zuten: Mungiako Llona au-
zoan dagoen Astiene baserria.
50 urte geroago, Bizkaiko ikas-
tolarik handienetako bat da:
1.300 ikasle inguru ditu. Izan ere,
ez ditu Mungiako ikasleak soilik
hartzen: eskualdeko hainbat he-
rritatik joaten dira hara ikastera.
Gainera, Batxilergora arte bertan
ikas dezakete.
Larramendin ikasi dutenek
ikastolarekin lotuta jarraitzen
dute, handik kanpo ere. Dozena-
ka izan dira Ibilaldiaren antola-
ketan parte hartu dutenak. Aur-
ten, gainera, ikasle ohien
topaketak egin dituzte lehenengo
aldiz, eta sare bat sortu dute. Ia
500 lagun batu ziren ikastolan,
oroitzapenak partekatu eta, garai
batean bezala, jangelan bazkal-
tzeko.
Urteurrenean, ikastolako kide-
ek hainbatetan esan dute erroei
jarraitzen dietela, eta bide horri
eutsi nahi diotela aurrerantzean
ere: «Izan zirelako gara, eta gare-
lako izango dira: lana egingo
dugu orain dela 50 urte Larra-
mendi bultzatu zutenen ondarea
50 urte barru izango direnek izan
dezaten. Ez dadila katea eten».
Ibilaldia b 3BERRIALarunbata, 2017ko maiatzaren 27a
Argazkiak, bideoak etairuzkinak ‘#ibi17’traolarekin zabaltzeradeitu dituzte Ibilaldirajoango diren lagunak
Goiz erdialdera, 2018koIbilaldiko antolatzaileeiemango diete lekukoa,Santurtziko BihotzGaztea ikastolakoei
Hasierako erroeijarraitzen dieLarramendik 50 urterenondoren, eta bide horrieutsi nahi diote
Traola erabili dute Mungian aurtengo Ibilaldiaren irudi gisa; mosaiko erraldoi bat egin zuten aurkezpenean. IBILALDIA
Glutenik gabekotaloen gunea,zeliakoentzat
RHainbat talo postu
jarriko dituzte Ibilaldi-
ko guneetan. Horietako bat
berezia izango da, ordea.
Izan ere, Euskadiko Zelia-
koen Elkartearekin elkarla-
nean, bigarren gunean
postu berezi bat jarriko
dute glutenez kutsatuta
ez dauden jakiak eskaintze-
ko.
Antolatzaileek jakinarazi
dutenez, hor egindako pos-
tukoak edonork jateko
modukoak izango dira,
baina, batez ere, zeliakoek
taloa inolako arriskurik
gabe jan ahal izan dezaten
jarriko dute.
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a4 b Ibilaldia
Elkarrizketa
Bigarren aldia da Mungiako (Biz-kaia) Larramendi ikastolak Ibilal-dia antolatzen duena. Aurten, gai-nera, 50. urteurrenarekin bateraegokitu zaie lekukoa hartzea.Itziar Nogeras ikastolako zuzen-dariak (Donostia, 1966) eta Gaiz-ka Abaroa Ibilaldiaren arduradu-nak (Mungia, Bizkaia, 1968) BE-RRIArekin jardun dute antolake-
taren nondik norakoez, Nogera-sen bulegoan bertan. Astiene ba-serrian dago. Hori da ikastolarenegoitza 1978az geroztik. Zer moduz doaz antolaketa la-
nak? Dena prest?
GAIZKA ABAROA: Esaten dugunmoduan, hemendik aurrera denada Ibilaldia. Orain artean, isilikegon gara Herri Urrats pasatu ar-
tean, eta orain jada lotsa barik ari-tuko gara [barreak]. ITZIAR NOGERAS: Orain denokhilaren 28ra begira jarrita gaude,baina esan behar da hemengo di-namika eta lana izugarria izandela urte osoan. Orain datoz ur-duritasunak, baina lana hasiera-hasieratik egin dugu, testiguahartu genuenetik.
Zergatik aukeratu duzue Egune-
ro alkarregaz leloa?
G. A.: Itziarrek esan duenari ja-rraituz, argi eta garbi geneukanIbilaldia egunero egin behar ge-nuela, lekukoa hartu genuenetik—eta lehenxeagotik ere bai—. Etaalkarregaz gehitu diogu ikastolaosatzen dugun komunitate osoakparte hartzea beharrezko ikusten
dugulako Ibilaldia antolatzeko:ikasleak dira gure oinarri-oina-rria, eta irakasleak, langileak etafamiliak ere badauzkagu. Ibilal-dia aurrera ateratzeko gakoakhoriek zirela ikusi genuen. I. N.: Elkarlana eta auzolana daudehorren atzean. Ikastolaren espiri-tua sendotzea eta berpiztea da le-loak atzean daukana, eta esperodugu horrek luzaro irautea. Zertarako erabiliko dituzue Ibi-
laldiarekin ateratako etekinak?
Zein behar ditu Larramendik?
I. N.: Batetik, azaldu nahiko nukeikastola zein egoeratan dagoen.Global 2020 plan estrategikoanmurgilduta dago, ikasturte hasie-ratik: metodologia parte hartzai-lea dauka, eta sektore guztiakparte hartzen ari dira: ikasle, lan-gile, familia edo bazkide eta ira-kasleak. Gogoeta horrek —eta,bestela ere, hezkuntzaren berri-kuntzan murgilduta gaudelako,derrigorrean— eskatuko digu in-bertsioa, batetik, azpiegiturenegokitzapenean. Izan ere, espa-zioak eta pedagogiak bat egin be-har dute gaur egun: badago ter-mino berri bat, hezkuntza arki-
tektura, eta hor murgildu nahigenuke. Era berean, profesiona-len prestakuntza eta berrikuntza-rako baliabideak behar ditugu.Gainera, naturak presentzia han-dia du gure espazioetan, eta horidena aukera ona da gure estrate-gia bideratzeko. Ibilaldiak horre-tan guztian laguntzea nahi genu-ke. Plan estrategiko horretaz hara-
go, zein helburu dituzue Ibilal-
diarekin?
G. A.: Norbaitek pentsa dezake:«Halako ikastola batek, hainhandia izanik, zertarako behar duIbilaldia?». Hain zuzen, Ibilal-diak txispa bat ematen dio edo-zein ikastolari: izan ere, komuni-tate osoa jartzen du martxan. Ha-lako zerbait ezin duzu aurreraatera guztion inplikazio barik, etahalakoetan, batzuetan, lausotutagelditzen da, adibidez, herriareki-ko lotura. Ibilaldiak eman digu ai-tzakia bat herriarekin daukagunlotura hori sendotzeko, barruandaukagun komunitatea martxanjartzeko eta ikastolaren esentziaere berresteko. Urte osoan eginditugun ekintzak ez dira izan,agian, oso ikusgarriak, baina ba-lio izan dute herriarekiko loturaeta barruko kohesio hori sendo-tzeko. I. N.: Garrantzi handia eman zaiohorri; uste dut, gainera, nota onaaterako dugula zeregin horretan.Aurten, gainera, urte berezia du-
zue: 50. urteurrena. Horrek ere
eragingo zizuen antolaketan,
ezta?
