Post on 13-Mar-2016
description
I. BERTSO-SAIO KLINIKOAOtsua-Enea sagardotegia2010eko martxoaren 12a
Bertsolariak:Borja Aginagalde, Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren, Felix Zubia
Parte hartzaileak:
•Osakidetzako erizainak eta medikuak
•EHUko medikuntzako ikasleak
AgurraBaliatu nahi nuke ahotsaz,zuen denen begiradaz,kexa bat erein osasungoaneuskarak dituen trabaz.Bizi-urarantz doan bideanjartzen zaizkion segadaz,ximeltzen utzi nahi dutela esanbazkertekan abiadaz.
Maialenena goraipatuzdenon ekinen taupadaz,umiltasunak ematen digunumorea eta patxadaz.Baina kultura eta hizkuntza zaharrarenharrotasun eta indarraz,osasungoa lora dezaguneuskaratik eta euskaraz.
Fakultatean hiru urteanez ditugu, ez, bi egun.Residentei erakusten ereez naiz alperrikan jardun.Diagnostiko guztiak gaizkiirten direla demagun,hara zergatik sentitzen naizenartaldian arduradun!
Agurra
AgurraKarlosek zioen klaro:“saio kliniko bat dago,Borja gonbidatuta hago”.Baietz esan eta akabo,orduz geroztik bueltak emanezibilia naiz luzaro.Egia esan baietzarekindamutua naiz zeharo:dardarra daukat, ahoa lehor,hogeita hemezortzi grado.Lasai, ez nago gaixorik,soilik akojonatuta nago.Bertsotaz gutxi baitakit eta medikuntzaz gutxiago.
Arratsaldeon denoi,ene zenbat lagun!Gaur azterketa gisanbehar dugu jardun.Zuekin geratukobaitzaigu ezagunea Osakidetzakzer etorkizun dun.
Agurra
1. Bertso-diagnostikoa
Parasitoak gorputzan sartuKontuz, horiei arreta!Gorputza bero-bero jartzen dasukarraz ea erreta.Poltsa txiki bat sortu ohi dutegauz txuri batez beteta.Nola deitzen da poltsatxo horieta zorne pilaketa?
2. Bertso-diagnostikoa
Jokin lurrera eroria da tabernara sartu eta berehala.Dardaraz hasi, pentsatu dute sorginduta dagoela.Mingain tartetik bitsa dario amorratua bezala.Zorionean danok dakigu pasako zaiola berehala.
3. Bertso-diagnostikoa
Neska perfekta, obsesiba daeskolan hamarrak danba!Hamabost urte orain beteakhori da krisi eztanda.Ez da egoki sentitzen beratxokolate pixkat janda.Kanpoa dauka arerio gisabaina gaitza barruan da.
4. Bertso-diagnostikoa
Ondoeza eta bihotzerreasortzearekin batera,izan daiteke jogurra edoesnea hartzeko joera.Sagardo gehitxo edanez gerodenek gutxi gorabeherahorrelakorik izango duteigoal bihartik aurrera.
5. Bertso-diagnostikoa
Ona edo txarra genetikokidator hau bideratuta,genotipoak eta fenotipoak nolabait osatuta.Osabagandik jasoko nuke gustoz, hala jaingoinkoa!izango balu pisu mordoaedo dirua nahikoa.
6. Bertso-diagnostikoaGau bat neska batekinbilatuaz antza,baina bestelakoairten da emaitza.Tanta bat muturreana zer kontu latza!Baina sendatzekotanbadu esperantza,zerbaitegatik dugumilitarren gaitza.
7. Bertso-diagnostikoa
Argal-argala dago pareantokatu zaigun tipoa,dago nekatu xamarra etaaurpegia hain zurikoa.Ezaugarri bat da nabarmena:esputo hemoptoikoa.Eta hala ere esaten dute“gaitza erromantikoa”.
8. Bertso-diagnostikoa
Ibilera traketsa daukat parez pareeta aurpegi zurruna, espresiorik gabezer den jakitekotan zertan egin galdehau asmatzeko igoal hitzak sobran daude.
