2013filo1 xazt1

Post on 04-Jul-2015

147 views 0 download

description

1 ebaluazioa_azterketa eredua

Transcript of 2013filo1 xazt1

FILOSOFIA AZTERKETA (proposamena): 1. Ebaluazioa

2 puntu: Test erako galderatan (erantzun anitzekoak eta egia gezurra)

Definitu hurrengo termino filosofikoak elkarrekin duten erlazioa nabarian jarrizAzterketa bakoitzean 3 egongo dira (3 X 0,5 = 1.5 puntu)(Hurrengo galderan agertuko ez direnak aukeratuko ditudala argi dago ere)

Jakintza filosofikoaJakintza mitikoaJakintza zientifikoaZientzia motakEzagutza iturriakMetodo enpiriko esperimentalaLengoia-Pentsamendua-ErrealitateaSapere AudeEtika autonomoaFilosofiaren sorreraFilosofia teorikoaFilosofia praktikoaGarai kosmologikoaAldaketaren arazoaArjeGarai antropologikoaMetodo sokratikoa edo mayeutika

Definizio edo kontzeptu unibertsalakAbstrakzioaIntelektualismo etikoaErretorikaErlatibismoaEszeptizismoaZentzuak-iritziaArrazoia-zientziaGauzak eta ideiakMundu sentigarria (mundu materiala)Mundu ulergarria (mundu ideiala)Dualismo metafisikoaDualismo epistemologikoaDualismo antropologikoaHeziketa prozesuaBalio absolutuak (ongia eta justizia)Filosofo gobernaria

Erlazionatu azpimarratutako hitzak zehazki azalduz (3.5 puntu)Galdera hau egiteko edozein lekutatik has zaitezke: Ideien arteko kohesioa baloratuko dut, eta ideia nagusien adierazpenean sakontasun eta zehaztasun maila baita ere

• Desberdindu ezazu filosofia teorikoa eta praktikoa. Platonek filosofia teorikoa eta praktikoa elkartzen ditu haitzuloaren mitoan; azaldu ezazu proposatzen dituen dualismoak azalduz (metafisikoa, epistemologikoa eta antropologikoa). Zergatik Kantek XVIII. Mendean filosofia ez dela zientzia esaten du? Metodo enpiriko esperimentalarekin lotu dezakezu? Nola? Zelan lotu daiteke Kanten filosofia filosofia teoriko eta praktikoarekin? Zer da filosofia Kantentzat? Zergatik dio Kantek filosofia ezin dela irakatsi? Nola lotu dezakezu “Sapere Aude” esaldiarekin?

• Desberdindu ezazu garai kosmologikoa eta garai antropologikoa. Zein erlazio dauka presokratikoen aldaketaren arazoak Platonen dualismo epistemologiko eta metafisikoarekin? Sokratesen “Bakarrik dakit ezer ez dakidala” eta Sofisten “Gizakia da gauza guztien neurria” bere esanahi filosofikoan desberdindu itzazu. Zertan Sokrates eta Sofistak bat datoz? Zertan ez? Zergatik Platonentzat ezagutza ezak esklabo egiten gaitu? Azaldu ezazu Sofistek eta Sokratesek nola eragin zioten Platoni (nola lotu daiteke bakoitza dualismo epistemologikoarekin eta dualismo metafisikoarekin) Zergatik “ustea ez da jakitea”? Nola eragiten dio Platoni Sokrates maisuaren intelektualismo etikoak? Nola lotu daiteke filosofo gobernariarekin?

• Zergatik Atenaseko Periklesen mendeak garai antropologikoan eragiten du? Nola? Zeintzuk dira erlatibistak? Zergatik Sokratesek kontzeptu unibertsalak proposatzen ditu? Zelan lotu daitezke zentzumenezko ezagutzarekin? Eta ezagutza arrazionalarekin? Nola erlaziona daitezke aurreko biak Platonen dualismo epistemologikoarekin (ustea ez da jakitea)? Nola erlaziona daitezke heziketa prozesuarekin? Zergatik Platonentzat filosofoari dagokio gobernari izatea (filosofo gobernaria)? Nola elkartzen ditu Platonek filosofia teorikoa eta filosofia praktikoa filosofo gobernariaren bidez?

• Nola ezberdintzen dira zentzumenezko ezagutza eta ezagutza arrazionala? Azaldu ezazu metodo enpiriko esperimentala kontutan hartuz. Desberdindu ezazu Sokratesen kontzeptu orokorrak eta Platonen Ideia perfektuak. Zelakoa da mundu materiala Platonentzat? Eta da mundu ideiala? Zer dago bakoitzean? Nola lotu daiteke zentzumenezko ezagutzarekin? Eta ezagutza arrazionalarekin? Nola lotu dezakezu Platonen filosofia filosofia praktikoarekin? Zertan ezberdintzen dira Platonen eta Kanten filosofiaren ikuspegiak?