«Garai berriei begira jarri ditugu erronkak,ikastola modernizatuz»Itziar Nogeras eta Gaizka Abaroa b
Larramendi ikastolako zuzendaria eta 2017ko Ibilaldiko arduraduna
Ibilaldia, 50. urteurrena eta Global 2020 plana: hirurak uztartzen daramatzate azken hilabeteakLarramendi ikastolan. Parte hartzea sustatu eta komunitatea sendotu asmo dute.
MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Ibilaldia b 5
Elkarrizketa
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a
I. N.: Garai hauen berezitasun bat
da, hain zuzen ere, batzarretan
ikasle ohiak daudela. Horrek
esan nahi du lekukoa hartu dute-
la ikastola sortu zutenengandik,
eta horrek oso berezi egiten du
momentu hau.
G. A.: Ikusten dugu beste ikastola
batzuetan ere gertatzen dela
fenomeno hori.
Azken txapan sartuta zaudete:
nolako giroa dago herrian?
G. A.: Herria Ibilaldiari begira
dago jada: azkeneko prestaketak
egiten, belarra moztu dugu jada
guneetan, laster muntaketa hasi-
ko da… Orain, egun bakoitza da
erabakigarria: azkenera arte beti
gelditzen dira xehetasun txikiak,
baina dena ixten ari gara. Egune-
ro batzarrak egiten ari gara, nor
bere taldetxoan: hori gauza
inportantea da. Ibilaldiak balio
du barruko jendea ezagutzeko
eta luzaroko lagunak egiteko,
zeren lanean egiten diren adiski-
detasunek sendotasun handia-
goa izaten baitute.
I. N.: Orain, egunak luzatu dira,
baina neguan hemen argia luza-
roan egon da piztuta, ipurtargien
moduan.
Zenbat lagun aritu zarete anto-
laketa lanetan?
G. A.: Progresiboa izaten da hori.
Hasieran, 25-30 lagun; gero,
ehundik gora. Eta ez ditut zenba-
tu, baina batzordeak, adibidez,
hamabi dira. Berrehun bat lagun
izango gara, guztira. Ikasle ohiak
ere inplikatu dira.
I. N.: Azpimarratzekoa da ikasle
ohien topaketa bat egin zela lehe-
nengo aldiz, eta sare bat sortu
dela. Jende asko bildu zen.
Nola gogoratzen duzue 1998ko
Ibilaldia? Non zeundeten?
G. A.: Ni ikasle ohi moduan egon
nintzen laguntzen; guneetako
azpiegiturak muntatzen ibili
ginen.
I. N.: Ni ez nengoen Mungian; nire
bigarren semearen amatasun
baimenarekin nengoen.
Zeintzuk dira Larramendiren
erronkak, aurrera begira?
I. N.: Garai berriei begira jarri
ditugu erronkak: ikastola moder-
nizatuz eta, aldi berean, alde aka-
demikoa eta pedagogikoa kudea-
ketarekin uztartuz. Horrek,
atzean, izugarrizko lana, gogoeta
eta elkar ulertzea eskatzen du.
Arlo bakoitza berritzea ere erron-
ka handia da. Eta lehen aipatu
dudan espazioen alderdia ere hor
dago; hortik doa plan estrategi-
koa.
Zazpi proiektu aurreikusi ditu-
gu; atal nagusia hezkuntza berri-
kuntza da, baina, horiez gain,
inbertsioen proiektua dago, giza
baliabideena… Euskalitek marka-
tzen dituen ildoetara hurbildu
nahiko genuke. Plan estrategiko-
ak proiektu horiek ditu, baina,
gainera, parte hartzea sustatzen
jarraitu nahi dugu: proiektuek
behar duten neurrian, lantalde
mistoak izaten, langileak eta ira-
kasleak eta familiak elkarrekin
bilduta. Ikasturte bukaeran ber-
tan sortuko ditugu lantaldeak,
hurrengoan martxan jarri ahal
izateko.
Zein zailtasun ditu ikastolak
egunerokoan?
G. A.: Bat oso nabarmena
da espazioen mantenua:
oso ondo daude eraiki-
nak, baina mantentzea
kosta egiten da. Gainera,
tamainak batzuetan
barne komunikazioa
zailtzen du, baita proiek-
tu koherente bati eustea
ere. Lan polita daukagu
hor josteko.
I. N.: Komunikazioarena
erronka handia da. Gai-
nera, ez da hemengo
kontua bakarrik, baina
euskararen erabilerari
ere heldu behar diogu,
autokritika moduan: Mungialde-
ak ematen du horretarako auke-
ra. Bizkaiak oso eremu desberdi-
nak ditu, eta honek ez dauka
aitzakiarik; erronka handia dau-
kagu, beraz.
Ikastolen azken jaietan, garran-
tzi berezia ari dira hartzen ingu-
rumena, prebentzioa eta sexu
erasoen aurkako jarrera. Jaia
berrasmatzeko beharrari eran-
tzuten dio?
G. A.: Guri ez dagokigu, Larra-
mendi ikastola moduan, jaia
berrasmatzea. Baina hausnarke-
ta prozesu bat martxan dago:
urrun joan barik, zapatuan egon
ginen bilduta. Derrigorrezkoa da
jaia berritzea edo, behintzat, hor
daukagun proiektua berriro erre-
pasatzea eta kontrolatzea zertan
ari garen. Ikusten da jai erral-
doiak berekin dakartzan arris-
kuak kontrolatu behar direla;
bestela, jaia bera arriskuan egon
daiteke.
Urte osoan egindako ekintzeta-
tik, zein nabarmenduko zenuke-
te?
I. N.: Kanpaldia aipatuko nuke.
Berezia izan zen, oso polita.
G. A.: Barrura begira, aipatzekoa
da hori. Kanpora begira, berriz,
Korrontziren kontzertua oso
arrakastatsua izan zen. Gainera,
ikasleek parte hartu zuten: plus
hori izan zuen. Giro ederra sortu
zuten, eta ikasleak oso pozik ibili
ziren.
Elkarlana dago leloarenatzean: ikastolaren espirituasendotzea eta berpiztea;espero dugu irautea»Itziar NogerasLarramendi ikastolako zuzendaria
«Ibilaldiak txispa bat ematen dio edozein ikastolari:izan ere, komunitate osoajartzen du martxan»Gaizka Abaroa2017ko Ibilaldiaren arduraduna
‘‘
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a6 b Ibilaldia
50. urteurrena
Zazpi ikasle etairakasle bat. Ho-riek izan zirenMungiako (Biz-kaia) Larramen-di ikastolaren
hazia erein zuten lagunak: ho-riek, eta hori posible izan zedinlan egin zuten herritar eta gurasoandana bat. Eta, dagoeneko, 50urte pasatu dira ordutik.
