Post on 20-Jul-2015
A.H.T.ren alde
• Orain arte AHTaren aurkako argudioak baino ez ditugu ikusi, baina badira
horren aldekoak ere.
• Azpiegitura honek Euskal herria eta bertako enpresak eraginkorrago eta lehiakorrago bilakatuko ditu. Izan ere, Euskal herriko enpresak eta kultura, zerbitzu, eta ekonomia ``hurbildu´´ egingo dira.
EAEtik kanpo ikasi eta lan egiten dutenen mugikortasun arazoen erantzuna izango da A.H.T.; bidaiak laburrago eta
erosoago izango baitira.
• Turismoa ere asko igoko da, zeren, bidaiak azkarrago izatean, jende gehiago
etorriko zen gure hiri eta herriak bisitatzera.
• Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuak elkarrengana hurbiltzen dira, elkarren arteko denbora 15 eta 20 minutuan
murriztuz.
• Kostuari dagokionez, une honetan Europar Batasuna dirulaguntzak ematen ari da azpiegitura hauek Europa osoan
gara daitezen. Hortaz, noizbait eraikitzekotan, orain izan beharko luke,
merkeago litzatekeelako.
• Merkantziak trenez garraiatu ahal izango dira, errepideetan dagoenkamioi kpurua
murriztuz. Horrela, istripu gutxiago egongo dira, eta CO2 gutxiago igorriko da.
UROLAKO TRENA
• Trena jartzeak Urola bailarako industriarentzat bultzakada izango da.
• Merkantzientzat garraiobidea ezartzean, pertsonentzako garraioa ezartzeko
aprobetxatu behar da.
• Urolako bailarak duen garraiobide falta (batez ere gau aldean), asetu ahal izango zen, eta horrela gazteok autoa gutxiago hartuko zuten beste herrietako festetara joateko.
Tren honi esker ere, errepidetako auto eta
autobus kopurua murriztuko da.
Trenari esker, egunero hiri eta industriagune handien sarreretan dauden auto
pilaketak alde batera utzi ahal izango dira.