Post on 23-Feb-2021
ANIMALIEN BABESARI BURUZKO
IX. EUSKAL JARDUNALDIAK
BILBAO | 2016ko azaroak 21|22|23
`La Bolsa´ Udaltegia | 19:30ean
Babeslea Antolatzailea
Arg
azki
a: F
erm
ín E
spar
za
ANIMALIEN BABESARI BURUZKO IX. EUSKAL JARDUNALDIEK helburu bikoitzarekin darraite: heziketa zein informatze lana. Horretarako, 'animalia arrazoidun' ororen ezaugarriak hartzen ditu ardatz gisa: alde batetik, debatea; bestetik, hausnarketa. Eta esan liteke Animalien Auzia deritzonak beste edozein eztabaida sozialaren oinarri diskurtsibo berberak dituela. LEHEN SAIOAk dakarkigu Espainian izandako animalien babesaren bilakaeren gaineko iritzi pertsonala, eta eskarmentu haundikoa gainera. Errealitate honek baditu jaiotze data zein lekua: Catalunya eta 1976. urtea, orduz geroztik hasten baitira sortzen erakundeak, elkartasun ekintzetako arlo desberdinetan espezializatzen bukatuko dutenak. Nola eta zein neurritan aldatu da aipatu eskenatokia azken hamarkadetan?
BIGARREN SESIOAn 'Arriskutsu Izan Daitezkeen Txakurrei' buruz (AIDT) hitz egingo dugu. Jende askok automatikoki errefusatzen ditu, baina beste batzuk bidegabekeriatzat (gehiegikeria izateagatik) jotzen dute. Berez itsusia den etiketa honi zenbait esparru sozialetan oso popular bihurtu izana gehitzen zaio, beronek abandonuen ezohiko kopurua sortzen duelarik.
HIRUGARREN SAIOAren eskutik erabateko galdera bat datorkigu: txalogarriak al dira beti ere 'herri-galdeketak' ikuspuntu animalista baten aldetik, ala birpentsatuak izan beharko lukete? Euskal Udal batzuek tauromakiarekin lotutako galderak egin dituzte, eta beste zenbaitek ildo horretan dabiltza. Zeintzuk izan dira emaitzak? Ba al dago zer esanik formula honen inguruan? Garai berriak bizitzen ditugu, eta eredu moral zaharretariko batzuk izugarri azkar aldatzen ari dira. Beraz, `Animalien Auzia´ delakoa ezin da atzean geratu bidaia honetan. Horrexegatik jarraitzen dugu pentsatzen Jardunaldi hauen funtsezko ezaugarria, beste edozeinen gainetik, eremu didaktiko eta eraikitzailetik aldi berean datorrela: elkarren arteko ideien eta iritzien trukaketa, azken finean.
ESPAINIAN ANIMALIEN BABESAREN BILAKAERARI BEGIRADA BAT
ALBERTO DÍEZ MICHELENA
Asociación Nacional para la Defensa de los Animales (ANDA) elkartearen zuzendaria, eta Espainian Eurogroup for Animals erakundearen ordezkaria. Nazioarteko plataforma honek animalien ongizatearen inguruko legedia bultzatzea eta betearaztea ditu helburu. Animalien defentsari 1990. urtean ekin zion, egun kontsumorakoen, laborategikoen eta gatibu basa-animalien inguruko lanetan diharduelarik. Zein neurritan aldatu da animalien defensa eta babesaren inguruko
eskenatokia azken belaunaldian? Gaur egun animalismoa
'bitxikeriatzat' hartzen du jendeak oraindik, ala apurka apurka bere
izaera solidarioa onartzen al doa? Zalantzarik ez, komeni da noizean
behin gelditzea eta gertatutakoari buruzko hausnarketa egitea,
formula berriak abian jartzeko, edota, ondo jarrita egonda,
borrokarako egokia den jakiteko asmoz.
astelehena, azaroak 21
'ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN TXAKURREN' AUZIA
LUIS MENDOZA ABAJO
APASOS Vitoria (EiTBren Ingurumena Saria 2016) Animalien Babeserako Elkarteko boluntarioa. 'Konbertitu berantiarra' dela dio bere buruari buruz, animalismoa heldutan hartu izanagatik (duela hiru urte inguru). Hala eta guztiz ere, elkartean 'tratu txarrengatiko salaketen' arloko egungo arduraduna dugu.
'Arriskutsu izan daitekeena' etiketa legala ez da lagungarria, benetan. Eta horrela izendatutako txakurrekin bizi direnen arteko askok argi eta garbi ezeztatzen dute, ez duela errealitatea islatzen jotzen bait dute. Honela izanik, bidegabekeria hutsa da 'errurik gabeko' biktimentzat. Zein unetan gaude? Zeintzuk dira biktimentzat lege status hori leporatzearen arazorik larrienak? Legea berrikusi ―edota indargabetu ere― beharko litzateke?
asteartea, azaroak 22
miércoles, 25 de noviembre
'HERRI-GALDEKETAK' IKUSMIRAN, ARRAZOIZKO KRITIKA BATETIK
MARIASUN HERAS PÉREZ
Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkartea (ATEA) kofundatu zuen 1993an. Animaliak babesteko kanpaina ugari diseinatu eta kudeatu ditu. Egun Elkarbizitzarako eta Animalien Babeserako 'Elkargunearen' bozeramailea da. EABE delakoa Vitoria-Gasteizko Udalaren menpekoa dugu. Azkenaldian, Euskadiko hiriburuak zenbait ekitaldi animalista garrantzitsuak abian jarri ditu, bertako legedian agertuta. Begibistan herri-galdeketa demokrazian beti desiragarria den tresna
modukoa eman arren, badira dena ez dela 'galdegarria' izan behar
pentsatzen dutenak. Baliteke hauen artean izaki sentikorren
(gizakien zein animalien) oinarrizko eskubideak urratu ditzakeen
kontua egotea. Ba al daude animalien defentsaren arloan ere
'muga pasaezinak'? Txikiagotzen al du 'herri-galdeketen' formulak
protagonisten status morala?
asteazkena, azaroak 23