Ikastolen aldeko giroa orokorra
zen Euskal Herri osoan, baitaMungian ere. Haien haurrek eus-karaz ikas zezaten lan egin zute-nek ez zuten lan makala egin:hainbat traba izan zituzten, baitaFranco hil ostean ere. Baina horriguztiari aurre egiteko gai izan zi-ren, «alkarregaz egindako lanariesker». San Pedro elizan egin zi-tuen lehenengo urratsak Larra-mendi ikastolak 1967an, EscuelaParroquial izenpean. Izan ere,
herritarrek ikastola izena hasie-ratik erabili arren, Mungiakoerretoreak eman zion lege babe-sarekin abiatu zuten. Praktikan,ordea, guraso eta irakasleak arituziren antolaketa lanetan.
Berrogeita hamar urteko ibilbi-dean, hainbat aldaketa izan dituikastolak. Hasieran batez ere, aldebatetik bestera ibili ziren, behinbetiko egoitza Astiene baserrianfinkatu arte. Ez da aldatu, ordea,
ikastola sortu zuteneko espiritua,gaur egungo arduradunek azaldudutenez: «Transmisio lana ez daeten behar; izan ginenetik gara,eta atzera begiratu beharra dau-kagu. Ezin da ahaztu zer garen etanora goazen».
Ana Mari Elorriaga izan zen La-rramendiko lehenengo irakaslea.Hiru urte eta erdi egin zituen ber-tan lanean, Ameriketara joan au-rretik. Irakaslea baino askoz
gehiago zen Elorriaga, 2010eanegindako omenaldian esan zue-nez: «Umeen irakasle, ama, sen-datzaile... izateko eskatu zidaten:denetarik egitea. Eta gustura eginnuen».
Hastapenetan ohikoa den be-zala, dena zegoen egiteko ikasto-lan. Handik eta hemendik lortuzuten materiala, batzuek eta bes-teek utzita. «Hiru urteko umeekikasmahai handiak zituzten, ume
Mungiako Larramendi ikastolak 50 urte bete ditu aurten: zazpi ikaslerekin eta irakasle batekinhasi zuen ibilbidea, 1967an, Francoren garaian. Orain, hastapenetako espirituari eutsi dio,dimentsio handiagoekin: Mungiako eta eskualdeko ikasleak jasotzen ditu, milatik gora guztira.
Hasierako esentziari lotuta
Ana Mari Elorriaga (irudian) izan zen Larramendi ikastolako lehen irakaslea: zazpi ikaslerekin hasi ziren, eta handik bi urtera hiru irakasle eta 98 ikasle ziren. IBILALDIA
Ibilaldia b 7
50. urteurrena
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a
nagusientzako egokitutakoak. Ez
ziren mahaira heltzen», gogoratu
zuen Elorriagak. Horrez gain,
hainbat egitasmo antolatzen zi-
tuzten dirua lortzeko: jaialdiak,
Olentzero, txosnak...
Ikastola aurrera ateratzeak es-
katzen zizkien lanez gain, aurre
egin behar izan zioten garai har-
tako giro politikoari ere. Sortzai-
leek omenaldi hartan gogoratu
zuten Espainiako bandera bat
erosi behar izan zutela: «Ez ge-
nuen inoiz jartzen, ikuskatzailea
etortzen zenean bakarrik». Pablo
Sanchez zen inspektorea, eta
itxiak zituen zenbait ikastola Bil-
bon. Ondo gogoan ditu Gorane
Agirre ikasle ohiak bisita haiek:
«Osabaren dendaren paretik pa-
satu behar zuen ikuskatzaileak
ikastolara etortzeko, eta hark dei-
tzen zien irakasleei, abisatzeko».
Espainiako bandera eta gurutzea
atera, Francoren argazkia jarri eta
euskarazko apunteak gorde be-
har izaten zituzten. «Etortzen ze-
nean, ‘ave maria purisima’ esa-
ten zigun, eta guk ‘sin pecado
concebida’ erantzun behar ge-
nuen. Ondo ikasita geneukan».
Iñaki Barkos Sastrea zen Agi-
rreren osaba; ikastolako lehenen-
go lehendakariordea izan zen,
azaldu duenez. Egoitza berrira
pasatu aurretik, haren denda zen
ikasleen «botikaria»: zauri bat
egiten aldiro harengana joaten zi-
ren guztiak.
Batetik bestera aldatzenIkastola berehala hazi zen:
1969an, hiru irakasle eta 98 ikasle
zituzten. Horrek, noski, espazio
gehiagoren beharra sortu zion
ikastolari, elizan zeukaten egoitza
txiki gelditu baitzitzaien. Irtenbi-
dea aurkitu ere egin zioten, gura-
soek utzitako lokalei esker.
1976an, toki eta diru arazoak
areagotu egin ziren, eta ikastola
bertan behera geratzeko arriskua
egon zen. Elizaren lokalez gan,
herriko beste zenbait lokaletan
egokitu zituzten ikasgelak, eta
tarte batez sakabanatuta egon
ziren Larramendiko ikasleak.
1978an, txerri etxalde bat eroste-
ko aukera suertatu zitzaien, eta
martxan jarri zuten ikastola
Astiene baserrira eramateko pro-
zesua. Mungiako Llona auzoan
zegoen, eta han dago gaur egun
ikastolaren egoitza nagusia. Agi-
rrek berak gogoan ditu leku alda-
keta haiek. Irakasleak ere gogoan
ditu: «Andereño Mila, Mari Kar-
men, Jaione... Denak emaku-
mezkoak ziren hasieran, eta
denak ziren andereñoak gure-
tzat».
Dirua lortzeko, berriz, deneta-
rik egin zuten: bakoitzak ahal
zuen erara. Batzuek kristalezko
botilak batzen zituzten taberne-
tatik, gero saltzeko; tortillak sal-
tzen zituzten beste batzuek, eta
zenbaitek botea ere jarri zuten.
Jaialdiak ere egin zituzten, eta
itzal handiko musikariak lagun
izan zituzten: Benito Lertxundi,
Xabier Lete eta Mikel Laboa, bes-
teak beste.
Bost pabiloi, jolastoki bat de-
nentzat, eta baserria «erdi hon-
datuta»: horrelakoxea zen ikas-
tola garai hartan, Astiene baserria
erosi ostean. Guraso eta herrita-
rrek txukundu zituzten pabiloi
haiek eskolak eman ahal izateko,
eta, horri esker, Larramendi Ikas-
tola Kooperatiba sortu zuten
1979an: 3 urtetik zortzigarren
mailara arteko eskaintza zuten
orduan. 1984an, batxilergoko
ikasketak ikastolan bertan amai-
tu zituzten ikasleen lehen promo-
zioa atera zen.
Berrogeita hamar urteren on-
doren, «dezente» aldatu da ikas-
tola, Agirreren esanetan: Bizkai-
ko handienetako bat da. Ikasle
ohien bazkarira eta Ibilaldia pres-
tatzeko bilera batera joateko bue-
latu da ikastolara: «Txerri etxal-
dean, pabiloi batzuk baino ez zi-
ren, eta, orain, berriz...».
