Animaliakornodunak behinbehinekoa

Post on 12-Jul-2015

462 views 3 download

Transcript of Animaliakornodunak behinbehinekoa

ANIMALIA ORNODUNAK

NOLAKOAK DIRA ORNODUNAK?

Barne eskeletoa daukie, bizkarrazur batekin.

NOLAKOAK DIRA ORNODUNAK?

Hiru gorputz atal daukiez:BuruaEnborraGorputz adarrak (hanka, hegats edo hego formakoak)

NOLAKOAK DIRA ORNODUNAK?

Bibiparoak:

Amaren sabeletik jaiotzen dira

Obiparoak:

Arrautzetatik jaiotzen dira

NOLAKOAK DIRA ORNODUNAK?

Elikaduraren arabera, hiru talde honetan banatzen dira:

ORNODUN MOTAK:

Ugaztunak

Arrainak

Hegaztiak

Narrastiak

Anfibioak

UGAZTUNAKIa ugaztun guztiak bibiparoak dira. Amaren

sabeletik jaiotzen dira. Gero, titia hartzen dabe.

Gorputza ulez estalita daukie ia guztiek.

Birikien bidez

hartzen dabe arnasa.

Gehienek buztana eta lau hanka daukiez.

Gehienak lurrean bizi dira.

ARRAINAKArrain guztiak obiparoak dira, hau da,

arrautzetatik jaiotzen dira.

Gorputza ezkataz estalita daukie.

Arnasteko brankiak

erabiltzen dabez

Mugitzeko hegatsak erabiltzen dabez uretan uger egin ahal izateko.

http://www.youtube.com/watch?v=xuAEBnL0dUw

HEGAZTIAK

Animalia obiparoak dira, eta

arrautzak inkubatzen dabez

habian, kumeak jaio arte.

Gorputza lumaz estalita

daukie.

Biriekien bidez hartzen dabe

arnasea.

Gehienek hegaz egin

ahal dabe.

Hegazti guztiek mokoa, hegoak, lumak eta hanak daukiez.

NARRASTIAKAnimalia obiparoak dira, baina ez dabez arrautzak

inkubetan.

Narrasti guztiek biriki bidez hartzen dabe arnasa.

Gorputza ezkataz estalita daukie.

Batzuk, lau hankatan

ibilten dira. Beste batzuk,

berriz, ez daukie gorputz

adarrik eta errestan

lekualdatzen dira.

ANFIBIOAKIzaki obiparoak dira. Jaiotean, larba txikiak izaten dira.

Apurka-apurka, metamorfosi izeneko transformazino bat izaten dabe eta itxuraz aldatzen dira.

-Metamorfosi prozesua-

Metamorfosian, bizimodua aldatu egiten da. Hasieran, brankien bidez arnasten dabe, eta gero birikien bidez.

Azal biluzia, buztan edo buztanbakoa eta lau hanka daukie.

Ornodunak lantzeko ariketak

Kopiatu, eta osotu laburpen hau koadernoan:

-Animalia ornodunek _________ eta bizkar_______ daukie.

-________ animalia obiparoak dira, eta birikien bidez hartzen dabe arnasea, eta gorputza ezkataz estalita daukie.

- Animalia ornodunek hiru gorputz atal daukiez: burua, ________ eta _________ .

-Arrainak, _________, narrastiak, _________ eta _________ animalia ornodunak dira.

-Arrainek __________ bidez hartzen dabe arnasea, eta ________ dira.

-________ prozesu bat izaten dabe, _______________ izenekoa, eta jaren bidez itxurea eta bizimodua aldatzen dabez.

Ornodunak lantzeko ariketak

Kopiatu ezaugarri honeek koadernoan, eta idatzi bakotxaren alboan ezaugarri hori daukien animalia bi:

-Ulea -Hankak

-Azal biluzia -Mokoa

-Ezkatak -Brankiak

Ornodunak lantzeko ariketak

Begiratu animalia honeei, eta idatzi desberdintasun bi eta antzekotasun bi.

Ornodunak lantzeko ariketak

Azaldu eta marraztu

igel baten metamorfosi

prozesuaren etapa

bakoitza. Gero,

adierazi zer ezaugarri

orokor daukiezan

anfibio guztiek

helduaroan.