Post on 26-Jun-2020
ALEXIA FAMILIENTZAT
ORDENAGAILUAN NOLA ERABILI
Sarbidea Ikastolako web orritik dugu.
www.anoetakoherriikastola.eus helbidean sartu eta
ALEXIA-ren ikurraren gainean klikatu
Automatikoki orrialde hau irekiko zaigu. Bertan gure erabiltzailea
eta pasahitza sartuko ditugu. Hauek posta elektroniko bidez jaso
dituzue. Lehenengo aldian pasahitza aldatzeko eskatuko digu.
Itxura hau izango du Alexiak ordenagailuan.
1º atala - JARRAIPENA
Seme-alaba bakoitzaren gainean klikatuz bere
informazioa ikusiko dugu. Oraingoz “ikus denak”
klikatuta ikusiko dugu orain eskuragarri dagoen
informazioa. Etorkizunean gertakariak, lanak,
jarduerak eta oharrak ikusi ahal izango ditugu.
“Ikus denak” atalean, hasierako menuan dugun informazioa ikusiko dugu beste
formatu batean. Informazio berri bakarra ikaslearen kalifikazioak dira, ebaluazio
ixtean publikatuko direnak.
NEURE KOMUNIKATUAK
Atal honetan jasoko ditugu ikastolak bidaltzen dizkigun
oharrak. Irakurri gabeak ditugunean Komunikatuen
leihatila urdinean zenbaki bat azalduko zaigu. Bertan
klikatu eta irakurri ahal izango ditugu.
“Ikus denak” edota postontziaren azpian sakatuz gero,
beste orrialde batera eramango gaitu, bertan mezu
guztiak ikusiko ditugu.
Neure komunikatuak
“Ikus denak” sakatutakoan orrialde honetara ekarriko gaitu.
Hemen zerrendaturik ohar guztiak izango ditugu.
Bakoitzaren barruan sakatuz gero irakurri ahal izango ditugu
eta beharrezkoa balitz bertatik erantzun ahal izango dugu.
EBALUAZIO TXOSTENAK
Seme alaba bakoitzaren gainean klikatuz, bakoitzaren
ebaluazio txostenak (buletinak) deskargatu ahal izango
ditut, ondoren ordenagailuan gorde edota inprimitzeko.
ORDAINAGIRIAK ETA FAKTURAK
Seme alaba bakoitzaren
gainean klikatuz, bakoitzaren
ordainagiri eta fakturak
deskargatu ahal izango ditut,
ondoren ordenagailuan
gorde edota inprimitzeko.
Hilabete bukaeran bertan
publikatuko ditugu.
ESTEKAK
Atal honetan esteka ezberdinak izango ditugu.
Etorkizunean orrialde interesgarri gehiago jarriko
ditugu, oraingoz ikastolakoa bakarrik daukagu
LAGUNTZA
Galdera ikurrean klikatuta beste orrialde bat
irekiko zaigu tutorial batekin (oragingoz
gazteleraz bakarrik dago).
Guk martxan ez ditugun atal asko azaltzen dira
bertan, baina dudaren bat izanez gero
lagungarria izan daiteke.
TUTORIALA
SAIOA ITXI
Gezian klikatuta saioa itxiko dugu, horrela gure atzetik
datorrenak ezingo du gure saioan sartu.
Gogoratu bertan seme-alaben informazioa, fakturak
etab. ditugula, beraz oso garrantzitsua da saioa ixtea.