1
4
2
3
1 Jaialdiak. Dirua lortzeko hain-
bat ekitaldi egin ohi zituzten hasie-
ran: irudian, antzerki emanaldi bat.
2 Elizan. San Pedro elizan
egin zituen lehenengo urratsak
Larramendi ikastolak.
3 Astiene. 1978an, txerri etxalde
bat erosi, eta ikastola bertara era-
man zuten, Astiene baserrira. Hori
bera dute gaur egungo egoitza.
4 Kantuan. Santa Ageda eskean
ateratako ikasle multzoa.
ARGAZKIAK: IBILALDIA
Osabaren dendatikpasatu behar zuenikuskatzaileak, eta hark deitzen zienirakasleei, abisatzeko»
«Andereño Mila, MariKarmen, Jaione... Denakemakumezkoak zirenhasieran; denak zirenandereñoak guretzat»Gorane AgirreLarramendi ikastolako ikasle ohia
‘‘
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a8 b Ibilaldia
Ibilbidea
Larramendi ikastola eta herria
batuko ditu biharko Ibilaldiak.
Izan ere, Mungiaren erdigunetik
bi kilometro ingurura dago ikas-
tola, Llona auzoan, eta, urtean
zehar egindako hainbat ekitaldi-
rekin bezala, bien arteko lotura
indartu nahi dute Bizkaiko ikas-
tolen aldeko jaiaren aitzakiare-
kin. Modu horretara, 5,7 kilome-
troko ibilbidea osatu dute,
Mungiako bidegorria oinarri har-
tuta, eta lau gune izango ditu.
Lehenengo gunea, Egunero ize-
nekoa, ikastolan bertan kokatu
dute, eta bi espazio izango ditu, A
eta B; Erdu da bigarren gunearen
izena, eta Iturbaltzako auzoan
dago; Atelan dago hirugarren
gunea, Alkarregaz; eta herriko
erdigunearen hasieran egongo da
laugarrena, Jaio. Antolatzaileen
esanetan, egitarau «herritarra,
parekidea eta parte hartzailea»
landu dute. Horrela, adin guztie-
tako pertsonentzako ekitaldiak
prestatu dituzte, «edozein giro-
tan murgiltzeko» egokiak.
Jaia 09:30ean hasiko dute,
ikastolan bertan, hasiera ekital-
diarekin. Larramendik 50 urte
bete dituenez, lehenengo pro-
mozioko ikasleek moztuko dute
zinta. Pare bat ordu geroago,
berriz, 2018ko Ibilaldiko antola-
Egunero elkarlanean jarraitzekoLau gune atondu dituzte biharko Ibilaldirako, 5,7 kilometroko ibilbidean b Egitarau «herritarra,parekidea eta parte hartzailea» osatu dute Mungiako Larramendi ikastolako antolatzaileek
Ibilaldia, MungianP
P
P
P
P
2
3
4
1A1B
MUNGIA
Larramendiikastola N-111Gernika
Gunea
1A Egunero
Joko inklusiboak, goiz osoan
Izenaduba ikuskizuna
Bits jaia eta Sorgina Txirulina
ipuin kontalaria
Hirutxulo
Egun osoan: Zaldiak, kotxe elektrikoak,puzgarriak, jumping-a
Egun osoan: Gelati izozki tailerra
Egun osoan: Puzgarriak, Gelati izozkitailerra
Egun osoan: Puzgarriak
Ibilaldian zehar: txistulariak, trikitilariak, batukada, joaldunak...
Egun osoan: Eroski tailerra
10:00
13:30
15:00
16:30
Gunea
1B Egunero
Larramendiko dantzariak
Goazen
Erronka
Euskal zumba
Oxabi
10:30
12:15
12:30
14:15
15:45
Gunea
2 Erdu
Trikitilariak eta Otxandategi
joaldunak
Bertsolariak: M. Goiriena,
J. Larrinaga, E. Lekue,
N. Ibarzabal
Passepartout
Anje Duhalde
10:30
12:45
14:15
16:15
Gunea
3 Alkarregaz
Ero
Erronka
Hesian
Itziarren Semeak
Batutailerra
Dantza plaza, Kulunkan
10:45
11:15
12:00
13:45
14:45
16:15
Gunea
4 Jaio
Erronka
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Amilotx dantza taldea
Neke Politikoa
ETS
Trikizio
10:00
10:30
12:00
13:45
15:15
17:00
Sarrerak Aparkalekuak
Belakoindustrialdegia
1 2
Ibilaldia b 9Egitaraua
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a
tzaileei pasatuko diete lekukoa
mungiarrek: Santurtziko Bihotz
Gaztea ikastolak antolatuko du
Bizkaiko ikastolen aldeko
hurrengo jaia.
Ikastolen azken jaietan egin
bezala, Erronka antolatu dute,
«gaztetxoen inplikazioa lortze-
ko»: 14 eta 16 urte arteko gazteek
Ibilaldian «parte hartze aktiboa»
izatea dute helburu. Taldetan
banatuta, hainbat proba egin
beharko dituzte egun osoan
hainbat ikastolatako ikasleek, eta
puntu gehien lortzen duten bi
taldeek finala jokatuko dute.
«Proba bizi eta zirraragarriak
izango dira: hainbat herritako
ikasleek egun paregabea igaroko
dute elkarrekin, eta, gainera,
ikuskizun ederra eskainiko diete
ikastolen jaira etortzen direnei».
Antolatzaileen esanetan, Gu ta
gutarrak telebista saioko lagu-
nek ere parte hartuko dute pro-
betan. Bigarren gunean izan ezik,
gainontzekoetan egingo dituzte
probak, eguerdira bitartean.
Ikastolan, lehenengo gunean,
bi espazio desberdindu dituzte: A
eta B, nahiz eta bien artean gel-
ditzen den patioan ere izango
den zer egina. A espazioan, atle-
tismo pista eta futbol zelaia dau-
den tokian, joko inklusiboak
egingo dituzte goiz osoan; horrez
gain, Izenaduba eta Hirutxulo
ikuskizunak, eta Sorgina Txiruli-
na ipuin kontalaria izango dira
bertan. Zaldiak, auto elektriko-
ak, puzgarriak eta beste ere izan-
go dira, egun osoan. B espazioan,
berriz, Larramendiko dantza-
riez, Goazen-ez, zumba saioaz
eta Oxabiren erromeriaz goza-
tzeko aukera izango da.
Trikitilariek eta Otxandategi
dantza taldeko joaldunek estrei-
natuko dute bigarren gunea,
Erdu. Bertso saioa ere han izango
da, eguerdi partean: Mikel Goi-
riena, Jone Larrinaga, Etxahun
Lekue eta Nerea Ibarzabal aritu-
ko dira. Horrez gain, kontzer-
tuak ere izango dira, Passepar-
touten eta Anje Duhalderen
eskutik. Gelati izozki tailerrean
parte hartzeko aukera egongo da
egun osoan, gainera.