9. Bertso-diagnostikoa
Sagardoz inguratuta gaude,sagardoa zein ederra!Alhokola dauka etilikoaeta suerta daiteke txarraegunen batez bihurtzen badagustoz hartzea beharra,eta hartu ezean badaukagubi eskuetan dardara.
10. Bertso-diagnostikoa
Parrandako prestatuzena guapo guapoMozkortuta, botaka,bere kalterakozeharo kezkatu daazaldu beharkolehenengo odolaere irten zaiolako.
11. Bertso-diagnostikoa
Kamilan dago jira eta bueltaberak ezin du gelditueta esan du sekula santanez duela hainbeste sufritu.Radiologoak ekografiaz diagnostikatzen ditu,eta gaixoari zer duen esanda, zeharo zaigu harritu.
12. Bertso-diagnostikoa
Burua nahiko baju dabilkitanimoa bajuago.Etxetik ere ez dut irten nahi,ondoen han nago, klaro!Lagunik ere ez dut bisitatu nahisentitzen bainaiz arraro.Zergatik ondo ez dakit bainaegunero triste nago.
13. Bertso-diagnostikoa
“Pi-pipi-pi” egin dezakebadauka saltsa nahikoa,aurikula hau bihurtu zaigueroa edo kaikua.Eta mediku bat etorri da,egin du Sintromen aipuahartzen ez badu izango omen duenboliaren arriskua.
14. Bertso-diagnostikoa
Bi trago edan ditu Karloseketa komunera berehala.Berak esan dit ezin nuen etagehiago aguantatu bestela. Urte batzurekin ni egongo naizfijo Karlos dagoen bezalaEta zihur nago Nahikarik hauxeinoiz izango ez duela.
15. Bertso-diagnostikoa
Nekatu eta eroria daanimoz dago baxuagorputz guztia minbera dauka,Hara bere arazoa!Anbulategi aldera eginduen arren bere pausoa,hamar alditan ez digu lortzenmedikuaren kasua.
16. Bertso-diagnostikoa
Soka izena dauka hitz honekbueno, igoal badu antza.Mesodermotik etortzen zaigubai, bai, ez izan zalantza!Haurra oraindik txikia duguezin digu egin dantza.Esaten dute hitz hau dugulaenbrioaren ardatza.
17. Bertso-diagnostikoa
Nahiz eta izena lio bat duguberez ez da toxikoa,eta buruan eragiten duenbitxo horietarikoa.Nik neuk gaztetan pasatu nueneta ez naiz hain tontua,hala ere haurdun dauden guztiekdiote kriston panikoa.
18. Bertso-diagnostikoa
Diagnostiko baten tokiandatu biokimikoa,adenaninak eta guaninak dutetalde honen exitoa.Izena dugu zail xamarra etaondorioa betikoa:beraiengatik sortzen zaizuezuei azido urikoa.
IMikosia da pista
Lau hanka dituala, lau hanka ditualaGainontzekoak ez baina
bikote sexuala, bikote sexuala.
IIAsko dakizute eta,
hori da problema, hori da problema.Hau da elementu bat
debajo ez dena, debajo ez dena.
19. eta 20. Bertso-diagnostikoak
21. Bertso-diagnostikoa
Pixa egiten du aparraz etaez gelditu harrituakHipertentsio berri bat daukaeta hankak haundituak.
22. Bertso-diagnostikoa
Bere barruan ematen badazornearen jarioatripa ukitu eta izango duguBlumberg-a positiboa.
23. Bertso-diagnostikoa
Pista bakarra emango dut nik,ez dut esango eta dena:hauxe da medikuntzan daukagun probarik musikalena.
1. Abszesoa
2. Epilepsia
3. Anorexia
4. Ultzera
5. Herentzia
6. Gonorrea
7. Tuberkulosia
8. Parkinsona
9. Alkoholismoa
10. Mallory Weiss sindromea
11. Koliko nefritikoa
12. Depresioa
13. Fibrilazio aurikularra
14. Protatismoa
15. Fibromialgia
16. Notocorda
17. Toxoplasmosia
18. Purinak
19. ?
20. Enzimak
21. Sindrome nefritikoa
22. Peritoneoa
23. Eko-grafia
EBAZPENAK
LOGOAK