Kontzertuekin hasi, eta dan-
tzan bukatuko dute
eguna hirugarren gune-
an. Ero, Hesian eta Itzia-
rren Semeak taldeek
kontzertua joko dute
goizean; bazkalostean,
berriz, batutailerra
egingo dute, eta, ondo-
ren, dantza saioa izango
da Kulunkan taldearen
eskutik. Horrez gain,
puzgarriak eta Gelati izozki taile-
rra egongo dira egun osoan.
Laugarren gunean, berriz,
denetarik egongo da. Txirri,
Mirri eta Txiribiton pailazoen
emanaldiarekin hasiko dute
eguna, eta, horien ostean, Ami-
lotx dantza taldearen emanal-
diaz gozatu ahal izango da.
Eguerditik aurrera, berriz, musi-
ka kontzertuak izango dira:
Neke Politikoa eta ETS taldeak
arituko dira lehenengo, eta Tri-
kizioren erromeriarekin itxiko
dute gunea. Horrez gain, puzga-
rriak egongo dira egun osoan.
Ibilbidea morez tindatzenGune bakoitzean ez ezik, ibilbi-
dean zehar ere ez da aspertzeko
aukerarik izango. Izan ere, txis-
tulariak, trikitilariak, batukada
eta joaldunak izango dira ibilbi-
dea girotzen, besteak beste.
Horrez gain, ibilbidea morez
«tindatu» asmo duten eragile
moreak izango dira ibilbide
osoan zehar. Zaintza lana egin-
go dute, eraso sexistarik egon
ez dadin. Horrez gain, inork
halakorik ikusi edo jasango
balu, laguntza eskatzeko telefo-
no zenbaki bat iragarriko dute
ibilbide osoan eta gune guztie-
tan.
Ibilbidean zehar, talde batek
esku hartze zuzena egingo du
gazteenei alkoholaren gehiegi-
keriez ohartarazteko. Bestalde,
jaia iraunkorra izan dadin, hon-
dakinak birziklatzeko edukion-
tziak multzoka bilduko dituzte
guneetan, eta boluntarioak ari-
tuko dira lanean horietako
bakoitzean: bertaratzen direnek
zalantzaren bat izanez gero,
haiek lagunduko diete hondaki-
nak sailkatzen.
Larramendiko lehenengopromozioko ikasleekestreinatuko dute jaia, zinta moztearekin batera
Kontzertu ugari izango dira:Passepartout, Anje Duhalde,Ero, Hesian, Itziarren Semeaketa ETS, besteak beste
3 4
1 Erronka. Bost proba eta finala
jokatuko dituzte Erronkan.
2 Jokoak. Goiz osoan, joko inklu-
siboak egingo dituzte 1A gunean.
3 Bertsolariak. Bigarren gunean
izango da bertso saioa, 12:45ean.
4 Musika. Kontzertu ugari izango
dira: Anje Duhalde, Hesian...
ARGAZKIAK: IBILALDIA; A. CANELLA-
DA, A. LOIOLA / ARP; BOB EDME
Ikastolen beste jaietan bezala,
biharko Ibilaldian hainbat proba
egiten jarriko dituzte DBHko 3.
eta 4. mailetako ikasleak, Erron-
karen bidez. Hamarnakako tal-
detan bilduta, bost proba izango
dira guztientzat, eta puntuazio
handiena lortzen dutenek finala
jokatuko dute.
Laugarren gunean bi proba jo-
katuko dira. Kotxe itsua izenekoa
da bat: pedalei eraginda dabiltzan
kotxeetan sartu beharko dute tal-
dekide bik. Aurrean joango da
bat, begiak estalita, eta atzean
bestea, aurrekoa gidatzen. «Ba-
tak besteari esan beharko dio es-
kumara, ezkerrera edo nora joan
behar duen, zirkuituan zehar»,
azaldu du Idoia Landaluze Erron-
kako arduradunak. Ibilbide osoa
azkarren egiten dutenek irabazi-
ko dute. Aldi berean jokatuko
dute bola erraldoien proba. Za-
piaren jolasa imitatuko dute, bai-
na, zapia hartu beharrean, aurka-
ria lurrera bota beharko dute, tal-
ka eginda; gorputz erdia kanpoan
izango dute, eta zutik irauten
duenak irabaziko du. Taldeak bi-
tan zatituko dituzte, eta erdiek
kotxearena egingo dute, eta beste
erdiek, bola erraldoiarena.
Beste bi proba egingo dituzte
hirugarren gunean. Faraoiaren
proba izango da bat: Larramendi-
ko lagunek egindako faraoien
aulkietan eseriko da talde bakoi-
tzeko kide bana. Taldekideek aul-
kia mugiarazi beharko dute, lu-
rrean jarriko dituzten ohol ba-
tzuen bidez. Horrez gain, kurba
bakoitzean, esaldi bat esango dio-
te eserita doanari, eta buruan gor-
de beharko du: ibilbide osoa azka-
rren egin eta esaldi guztiak zuzen
gogoratzen dituen lehen taldeak
irabaziko du. Taldearen beste er-
diak proba gastronomikoa egingo
du. Zenbait osagai emango diz-
kiete antolatzaileek, eta bi pintxo
egin beharko dituzte. «Baloratu-
ko da zer itxura duten, zer zapore
duten...».
Lehenengo gunean jokatuko
dute bosgarren proba. «Deneta-
riko probak egingo ditugu hor:
batetik, espartadak deitu ditugu-
nak, eta, bestetik, herri kirolak».
Horrez gain, gune horretan ber-
tan jokatuko dute Erronkako fi-
nala. «Ezin da esan zertan diren
finaleko probak zehazki, baina
gaitasun fisikoak, mentalak eta
orientazioa uztartuko ditugu».
Egunaren amaieran puntu
gehien lortzen duten hiru taldeek
saria izango dute.
«Arrastoak», bideoanFinala izan ezik, gainontzeko pro-
ba guztiak aurrez ezagutzen di-
tuzte Erronkako parte hartzaile-
ek. Idatziz pasatu zizkieten guz-
tien xehetasunak, eta bideo bat
ere osatu zuten, aurkezpen mo-
dura. «Hor hainbat proba eraku-
tsi genituen, eta finalaren inguru-
ko arrastoren bat eman genuen».
Garrantzitsua da Erronkaren
gisako proposamenak egitea,
Landaluzeren ustez, ikasleek Biz-
kaiko ikastolen aldeko jaia modu
osasuntsu batean bizi dezaten.
«Kirola egiteaz gain, gazteen ar-
teko harremanak, talde lana eta
abar bultzatu nahi ditugu».
Abileziak erakutsikodituzte ikasleek Ibilaldian,Erronkaren bitartezBost proba eta finala jokatuko dituzte, hiru gunetan banatuta b Ikastolen aldeko festa modu osasuntsuan bizitzea bultzatuko dute
Bideo bat egin zuten Larramendi ikastolako kideek Erronka gainontzeko ikastolei aurkezteko. IBILALDIA
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a10 b Ibilaldia
Erronka
Ibilaldia eraso sexistarik gabeko
jaia izan dadin, herritar talde bat
martxan jarri da. Eragile moreak
dira: kolore horretako petoak
jantzita ikusi ahal izango dira
bihar Ibilaldian. «Gu hor egonda,
erasoen kontrako kontzientzia
sortu nahi dugu, halako erasoak
ez izateko, eta, erasoren bat ger-
tatuko balitz, erantzuteko, guz-
tiok irizpide berberei jarraikiz»,
azaldu du Naiara Iturregik.
Ez dira hutsetik hasi: iaz sortu
zuten eragile moreen figura
Durangoko Ibilaldian, eta haien-
gandik hartu dute lekukoa:
«Haien laguntza izan dugu guz-
tia prestatzeko: haiekin batzartu
ginen, eta material asko eta asko
pasatu ziguten, informazio eta
dokumentazio pila bat». Haiek
emandakoak izan dituzte oina-
rrian, eta Mungiako berezitasu-
netara egokitu dute dena. «Pro-
tokolo bat egin dugu joan den
urtekoa abiapuntutzat hartuz,
baina geurera moldatuz».
Behin protokoloa osatuta,
gizarteratu egin dute, azken egu-
netan Mungiako kultur etxean
egin duten formakuntza saio
ireki baten bitartez. Iturregik
azaldu duenez, Mungiako Udale-
ko berdintasun teknikariaren
laguntza ere izan dute horretara-
ko. Saio horren amaieran hasi
ziren boluntarioen izenak hartu
eta txandak osatzen. Gaiarekin
sentsibilizatuta egotea bezain
garrantzitsutzat jo du Iturregik
prestakuntza saioan parte
hartzea, protokoloa barneratze-
ko.
Iturregiren esanetan, 300 era-
gile more batu nahi dituzte: «Ibi-
laldia morez tindatu nahi dugu».
Azaldu duenez, bi eratako eragi-
leak izango dira lanean. Batetik,
zaintza lan zuzena egingo dute-
nak: «Horien inplikazioa han-
diagoa da: erne egon beharko
dute erasorik balego esku hartze-
ko edozein momentutan».
Horien kasuan, Ibilaldiko lau
guneetan egongo dira, bi txanda-
tan antolatuta. Bestetik, zeharka-
ko lana egingo duten eragileak
ere izango dira, eta horiek gehia-
go izango dira, kopuruari dago-
kionez: «Egiten ari direna egiten
ari direla, peto morea jantzita
izango dute».
Bi eragile moten arteko des-
berdintasuna da zeharkako lana
egingo dutenak beste zeregin
batzuetan arituko direla: egon
daitezke Ibilaldiko beste batzorde
batean lanean, edo familiarekin
edo lagunekin egun-pasa. Baina,
eraso sexistarik ikusiz gero, pro-
tokoloari jarraituz «aktiboki»
erantzungo dute haiek ere, zain-
tza lan zuzenean aritu gabe.
Denen arduraEragile moreak egongo diren
arren, jaira joaten den orok esku
har dezake eraso sexistarik ikusiz
gero: «Sakelako telefono bat ira-
garriko dugu gune guztietatik,
baita ibilbidean zehar ere; itsas-
garriak eta kartelak jarriko ditu-
gu». Herritarren batek halako
erasoren bat antzemango balu,
eta eragile morerik inguruan
ikusiko ez balu, telefono horreta-
ra deitu eta eragile more bat
erantzuteko prest egongo dela
azaldu du Iturregik.
Durangokoei testigua hartu
diete Mungian, eta hurrengoei
ere pasatzeko asmoa dute. Izan
ere, Iturregik gogoratu duenez,
lan asko dago egiteko alde horre-
tatik. «Eragile moreak beharrez-
koak dira Ibilaldia jai parekidea
izatea lortu nahi dugulako, eraso
sexistarik gabeko jaia izan dadin
nahi dugulako, eta emakumeek
jaia askatasun osoz goza dezaten
nahi dugulako». Azpimarratu du
herritar guztiek dutela ardura
zeregin horretan: «Beharrezkoa
da jendea kontzientziatuta ego-
tea: ez dezagun ahaztu arazo hori
daukagula, eta denon artean egin
behar diogula aurre».
Eraso sexistarik gabeko jaia‘Eragile moreak’ izango dira bihar Ibilaldian, Durangon iaz hasitako bideari jarraituz
Eragile moreek kolore horretako petoak izango dituzte soinean: zaintza lan zuzena eta zeharkakoa egiten arituko dira egun osoan. IBILALDIA
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a12 b Ibilaldiak Eragile moreak
Erasoen kontrakokontzientzia sortu nahidugu, halakorik ezizateko edo, izanez gero,erantzuteko»
«Ibilaldia jai parekideaizatea lortu nahi dugu,emakumeek askatasunosoz goza dezaten nahi dugulako»Naiara Iturregi‘Eragile morea’
‘‘
EROSKI Ibilaldiarekin
www.eroski.es
Maiatzak 28.
Zatoz Mungian ospatuko
den IBILALDIAra!
M
Maiatzak
k 28
den IBILALDIAr
Zat
Maiatzak 28.
den IBILALDIAr
oz Mungian ospatukZat
Maiatzak 28.
a!den IBILALDIAr
oz Mungian ospatuk
Maiatzak 28.
a oospaatuk
o
oski.es.erwww
oski.es
1975etik laguntzailea
1975etik laguntzailea
Milaka izango dira bihar Mungia-ra (Bizkaia) joango diren euskal-tzaleak. Ibilaldiarentzat ona izanarren, antolatzaileak jabetutadaude hainbeste jendek zenbate-raino eragin dezaketen inguru-menean, eta, kalteak ahalik etatxikienak izate aldera, neurriakhartu dituzte. Erronka Garbia zi-gilua eskuratu dute, gainera.
Eusko Jaurlaritzaren Ihobeagentziak ematen du ziurtagirihori. Ekitaldi bat iraunkortasunirizpideen arabera antolatu delaziurtatzea du helburu agiriak.«Gainera, etengabeko hobekun-tza sistema gisara planteatu dutezigilua: hau da, urtez urte balora-zioak egin eta hobetzeko neurriakhartzeko», azaldu du Antton Sa-
lak. Grunver enpresako langileada, eta Ibilaldiko antolatzaileekinlanean aritu da azken urtean,aholkulari gisa: «Esaten dieguzein neurri har ditzaketen etanola gauzatu ditzaketen, eta, ho-rrez gain, behar duten dokumen-tazioa landu eta zigiluaren eskae-ra egiten diogu Ihoberi».
Zigilua lortzeko, hiru urrats
egin behar dituzte antolatzaileek.«Plan estrategiko bat eta monito-rizazio plan bat egin behar dituz-te, eta, azkenik, adierazpen bat»,azaldu du Salak.
Neurriak hartu baino lehen,aztertu behar da halako jai bateanzeintzuk izan daitezkeen kalterikhandienak. Salaren arabera, mu-gikortasuna eta hondakinak iza-
ten dira zaindu beharreko alornagusiak. Mugikortasunari dago-kionez, Ibilaldira garraio publikobidez joateko deialdia egin dute:trenik ez dagoenez Mungian, Biz-kaibusekin irits daitezke, edoikastolek antolatu ohi dituztenautobusetan. Horrez gain, antola-tzaileek eurek furgoneta elektri-ko bi erabiliko dituzte ibilbideanzehar mugitzeko.
Hondakinei dagokienez, be-rriz, plan bat diseinatu dute, «bir-ziklatze irletan» oinarritua.«Edukiontzi guztiak elkarrekinjarriko ditugu gune bakoitzean,eta boluntarioak egongo dira ho-rietako bakoitzean, jendeari bir-ziklatzen laguntzeko». Horrelaibilbidean zehar edukiontzi solte-ak jarrita baino emaitza hobeaklortuko dituztela kontatu du Sa-lak: «Kontrolik gabe, hondaki-nak nahastuko lirateke, eta ezin-go lirateke birziklatu».
«Erosketa berdeak»
Hartuko dituzten beste neurriekurarekin eta erosketekin dute ze-rikusia. Batetik, ura aurreztekoneurriak hartuko dituzte. Izatez,kontagailuak jarriko dituzte,egun osoan zenbat ur gastatzenden jakiteko: «Hala, ikusi ahalizango dugu hurrengo aldietanzein bide har ditzakegun ura au-rrezteko». Gainera, iturriek den-borazko sakagailuak izango di-tuzte; horrela, irekita utzita bainour gutxiago gastatuko dute.
Horrez gain, «erosketa berde-ak» egingo dituzte Ibilaldirako,ahal duten neurrian. «Iraunko-rrak diren produktuak erabilikodituzte antolatzaileek. Esaterako,oso garrantzitsua da hain toxiko-ak ez diren garbigarriak erabil-tzea».
Ahalik eta kalterik txikiena xede
Ingurumenean eragin ditzaketen kalteak arintzeko, Erronka Garbia zigilua lortu du Ibilaldiak
Orioko Herri ikastolako ikasleak, 2014ko Kilometroak jaiaren biharamunean, hondakinak jaso eta birziklatzen. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a14 b Ibilaldia
Erronka Garbia
Mungialdekoak dira Itziarren Se-
meak taldeko kideak, eta, haieta-
ko hiru Larramendi ikastolako
ikasleak izanik, abestia egiteko
eskaera jaso aurretik ekin zioten
lanari, «badaezpada», Ibon Altu-
na taldeko abeslariak azaldu due-
nez. EH Republik argitaratu be-
rria grabatzeko lanetan ari ziren,
hain justu, eta «ideia pila bat» zi-
tuzten. «Irail-urrian proposatu
ziguten, eta epe bat jarri: gutxi go-
rabehera, bat egiten zuen gure
diskoaren grabaketagaz eta aur-
kezpenagaz, eta ez zigun gehiegi
eragin egunerokoan».
Ondo egiteko ardura tarteko,
urduritasun pixka bat ere izan zu-
ten, baina «gustura eta plazer
handiz» egin dute. Ska oinarria
du abestiak, baita rock-and-roll
ukituak ere. «Argi geneukan
abestiak gure estilokoa izan behar
zuela, hau da, Itziarren Semeak-
en abesti bat izan behar zuela, ez
dakigulako egiten beste modu
batera». Abesti alaia eta erraz go-
goratzeko modukoa osatu dute,
Altunaren esanetan.
Abestia definitu zutenean, par-
te hartzeko eskatu zioten Rafa
Ruedari: «Berak egin zuen aurre-
ko Ibilaldiko abestia, 1998ko Erdu
geugaz, eta ordutik gaur arteko
zubi moduan planteatu genion
kolaborazioa».
Taket Mungiako bertso eskola-
ko kide Jone Larrinagarekin eta
Mikel Goirienarekin aritu dira el-
karlanean Itziarren Semeak-eko
kideak: haiek eginak dira abestia-
ren hitzak. Lagunak izanik, elka-
rrekin lan egitea ez zaie batere
kostatu, Altunaren esanetan.
Bertso eskolak eskaria jaso zue-
nean, biek egitea erabaki zuten,
ikasle ohiak izanik, gertuagotik
ezagutzen zutelako. «Itziarren
Semeak-ekoek doinua eta euren
ideia bidali ziguten, eta horren
gainean osatu ditugu hitzak, erri-
mak bilatu, eta abar», azaldu du
Larrinagak. Biak ere Larramen-
din ibilitakoak dira: «Ikasle ohiak
izanda, guretzat ikastola zer izan
den transmititu nahi izan dugu,
eta, nahiz eta herritik aparte da-
goen, herriaren parte dela».
«Pozik» emaitzarekinIbilaldiaren lelo bera da abestia-
ren izenburua, Egunero alkarre-
gaz, eta eguneroko jardunaren
eta elkarlanaren garrantzia azpi-
marratu dute. Abestiarekin bate-
ra aurkeztu zuten bideoklipa:
Karlos Trijuekek egin zuen, eta
ikasleak dira protagonistak.
Larrinagak azaldu duenez, po-
zik daude Goiriena eta biak emai-
tzarekin: «Badakigu denbora
gehiagogaz egin ahal izango zela
beste zer edo zer, baina eduki du-
gun denborarekin, oso gustura
gelditu gara». Iritzi berekoa da
Altuna ere: «Pozik gaude, batez
ere, uste dugulako abestia geure
egin dugula; ondo landu dugu,
eta emaitza ona da». Gainera,
musika zein hitzak egiterakoan,
kontuan hartzekoa da, Altunak
ohartarazi duenez, haurrei zein
aitona-amonei gustatzeko mo-
duko abestia egin behar zutela.
Urte berezia du Itziarren Seme-
ak taldeak. Ibilaldiko abestia egi-
teaz gain, hamargarren urteurre-
na baitu. «Guretzat apur bat be-
rezia da, hasi ginenean inork ez
zuelako amesten horrelako ibilbi-
dea izango genuenik, hamar ur-
teren ostean oholtza gainean
egongo ginenik».
Ikasle ohiekelkarlaneaneginiko kantuaItziarren Semeak taldeak eta Taket bertsoeskolako lagunek egin dute Ibilaldiko kantuab Ska oinarria eta rock-and-roll ukituak ditu
Ibon Altuna abeslaria, Larramendi ikastolako arduradunekin, abestiaren aurkezpenean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Argi geneukan abestiakgure estilokoa izanbehar zuela, ez dakigulako egitenbeste modu batera»Ibon AltunaItziarren Semeak
«Guretzat ikastola zerizan den transmititu nahi izan dugu, eta,aparte egon arren,herriaren parte dela»Jone LarrinagaTaket bertso eskola
‘‘
Ibilaldia b 15
Abestia
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a
ABESTIA:
‘EGUNERO
ALKARREGAZ’
Egunero alkarregaz (bis)
Jarri mingainak hegaz
Eskuak luzatu alkarri
Egunero alkarregaz
Oilarrak dabiz kukurrukuka
Herri bat esnatzen
Egunero alkarregaz
Bizkaiganetik egunsentia
Jagole Maddalen
Egunero alkarregaz
Mungia da danontzako kabia!
Mungiara dator Ibilaldia!
Egunero alkarregaz (bis)
Jarri bihotzak hegaz
Pausuz pausu bultza alkarri
Egunero alkarregaz
Tizak mantalak eta baloiak
Batera jolasten
Egunero alkarregaz
Ikastolara gu dangiñoan
Euskaraz amesten
Egunero alkarregaz
Mungia da danontzako kabia!
Mungiara dator ibilaldia!
Egunero alkarregaz (bis)
Jarri bihotzak hegaz
Pausuz pausu bultza alkarri
Egunero alkarregaz
Egunero alkarregaz (bis)
Jarri mingainak hegaz
Eskuak luzatu alkarri
Egunero alkarregaz
Kanpora begira, ikastolen aldekojaiak egun bakarreko festak izanarren, urtebete osoko lana eska-tzen die antolatzaileei. Egun sei-nalaturako hamaika xehetasunprestatzeaz gain, urte osoan iza-ten da zer egina. Mungiako Larra-mendi ikastolan ere hainbat eki-taldi antolatu dituzte, ikasle, gu-raso eta irakasleen egunerokoelkarlanari esker.
LOGOAREN AURKEZPENA
Aurtengo Ibilaldirako, gaur egunsare sozialetan hain ohikoa dentraolaren irudia hartu dute, La-rramendi eta ikastolahitzen le-henengo hizkia horren gaineanirudikatuta. Dozenaka ikaslereneta kartoi mehe batzuen lagun-tzarekin osatu zuten logoa bera,modu alai eta koloretsuan. Trao-larekin, «modernitatea» eraku-tsi nahi izan dute: ikastolak ibilbi-de luzea egina duen arren, egunagertzen diren erronkei aurre egi-teko gai direla erakusteko.
‘NORAINO IRITS DAITEKE...?’
Logoa soinean edo aldean hartu,eta noraino irits ote zitekeen gal-detu zioten euren buruari Larra-mendi ikastolako lagunek. Hala,erronka bota zuten sare soziale-tan: «Noraino iritsi daiteke Ibilal-dia?». Ibilaldia.euswebguneanmunduko zein Euskal Herrikohainbat txokotatik bidalitako ar-gazki andana jaso dituzte: Gor-beia, Gaztelugatxe (Bizkaia), Tu-tera (Nafarroa), Herrialde Katala-nak, Espainia, Alemania, Eskozia,Honduras, Malaysia, Thailandia,eta abar.
KANPALDIA
Aste Santuko oporrak tarteko etaIbilaldia aitzakiatzat hartuta, fa-
milien arteko kanpaldia egin zu-ten Larramendi ikastolan bertan.Horrela, dozenaka kanpinez betezuten ikastolako belardia. Oporgaraia aprobetxatu zuten koope-ratiba giroa sendotu eta auzolanaegiteko: besteak beste, koloreaeman zioten ikastolari, muralakmargotuz.
ORIENTAZIO ZIRKUITUA
Herria orientazio zirkuitu erral-doi bihurtu zuten azaroaren20an. Hiru bide posible ireki zi-tuzten Mungian zehar: hala, irte-era puntuan emandako maparibegiratuta, partaide bakoitzakgustukoen zuen bidea aukeratueta mapan markatutako puntuguztietatik barna egin zuten ibil-bidea.
DENDA, SAREAN
Ikastolen jaietan, eginbeharreta-ko bat izaten da arropa saltzea: baitokian-tokian denda bat jarrita,baita asteburuetako irteeren bi-dez ere. Hala egin dute Mungian,are, aurrerapausoa eman dutealor horretan: arropa sarean eros-teko moduan jarri dute, halakojaien webguneetan inoiz egin ezbezala. Beste era batera eskura-tzeko aukerarik ez dutenek Ibi-laldia.eus/online-dendahelbide-an sartuta ikus dezakete Larra-mendiko lagunek prestatutakokatalogoa, eta etxeraino bidaltzendute erositakoa.
HAUSNARKETA
Bizkaiko ikastolak Zornotzan bil-du ziren martxoan, Ibilaldiarenjai ereduaren inguruan hausnar-keta egiteko. Bertan, lurraldekozenbait ikastolaren ordezkariakizan ziren, eta ikastolen jaiari bu-ruzko ikuspuntuak bildu zituz-
ten. Gipuzkoan, iaz jarri zutenmartxan prozesua, Kilometroen40. aldiarekin batera.
PILOTA DESAFIOA
Kirol ekitaldi berezia egin zutenMungiako frontoian: pala partidabat jokatzen jarri zituzten Asierdel Horno futbolari ohia eta AlexSardui abeslaria, Koikili Lertxun-di futbolari ohiaren eta MikelGoñi pilotari ohiaren aurka.Oihana Bartra eta Onintza Enbei-ta bertsolariak ere han izan ziren,partida girotzen. Del Hornok etaSarduik irabazi zuten erronka.
IKASLE OHIEN BAZKARIA
Lehenengo aldiz, ikasle ohien to-paketa egin zuten Larramendiikastolan. Adin desberdinetako460 lagun inguru bildu zituen hi-tzorduak. Bazkaldu aurretik, bisi-ta berezia egin zuten ikastolatik,urteekin nola aldatu den ikuste-ko, eta argazkiz beteriko oroime-naren txokoa ere bisitatu zuten.Ikasle zirenean bezala, metalezkoerretiluekin eta taldean jan zutenikastolako bertako sukaldariekegindako bazkaria. Bazkalostean,Trikizio taldearekin erromerianaritu ziren dantzan, eta manikidesafioan parte hartu zuten.
KIROLARIAK, IBILALDIAREKIN
Kirolari gehiagoren babesa ereizan du Ibilaldiak aurtengoan.Esaterako, Bilbo Basketek etaBaskoniak bat egin zuten jaiare-kin, derbia hasi baino lehen. Fut-bolean, beste horrenbeste eginzuten Athleticek eta San Inaziok.
Kooperatibagiroa sendotzealdera, dozenakajarduera egindituzte MungianUrte osoan, hainbat eta hainbat ekitaldi egindituzte Ibilaldiko antolatzaileek b Familienkanpaldia, orientazio zirkuitua eta ikasleohien topaketa bazkaria dira horren adibide
Larramendi ikastolako bi ikasle, kartoi meheak eskuan, Ibilaldiko logoaren mosaiko erraldoiean. IBILALDIA
Egunero alkarregaz abestiarentzat sortutako dantza ikasten. IBILALDIA
460 lagun inguru batu ziren ikasle ohien topaketetan. IBILALDIA
BERRIA
Larunbata, 2017ko maiatzaren 27a16 b IbilaldiaUrteko egitasmoak